Igandea, 2013-05-26

Etiketen Fitxategia | zubieta

Eten egingo dituzte Zubietako errauste plantaren proiektuan aritutako bi enpresarekin sinatutako kontratuak

Ingeniaritzan eta aholkularitzan jardun ziren bi enpresarekin akordioa hausteko bidea hasi du GHK-k, irregulartasunak topatu ondoren. Eten egingo dituzte Zubietako errauste plantaren proiektuan aritutako bi enpresarekin sinatutako kontratuak, irregulartasunak ikusita. Berria egunkariaren arabera, Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak uste du legea urratu zutela. RESA ingeniaritza enpresa da bat: lehiaketa irabazi egin zuen baldintza pleguak berak zehaztu eta [...]

Reala eta Athleticen arteko derbia izango da igandean, Zubietan

Reala eta Athletic aurrez aurre izango dira Zubietan, igandean (12:00). Futbol partida izango da, baina ez gizonezkoena, emakumezkoena baizik, eta horrek ere saltsa pizten du zaleen artean. Superligako 29. jardunaldiari dagokion partida izango da, hau da, ligako azken aurreko partida. Realak ez du batere lan erraza izango, Athletic liderra baita momentu honetan, 71 punturekin, eta [...]

San Martin, Urbieta eta Zabaleta kaleetako autobus bidean asteburu gauetan aparkatzea adostu dute PSE-EEk, PPk eta EAJk

Martxoko udalbatzarra asteartera aurreratu dute, Aste Santuko oporrak direla-eta. Erabaki garrantzitsua hartu dute. Izan ere Oinezkoen eta Ibilgailuen Zirkulaziorako Udal Ordenantza aldatzeko arau proposamena onartu dute, PSE-EE, PP eta EAJ udal taldeen aldeko botoei esker. Bilduk aurka bozkatu du, aldaketekin ados ez dagoela nabarmendu eta gero. Hain zuzen ere, adostutako proposamenak aurreikusten du San Martin, [...]

Aste Santua Realarekin ekimenerako izen ematea zabalik dago

Aste Santua Realarekin ekimena antolatu du Realak, 6 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzako. Pazko Astean egingo dute ekimena, lau egunetan, eta 150 haurrek izango dute parte hartzeko aukera. Realaren Zubietako instalazioetan egingo dituzte entrenamendu saioak, eta hala, futbol teknikak ikasteaz gain, Realaren lehen futbol taldeko jokalariekin egoteko aukera izango dute. Futbolari dagokionean, kontzeptu tekniko-taktikoak landuko [...]

Auzo konposta abian jartzeko akordioa sinatu dute Donostia eta Usurbilgo udalek

Hitzarmen honekin, Zubietan hondakinen prebentzuoa eta murrizketa bultzatu nahi dute, eta hondakinak hiri hondakinen kudeaketatik atera. Donostiako eta Usurbilgo udalek Zubietan auzo konposta proiektua abian jartzeko lankidetza hitzarmen bat aurkeztu eta sinatu dute. Hitzarmenea, Zubietako Herri Batzarra ere barne hartu dute. Helburua, auzo-konposta bultzatuz, Zubietan hondakinen prebentzioa eta murrizketa bultzatzea da, eta hondakin horiek hiri [...]

Motorren aparkalekuak kudeatzeko proposamen bat eramango du PSEk udalbatzarrera

Zubieta kalean eta Ondarreta hondartzaren ondoan dauden motorren aparkalekuak hutsik daudela jakinarazi dute. Hurrengo udalbatzarrean motorren aparkalekuak kudeatzeko proposamen bat aurkeztuko dutela azaldu du Denis Itxaso zinegotziak. Itxasoren esanetan, hiriko motorren hainbat aparkaleku “ia hutsik” daude neguan, eta horiek autoentzat izan daitezkeela uste du. Hain zuzen ere, Zubieta kalean berriki motorrentzako bideratutako aparkalekuez edo Ondarreta [...]

Txuri-urdinez jantzi dute Zubieta

Axular Ikastola eta San Luis La Salle ikastetxeetako ikasleak Zubietan izan dira Realeko jokalarien lana gertutik ikusteko. Amets Bat ekimena abian da berriro ere. Donostiako Axular Ikastola eta San Luis La Salle ikastetxeko ikasleak izan dira denboraldiko lehenengo bisitariak Zubietan, Realaren entrenamendu saioan. Ikasle bakoitza bere modura txuri urdinez jantzi, aurpegia margotu, gelan edo lagun [...]

Ikasleek Realeko jokalariekin pasa dute goiza

Axular Ikastola eta San Luis La Salle ikastetxeko ikasleak Zubietan izan dira Realeko jokalarien lana gertutik ikusteko. Donostiako bi ikastetxeetako ikasleak izan dira denboraldiko lehenengo bisitariak Zubietan, Realaren entrenamendua ikusten.Ikasle bakoitza bere modura txuri urdinez jantzi, aurpegia margotu, gelan edo lagun artean prestatutako kartelak hartu eta gogotsu hurbildu dira bosgarren mailako hainbat ikasle Zubietara. Gustura [...]

Larraitz Lucas omenduko du Realak

Talde txuri-urdinean emandako zortzi urteetako lana eskertuko dio klubak, etzi Zubietan Larraitz Lucas, Realeko kapitain ohia, omenduko dute Zubietan etzi. Emakumeen talde txuri-urdinak Superligako partida jokatuko du Atletico Madrilen aurka, 12:00etan; hala, norgehiagoka hasi aurretik, Lucasi omenaldia egingo diote, Realeko jokalari bezala osatutako ibilbideagatik. Bide batez, Realak Larraitz Lucasi eskerrak eman nahi dizkio klubeko emakumeen [...]

Hasi dira Zubietako Santio jaiak

Hasi dira Zubietako jaiak. Udaleko Txistulari Taldearen dianak eman dio egitarauari hasiera, 11etako meza hasi arte girotze lana eginez. Santiago eguna izanik, fededunak elizara sartu dira orduan. Horrek iraun artean, gazteek hamaiketakorako dena prestatu dute. Haurrak, berriz, jolasean aritu dira. Txistu doinua ia eguerdian itzuli da, jendea mezatik irtetearekin batera. Lehen abestia ixiltzean, txupinazoen zaratak [...]