Asteazkena, 2013-05-22

Etiketen Fitxategia | uholde

Sorkuntzari ekin diote

Egunerokotasunari agur esan zion Artelekuk 2011ko azaroan, uholdeek eragindako kalte larrien ondorioz; hilabeteetako lanaren ostean, oinarrizko lekua eta materiala atonduta, berriro ere bere bidea hartu du. «Ez ginen etorkizunari edo iraganari begira ari, hunkituta geratu ginen. Urak bi metroko altuera hartu zuen, eta lehen solairuko material guztia eta lan egiteko genituen baliabide guztiak urez beteak [...]

Uholdeek eragindako kalteak konponduta, Arteleku abian da berriro

Azaroan Txominen izandako uholdeen ondorioz, kalte larriak pairatu zituen Artelekuk. Lehen solairuan jasotako ia material eta lan guztiak galdu zituzten bertako erabiltzaileek, baina horrek ez die lanerako grina zapuztu. Hilabeteetako lanen ostean, berriro ere abian da artisten gunea, etorkizun oparoa izateko asmoz. Gaur ateak ireki dituzte, kazetariek gunea ezagutu dezaten, eta euren lanen berri eman [...]

Urkiko zubia aldatzeko hitzarmena prest du udalak

Uholdeen aurka neurriak hartzeko bilera egin dute hainbat erakundetako ordezkariek Azaroko uholdeek Urumea ibarreko bazterrak suntsitu zituzten. Halakorik ez errepikatzeko, erakunde arteko lankidetza ezinbestekoa da, eta atzo beste urrats bat egin zuten. Erakunde bakoitza ematen ari den pausoen berri izateko aukera izan zuten. Hala, Ur-Kirolak pareko zubia ordezkatzeko prozesuan, Donostiako Udalak bi erakunderen arteko hitzarmen [...]

Uholdeen aurkako larrialdi plan berri bat osatu du Babes Zibilak

 Ibaiaren maila zein den ikusteko neurgailu bat dago Martutenen eta beste bat jarriko dute Txomin Enean Udalak indarrean zuen larrialdi planak hainbat gabezia zituela erakutsi zuten azaroko uholdeek. Hori dela eta, larrialdi plan berri bat osatzea erabaki du udaleko Babes Zibilak. Nekane Burutaran Babes Zibileko zinegotziak bizilagun eta larrialdi zerbitzuentzat «gida liburua» izango dela [...]

Iñaki Gurrutxaga (EAJ):«Urtebetean ekarri den hirigintza proposamenik garrantzitsuena da»

 Urumeari bizkarra erakusteari uzteko eta Martutene eraldatzeko unea dela adierazi du EAJko zinegotziak Udalbatzak aho batez onartu du Urumean uholdeak ekiditeko neurriak hartu ahal izateko Plan Orokorra aldatzea. Portutxo, Sarroeta eta Trinkete eremuetan ezer ez ukitzeko agindua ezarrita zegoen eta agindu hori bertan behera utzi dute udal zinegotziek. «Urtebetean ekarri den hirigintza proposamenik garrantzitsuena [...]

Aurrera egin du Bilduk eta EAJk adostutako inbertsio planak

Hiriko gune garaietan igogailuak jartzeko 100.000 euro bideratzea adostu dute zinegotziek Aurrekonturik ez baina hurrengo lau urteetarako inbertsio nagusiak zeintzuk izango diren zehazten duen plana du hiriak. Bilduk eta EAJk adostutako planak udalbatzaren galbahea igaro du. Abstentziora jo dute PSE-EEk eta PPk. EAJk eta Bilduk, era berean, oposizioko bi taldeen hainbat emendakin onartu dituzte. Urumean [...]

Bi urte barru hasiko dira Martuteneko zubi berria eraikitzeko lanak

Ibaiaren zabalera handitzeko 41 etxe botako dituzte eta enpresa batzuk lekuz aldatuko dituzte «Udalak zor historikoa du Urumea ibarrean dauden Loiola, Txomin Enea eta Martutenerekin», dio Ricardo Burutaran Hirigintza zinegotziak. Zor hori, ordea, ezin da egun batetik bestera berdinduko, urteetako planifikazioaren ondorio izango da. Uholdeak iraganeko amesgaizto izan daitezen, Martuteneko zubia berritzea izango da Eusko [...]

Urumearen ur maila neurtzeko tresna jarri dute

Erabakiak «azkartasun osoz» hartzeko bidea emango duela adierazi du Nekane Burutaran zinegotziak Azaroko uholdeek txikizio handia eragin zuten. Halakorik berriz ez gertatzeko hirigintza lan handiak egingo dituzten arren, horiek burutuko zain egon beharrean, gertaerok ekiditeko neurria hartu dute. Urumeak gainezka egingo duela ohartarazteko, ur maila neurtzeko tresna jarri dute Martuteneko Pilar auzunearen parean dagoen zubian. [...]

Txomineko kaltetu bakoitzarekin irtenbide bila ari direla dio Burutaranek

“Zakarkeria politikotzat” jo ditu Hirigintza zinegotziak Ernesto Gascoren adierazpenak PSE-EEko bozeramaile Ernesto Gascok Txomin Eneako bizilagunek bizi duten egoeraz ohartarazi du. Uholdeen ondorioz etxerik gabe geratu ziren 15 familia Udalak eskainitako etxe batean bizi dira. Orain beren etxeetara itzultzeko agindu dietela salatu du Gascok. Udalak auzotar horientzat irtenbiderik bilatu ez duenez, iraila edo urria aldera [...]

Kaltetuentzat laguntza bereziak bideratzea eskatu du EAJk

Uholdeak gertatu zirela hilabete pasa da eta bizilagun asko oraindik kinka larrian dagoela adierazi du Eneko Goia EAJko bozeramaileak. Aseguru etxeek eta beste zenbait erakundek eskainiko duten laguntzaren bidez, egoera xamur daitekeen arren, Udalak laguntza bereziak eskaini beharko lituzkeela adierazi du. Hala nola, udal tasa eta zergak ordaintzen erraztasunak eskain daitezkeela proposatu du Eneko Goiak. [...]