Astelehena, 2013-05-20

Etiketen Fitxategia | urtemuga

Santa Maria elizako organoak 150 urte beteko ditu

Joan den igandean, Miriam Cepeda organo-jotzaileak kontzertua eman zuen. Hileko lehen igandeetan Santa Maria elizan organo kontzertu bat egiten dute, musikaldiak programatzen dituen Lagunarteko Musika zikloaren barruan. Izan ere, Santa Maria Basilikako Cavaille-Coll organoak 150 urte beteko ditu aurten. Ofizialki, 1813ko ekainaren 20an jaso zuen Santa Maria elizak organoa. Garrantzi historiko handiko organoa da, 1813an [...]

Urtebete Andresa Portugal gabe

Lore eskaintza egin diote auzotarrek. Iaz hil zen Andresa Portugal, gaurko egunez. Donostiako kaleko azken arrain saltzailea izan zen Portugal. Bretxako merkatuan arrain saltzaile izan zen 70 urtez. Haren heriotzaren urtemugaren harira, Parte Zaharreko auzotarrek haren omenezko hainbat ekitaldi egin dituzte. Gaur lore eskaintza egin diote Bretxan, haren argazki erakusketan. Larunbatean ere haren omenezko ekitaldi [...]

Andresa Portugal gogora ekarriko dute Parte Zaharrean

  Haren heriotzaren lehen urtemugaren harira hainbat ekitaldi egingo dituzte Bretxan. Hurrengo otsailaren 26a Andresa Portugalen heriotzaren lehen urtemuga izango da; eta Parte Zaharreko bizilagunek haren omenezko ekitaldi batzuk prestatu dituzte. Kaleko azken antxo saltzailea izan zen. Hiritar domina jaso eta hilabetera hil zen, 96 urterekin. Hiritar Merezimenduaren Domina ematearekin Donostiako Udalak betiko ofizioen garrantzia [...]

Urtebete Txillardegi gabe

Donostiako Udalak Hiritar Merezimenduaren Domina emango dio Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi zenari 2012ko urtarrilaren 14an hil zen Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi politikari, hizkuntzalari eta idazlea. Donostian zendu zen, etxean, 82 urte zituela. Antiguan jaio zen 1929ko irailaren 27an. Gurasoek euskaraz jakin arren, ez zioten irakatsi, eta bere kabuz hasi zen 1948an ikasten. Frankismoa [...]

Intxaurrondo kultur etxea, abiada hartzen

Duela urtebete ireki zituen ateak kultur etxe berriak Gaurko egunez zabaldu zuten Intxaurrondo kultur etxea, duela urtebete. Balantzea egiteko ordua iritsi zaio orain. Ekitaldi asko eta erabiltzaile asko izan dira, 160.000 pertsona baino gehiago ibili dira zentro honetan. Kultur Etxe berriak zerbitzu berriak eta berrituak ekarri dizkio auzoari: Plus 55 programa, haurtxoko eta gaztelekua eta [...]

Larrotxene kultur etxearen 25 urteak ospatuko dituzte intxaurrondotarrek

I. Intxaurrondo Eguna ospatuko dute igandean, jaien barnean, eta beste hainbat ekimen egingo dituzte Larrotxene kultur etxeak 25 urte beteko ditu aurten, eta aitzakia horri tiraka, hainbat ekimen antolatu dituzte Intxaurrondon datozen asteetarako. Intxaurrondo Zaharreko jaiekin bat eginez, igande honetan bertan, I. Intxaurrondo Eguna antolatu dute bertako auzo elkarteak eta Donostia Kulturak. Hori izango da [...]

Emakumeen Etxea Elkarteak Guardetxean ospatuko du urtemuga

La Furia eta Wha Wha Buga Band izango dira zuzenean, bihar Hiru urte dira Emakumeen Etxea Elkartea sortu zela. Musikarekin ospatuko dute urteurrena, Guardetxean. La Furia rapeatzailea eta Wha Wha Buga Band taldea izango dira zuzenean. Gaua DJ Xarmaren musika saioarekin bukatuko da. Kontzertuak hasi baino lehen luntxa egingo dute 21:00etan. La Furia rapeatzailea 21:30ean [...]

Euskal Herriko Gazte Orkestrak kontzertu berezia eskainiko du hirian, bere 15. urtemuga ospatzeko

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Miramonen duen egoitzan ariko da talde gaztea gaur, zuzenean Euskal Herriko Gazte Orkestra bere 15. urtemuga ospatzen ari da. Hori dela eta, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Miramonen duen egoitzan, kontzertu berezia eskainiko du gaur bertan, 20:00etan. Zehazki, Igor Stravinskyren Petrushka balleta interpretatuko du orkestra gazteak. Zailtasunik handienetakoa duen progama sinfonikoetako bat da, eta [...]

Piraten hamargarren urteurrenaren abestia osatu dute Beñat Gaztelumendik eta Skakeitan ska taldeak

Piratek pozik jaso dute oparia: “Zer garen, zer izan diren, eta zer izan nahi dugun ondo definitzen du. Azkarra, freskoa, mezua duena eta benetan indartsua da” Hamarkada ospatzeko eta girotzeko abestia prestatu dute Donostiako Piratek. Hitzak Beñat Gaztelumendi bertsolariarenak dira, eta musika, Skakeitan taldearena. “Ohorea izan da. Niretzat eta Donostia horrela bizi dugunontzat eredu direlako”, [...]

Zulo Zahar Elkarteak 25 urte bete ditu

Intxaurrondoko Zulo Zahar elkarteak 25 urte bete ditu, eta auzotarrekin ospatuko du larunbatean. Goizean, 10:00etan, trikitilariz eta txistulariz osatutako diana izango da. Bazkari herrikoi bat ere prestatu dute 14:00etan. Arratsaldean, Martin Bertso pailazoaren emanaldia izango da Bernart Etxepare plazan, 17:15ean. Letaman plaza jai giroz jantziko dute musikarekin. 22:00etan sua piztuko dute. Gauean, gaztetxean, DJak izango [...]