Larunbata, 2013-05-25

Etiketen Fitxategia | udalbatzarra

LOMCE legearen aurkako aldarria udalbatzarrera iritsi da

Hezkuntza Kalitatearen Hobekuntzarako Lege Organikoaren (LOMCE, gazteleraz) aurkako aldarria presente izan da gaurko udalbatzarrean. Donostiako irakaslegoaren eta beste zenbait eragiletako hainbat ordezkari murrizketen aurkako kamisetekin bertaratu dira udaletxera. Hain zuzen ere, Bilduk aurkeztuta, LOMCEri buruzko erakunde adierazpen bat eztabaidatu dute udal taldeek. Berdintasun, Migrazio eta Gazteria zinegotzi Naiara Sampedrok salatu du legea «inposaketa» dela, eta [...]

Sampedro: “Gazte plan hau gazte guzti-guztientzako plana da”

Gazteria zinegotzi Naiara Sampedrok agerraldia egin du Gazte Plana aurkezteko; oposizioak gogor kritikatu du proposamena. Naiara Sampedrok hasi du agerraldia, eratu berri duten Gazte Planaren nondik norakoak azaltzeko asmoz. Bertan azpimarratu du, batetik, gazteekin egindako plan bat dela eta ez gazteentzako. Hala, gazteriaren inguruan politikariek sarri dituzten aurreiritziak (aferrak direla, istiluak sortzen dituztela eta abar) [...]

Ramon Gomez: “Alkatea ez da txiringito baten burua, Donostiako Udalarena baizik”

PSE-EEk goizean aurreratu du aldarrikapen politikoak dituzten kartelak eta pankartak jartzea arautu beharra dagoela, eta horretarako arau proposamen bat aurkeztuko duela. Arratsaldeko udalbatzarrean, berriz, PP eta EAJ izan dira udaletxeko balkoitik zintzilik dagoen pankarta hizpide izan dutenak. Mozio bana aurkeztu dute. Ramon Gomezek esan du “terrorismoaren biktimen memoria” ez duela errespetatzen pankarta horrek, eta udaletxeko [...]

Hiriak bizikleta publikorik gabe hiru hilabete daramatzala salatu du EAJk

Gaurko udalbatzarrean, EAJk mozio bat aurkeztu du alokairuzko bizikleta publikoaren egoera zertan den galdetzeko. Enpresa berri batek kudeatuko du zerbitzua eta aste honetan lehen probak egin dituzte. Baina, jeltzaleek kritikatutakoaren arabera, atzerapen handiarekin jarriko dira berriro bizikletak herritarren eskura, epez kanpo. Hori dela eta, hiriak bizikleta publikorik gabe hiru hilabete daramatzala salatu du EAJk. Mugikortasun zinegotzi [...]

San Martin, Urbieta eta Zabaleta kaleetako autobus bidean asteburu gauetan aparkatzea adostu dute PSE-EEk, PPk eta EAJk

Martxoko udalbatzarra asteartera aurreratu dute, Aste Santuko oporrak direla-eta. Erabaki garrantzitsua hartu dute. Izan ere Oinezkoen eta Ibilgailuen Zirkulaziorako Udal Ordenantza aldatzeko arau proposamena onartu dute, PSE-EE, PP eta EAJ udal taldeen aldeko botoei esker. Bilduk aurka bozkatu du, aldaketekin ados ez dagoela nabarmendu eta gero. Hain zuzen ere, adostutako proposamenak aurreikusten du San Martin, [...]

Udal gobernua kritikatu du oposizioak, aurrekontuari argi berdea eman arren

Aurrekontuak argi berdea ikusi arren,udal taldeen artean ez da adostasunik egon aurtengo zenbakiak baloratzeko orduan. Udalbatzarrean garbi geratu da hori. Ogasun ordezkari Javi Vitoriak esan du «hiriaren eredu bat» islatzen dutela aurrekontuek. «Erakutsi dugu herritarren neurrira egin daitekeela aurrekontua, krisi garaian ere, marra gorriak ukitu gabe». Udal gobernuak gastu soziala ez ukitzeko printzipioa jarraitu duela [...]

Autobus geltokiko lanei ekingo diete aurten, aurrekontuak hala jasota

Donostiak aurrekontua du 2013rako, gaurtik aurrera; Bildu gobernuan dagoenetik lehen aldiz. Gaurko ez ohiko udalbatzarrean adostu dute, oposizioko udal taldeek osotasunari emendakinik ez baitiote aurkeztu. Aurrekontuak 358,9 milioi euro ditu. Behin adostuta, hainbat obra abian jarriko dituzte datozen aste eta hilabeteetan; Atotxako autobus geltokiaren lanak, tartean, 7,3 milioi aurreikusi dituztelako horretarako. Hain zuzen ere, hainbat [...]

Onkologikoa Osakidetzan sartzeko eskatuko du udal gobernuak udalbatzarran

Kutxak Gizarte Ekintzan egingo dituen murrizketak aurreikusita, “zerbitzua bermatzeko modurik onena” dela uste du udal gobernuak. Martxoaren 26an egingo duten udalbatzarrean udal gobernuak Onkologikoa Osakidetzan sartzeko adierazpen instituzional bat aurkeztuko du. Adierazpenean, Onkologikoak egindako lana azpimarratu eta herritarrei emandako “zerbitzu bikaina” nabarmenduko dute. Udal gobernuaren ustetan, Onkologikoaren etorkizuna bermatzeko modurik onena litzateke Osakidetzan sartzea. Izan [...]

PPk eta PSEk Metro Donostialdeari babesa eman diote

Alderdi biek aurkeztu dute adierazpen bana eta proiektua aurrera eramateko eskatu dute. Eusko Jaurlaritzak Metro Donostialdearen proiektua baztertu duela eta, egitasmoaren aldeko adierazpena onartu dute PP eta PSE-EEk. Biek aurkeztu dute adierazpena eta biak onartu dira euren botuekin. Ernesto Gasco zinegotziak, proiektuaren abantaia sozialak azpimarratu ditu eta lanean jarraitzeko beharra azaldu du. Horregatik, “Donostiaren garapenarekin” [...]

TAOren ordenantza aldatzea onartu dute udalbatzarrean

Egoiliar txartela lortzea errazagoa izango da, aparkatzeko eremuak zabalagoak izango dira edo industria guneetatik desagertuko da TAOa, besteak beste. Udalbaltzarrean onartu dute, behin betikoz aparkatzeko ordenantza berria. Proposamena, udal gobernuak egin zuen, eta haren gainean adostasuna lortu ostean eraman dute udalbatzarrera. Jon Albizu Mugikortasun zinegotziaren iritziz, “oso positiboa” da lortutako adostasuna, izan ere, TAOren erabateko [...]