Osteguna, 2013-06-20

Etiketen Fitxategia | Ur-Kirolak

Udan kirola egiteko 50.000 eskaintza egingo ditu udalak

Kirol jarduerak 70 dira eta izen emateak maiatzaren 13 eta 16 bitartean egin beharko dira. UDA kanpainaren barruan 50.000 eskaintza jarriko ditu eskuragai Donostia Kirolak, hiritarrek udan kirol jarduerak egiteko. Ekainaren 24tik irailaren 27ra arte izango da abian kanpaina, eta guztira, 70 kirol jarduera eskainiko dituzte. Kiroletako zinegotzi Josu Ruizek azaldu duenez, donostiarrek udan hirian [...]

Urumeako II. Skiff Jaitsiera jokatuko dute igandean

Antxon Beitiaren Oroimenezko Urumeako II. Skiff Jaitsiera jokatutako dute igandean, 9:30ean. Ur-Kirolak Arraun Elkarteak antolatu du aurten ere lehia, Gipuzkoako Arraun Federazioaren laguntzarekin. Martutenetik atera eta Maria Kristinako zubira arteko bost kilometroko ibilbidea egin beharko dute partaideek. Hori bai, ibaia egoera txarrean egon ezkero, lau kilometroko bidea egingo dute, eta Burdinezko Zubiaren parean bukatuko dute erlojupeko proba. [...]

EAJ Urkiko zubia eraberritzearen aldekoa da

Egia eta Loiola batzen dituen zubiaren egoeraz ohartarazi du Martin Ibabe zinegotzi jeltzaleak. Oinezkoak eta autoak seguruago ibiltzeko lanak egin beharko liratekeela azaldu du; «are gehiago, Karlos I.eneko sarbidea deusezteko asmoa badago», erantsi du. Loiolako Erribera, Loiola eta Egia arteko lotura jende askok erabiltzen duela eta Karlos I.eneko sarbiderik gabe erabilera handiagoa izan dezakeela uste [...]

“Aurkari guztiak ezagutzen nituen, baina ez nuen irabaztea espero”

Iñaki Burutaran loiolatarra izan da Ur-Kirolakek antolatutako Urumeako I. Skiff Jaitsierako garailea Ur-Kirolakek Urumeako I. Skiff Jaitsiera antolatu zuen iganderako, hauteskunde eguna, hain zuzen ere. Uholdeek ibaian izandako eraginak ez zuen proba jokatzea oztopatu, eta Ricardo Unzueta, Urkiko presidentea, harro dago lortutakoarekin: «Oso gustura geratu naiz eta ziur datozen urteetan ere antolatzen jarraituko dugula». Guztira [...]

Iñaki Burutaranek irabazi du Urumeako I. Skiff Jaitsiera

Ur-Kirolakek antolatutako Urumeako I. Skiff Jaitsiera jokatu zuten atzo. Partaideek Martutene eta Maria Kristina zubiaren arteko ibilbidea egin behar izan zuten. Iñaki Burutaran izan zen txapelduna, 19:06:21eko denborarekin. Hona hemen sailkapena orokorra: SAILKAPENA IÑAKI BURUTARAN: 19:06,21 DONOSTIA A: 19:19,03 URKO INDABEREA: 19:25,79 ENEKO PINZOLAS: 19:40,98 DONOSTIA B: 19:48,13 ENEKO LARRAÑAGA: 20:00,96 ALBERTO TORRES: 20:02,82 ARITZ [...]

Urumeako I. Skiff Jaitsiera antolatu du Ur-Kirolakek azaroaren 20rako

Arraun elkartekoek ezin dute Urumean entrenatu, baina aste honetan arazoa konpontzea espero dute Ur-Kirolak Arraun Elkarteak gauza berriak egiteko gogoa du. Zuzendaritzaren azken ideia, Urumeako I. Skiff jaitsiera antolatzea izan da. Hau da, bakarkako aulki mugikor ontzietan, Martuteneko eta Maria Kristinako zubien arteko bidea egitea, bost kilometroko ibilbidea osatuz. Itsaso zakarra izanez gero, ordea, helmuga [...]

Arrauna, aisialdirako eskaintza

Lehia alde batera utzita, arraunean aritzearen esperientzia lagunartean ezagutu nahi dutenentzat arrauning enpresa sortu du Unai Elizasu altzatarrak. Bere ideia abian jartzea lortu du Unai Elizasuk (Altza, 1980). Proiektuak sortzea gogoko du altzatarrak, eta bere azken sormenean, bertsolaritza alde batera utzi eta arraunera jo du. Hala, arrauning sortu du. «Edonork ordu pare batez arraun egin [...]

Londres dute buruan arraunlari donostiarrek

Ur-Kirolakek eta Donostia Arraun Lagunakek aulki mugikorreko zortziko seniorrak uretaratu dituzte eta biek ere Head of The River Race estropada dute helburu. Bai Ur-Kirolakek eta bai Donostia Arraun Lagunakek aulki mugikorreko zortziko seniorra uretaratu dute aurten. Dagoeneko Gipuzkoako Ligako hainbat estropadetan parte hartu dute, baina begirada Londreseko Head of The River Race estropada ezagunean dute. [...]

Ricardo Unzueta itzuli da Urkira

Zuzendaritza guztietan beharrezkoak izaten dira aldaketak eta Ur-Kirolaki ere iritsi zaio bere garaia. Iñaki Aranak hartu zuen klubeko presidente postua 2003an, Ricardo Unzuetaren lekua hartuz. Zazpi urte geroago, Unzueta bera itzuli da Aranaren hutsunea betetzera. Irutxuloko Hitza biekin elkartu da Urkik Loiolan duen egoitzan eta euren bizipenen berri jaso du. Presidente postua hartu aurretik, biak [...]