Asteazkena, 2013-06-19

Etiketen Fitxategia | viktoria

Arte eszenikoen sorkuntzari eta hedapenari bultzada emateko Eszena T sortu dute

Duela hilabete sinatutako hitzarmena berretsi dute Viktoria Eugenia Antzokiko eta Scene Nationaleko arduradunek. Donostia eta Baiona arteko harremana sendotzea nahi dute, kasu honetan, kultur arloan. Hala, Eszena T izenekoa sortu dute, arte eszenikoei laguntzeko asmoz, dela dantza zein antzerkia. Bi antzokien bidez, sorkuntza eta hedapena indartu nahi dituzte, eta urtean elkarlanean bi ikuskizun ekoiztea jarri [...]

Antonio Carvajal izango da Pentsamenduaren Poesia ekimeneko poeta gonbidatua

Pentsamenduaren Poesia ekimena iristear da aurten ere. Bi ekitaldi izango ditu, biak ere poesiaren eta hark ematen duen askatasunaren inguruan, eta horren berri eman dute gaur eguerdiko prentsaurrekoan. Bertan jakinarazi dutenez, Antonio Carvajal espainiarra izango da aurtengo poeta gonbidatua. Bihar, ekainak 12, poesia errezitaldi musikatua egingo dute hainbat poetek: Antonio Carvajal bera, Harkaitz Cano eta [...]

‘Kameleoia’ ikuskizuna estreinatuko du Dantzazek larunbatean

Dantzaz konpainiak elkarlanari esker sortu du Kameleoia ikuskizuna. Horren emaitza ikusteko lehen aukera, larunbatean 20:00etan izango da, orduan estreinatuko baitu, Viktoria Eugenia Antzokian. Ikuskizunaren aurkezpena egin dute goizean, eta bertan izan dira konpainiako kideak eta koreografoak, udaleko eta aldundiko ordezkariekin batera. Dantzaz konpainia dantzari gazteek osatzen dute. Azken batean, konpainia profesional batera iritsi aurreko esperientzia [...]

‘Ez da amaiera’ diskoaren aurkezpen kontzertua egingo du Garik, Viktoria Eugenian

Gari Ez da amaiera diskoaren aurkezpen bira egiten ari da; bere bakarkako ibilbideko zazpigarren lana. Viktoria Eugenia Antzokira maiatzaren 10ean iritsiko da, 20:00etan. Sarrerak dagoeneko salgai daude antzokiko leihatilan bertan, eta Internet bidez, 12 euroren truke. Garik euskal rock musikan eragin handia izan du. 80ko hamarkadaren hasieran hasi zen agertokietan; Hertzainak taldeko kantari hasi baino lehen, baina [...]

Webgune batean jaso dute Viktoria Eugenia Antzokiaren 100 urteko historia

2012an ehun urte bete zituen Viktoria Eugenia Antzokiak. Mendeurrenaren harira hainbat ekimen izan ziren hirian urtean zehar, ospakizun moduan. Ekimen horien artean, erakusketa bat zabaldu zuten uztailean, 100 urteko historia eta bizipenak bilduz. Orain, berriz, erakusketa hartako muina webgune batean jaso dute. Hala, hiriko antzoki zaharraren garrantzia azpimatratu nahi dute bultzatzaileek. Webgunearen bultzatzaile nagusia udalaren [...]

‘Lluvia de angeles sobre Paris’ antzezlana taularatuko dute Viktoria Eugenian

Lluvia de angeles sobre Paris antzezlana iritsiko da Viktoria Eugenia Antzokira. Ostegunean eta ostiralean egongo da komedia ikusteko aukera, 20:00etan. Alfonso Sastre da obraren egilea, Antonio Malonda, berriz, zuzendaria da, eta Bululu konpainiako zazpi aktorek interpretatuko dute: Javier Sotorres, Emi Cainzos, Jesus Rodriguez, Lucia Esteso, Carlos B. Rodriguez, Yolanda Rino eta Ruben Martinez. Sastre madrildarra da, [...]

Ehun ikuskizun baino gehiago izango dira datozen sei hilabetetan

‘Su txikian’ antzezlana, Chuchito Valdes musikaria eta Verdini dantza konpainia igoko dira eszenatoki gainera 2013ko urtarriletik ekainera bitartera arte eszenikoetako ehun ikuskizun inguru antolatu ditu Donostia Kulturak hiriko eszenatoki nagusietarako. Hau da, Viktoria Eugenia Antzokia, Antzoki Zaharra, Egia kultur etxea eta Antiguako Imanol Larzabal kultur etxea ikuskizunez gainezka izango dira datorren seihilekoan. Ikuskizun horietatik 47 [...]

Tanttakak ‘Soinujolearen semea’ antzezlana ekarriko du hirira

Euskarazko bi emanaldi eta gaztelerazko bat egingo dituzte Viktoria Eugenian, azaroaren 3an, 4an eta 7an Bilboko Arriaga, Gasteizko Principal eta Donostiako Viktoria Eugenia antzokiek indarrak batzeari esker, Tanttaka konpainiak Soinujolearen semea antzezlana sortu du. Patxo Telleriak Bernardo Atxagaren nobela ezaguna egokitu du antzerkirako, eta aste honetan bertan Donostiara iritsiko da; Fernando Bernues donostiarraren zuzendaritzapean. «Gaztelerazko [...]

Ondo pasatzea helburu

Bagerak eta udal txistulari bandak antolatutako Donostia Dantzan erromeria egingo dute larunbat arratsaldean Konstituzio plazan, 2005ean hasitako ohitura mantenduz. Urtean lau txandatan Donostia Dantzan erromeria izaten da Konstituzio plazan, 2005ean abiatu zutenetik. Hirian euskal kultura eta euskara bultzatzeko lan egiten du Bagerak, Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak, eta erromeria horixe da antolatzen duen ekimenetako bat, udaleko txistulari [...]

‘Hostoak’ ikuskizuna Donostiara itzuliko da

Kantua, musika eta dantza uztartzen dituen ikuskizuna da Hostoak. Artista talde bakoitza bere arloan aski ezaguna da; Amaren Alabak, Oreka TX eta Kukai dantza taldea baitira protagonistak. Duela urte eta erdi Kursaalen egin zuten estreinekoz lana, eta Euskal Herrian barrena ibili ostean, Viktoria Eugenian izango dira asteburuan. “Nire ibilbideko opari handietako bat izan da”, aipatu [...]