Larunbata, 2013-05-25

Etiketen Fitxategia | zinema

Surfa, beldurra eta zientzia fikzioa Guardetxean

‘Surfa, Beldurra eta Zientzia-fikzioa’ Surfilm Festibalaren lehen ekitaldia izango da. Guardetxean egingo dute bihar, 20:00etan. Gidoietan surfa ardatz duten Z serieko ekoizpenak, poesia soinudun ikaragarriena eta surf musika gordinena omendu nahi ditu jaialdiaren 11. ekitaldiak. Sarrerak 9 eurotan jarriko dituzte salgai, Guardetxean bertan, 19:30ean. Festa hainbat filmen emanaldiarekin hasiko da. Jack Coleman zuzendari kaliforniarraren Secret [...]

‘Barrura begiratzeko leihoak’, Ikasbide kultur elkartean

Ostegunean, maiatzaren 16an, Barrura begiratzeko leihoak dokumentala emango dute Ikasbide kultur elkartean. Filmaren emanaldia 19:00etan izango da, Ikasbide kultur elkartean (Isabel II. kalean).

Koldo Almandozen ‘Deus et machina’-k film labur onenaren saria jaso du Bilbon

Deus et Machina film laburrak Bilbon ospatu den Fant nazioarteko zinema jaialdiko film labur onenari saria jaso du. Koldo Almandoz zinemagile donostiarrak zuzendutako lana da. Txintxua films-ek ekoitzi du eta Ramon Agirre aktore donostiarra du protagonista gisa. Jose Luis Aleman espainiarraren Hotel filmarekin ex aequo irabazi du saria.

Protagonista: ikuslearen begia

“Hiri garapena ezin da hiri ondarearen gainetik egon”

Arte Ederrak antzokia ez eraisteko eskatu du Ancora elkarteak. Eraikitako Hiri Ondarearen Plana berraztertzeko eskatu dio udalari Hamahiru urteren ondoren, Arte Ederrak antzokia ez eraisteko eskatzen duten ahotsak itzuli dira. Arte Ederrak eraikina zutik mantentzeko lehen ekimena apirilean hasi zen. Sinadurak biltzen ari dira sarean, Change.org plataforman. Ia 9.000 sinadura lortu dituzte jada. Eta gaur, [...]

‘Alardearen seme-alabak’ filma ikusteko beste emanaldi bat egingo dute

Giza Eskubideen Zinemaldian aurkeztu behar dute Eneko Olasagasti zuzendari donostiarraren lana. Estreinaldirako sarrerak agortu direnez beste emanaldi bat egingo dute, apirilaren 25ean. Datorren ostegunean, apirilaren 25ean, Alardearen seme-alabak filmaren bigarren proiekzio bat egingo dute Giza Eskubideen XI. Zinemaldiaren barruan. Izan ere, Eneko Olasagasti zuzendari donostiarraren lanak ikusmin handia piztu du, eta jada apirilaren 23ko estreinaldia [...]

“Donostiako publikoa oso maitekorra da”

Sara Montiel aktore eta abeslaria hil da, 85 urterekin. Viktoria Eugenia Antzokian izandako esperientziaz hitz egin zuen eraikinaren 100. urtemugan. Viktoria Eugenia Antzokiaren mendeurrenaren harira, bertan izandako artisten oroitzapenak bildu zituzten. Horien artean Sara Montiel abeslari eta aktore espainiarrarenak. Gaur hil da 85 urterekin. Antzokian izandako lehen aldia ekarri zuen grabaketa honetan. Bere lehen senarrarekin [...]

‘Celda 211′ filma aztertuko dute Lugaritzen

Bihar, asteartea, Celda 211 (Daniel Monzon, 2009) filma ikusi eta aztertuko dute Lugaritz kultur etxean. Imanol Larzabal aretoan izango da saioa, arratsaldeko 18:00etan. +55 taldeak helduen aisialdia dinamizatzeko ekimenen artean dago bideo-forum hau. Filma bat ikusi, eta abiapuntu horretatik, ikus-entzunezkoak iradokitzen dituen gaiak aztertzen dituzte.

‘La Herida’ filmatzen ari dira Donostian

Fernando Franco zinemagilea (Sevilla, 1976) La Herida filmatzen ari da Donostian. Gaur Frantziako pasealekuan ari dira filmatzen. Astebete emango dute Donostian. Gaurkoa hirugarren eguna izan da. Komplot-en, Costa Vasca hotelean eta Kontxako hondartzan ere filmatuko dute. Marian Alvarez aktore madrildarra izango da filmeko protagonista. Bigarren pertsonaia gisa hainbat aktorek parte hartuko dute: Ramon Agirre, Nagore [...]

Labo saila eta Kimuak, bat eginik

Aurten ere Labo saileko film laburrak izango dira ikusgai Antzoki Zaharrean. Programazioko egun bat 2012ko Kimuak katalogo lanei eskainiko diote. Hilaren bukaeran iritsiko da Donostiara Clermont-Ferrand nazioarteko film laburren jaialdiko Labo atala. Aski ezaguna da zinema proposamen arriskutsuenak maite dituzten zaletuen artean. Aurten seigarren urtea beteko du Clermont-Ferrand Zinemaldia, Tabakalera eta Donostia Kulturaren arteko elkarlanak. [...]