Udalak harrera egin dio arratsaldean Realaren belar hockey taldeari, atzo Bera Bera Eskubaloiari egin zion moduan. Izan ere, emakumeen talde hau ere Ohorezko Mailako Ligako txapelduna izan da asteburu honetan bertan. Alderdi Ederreko atetik sartu da taldea, eta bertan jaso dituzte udaleko alderdi guztietako ordezkariek. Ondoren, behin udaletxe barruan, alkateak banan bana zoriondu ditu guztiak. [...]
Etiketen Fitxategia | Udala
Ikus-entzunezko ikuskizun batek Donostiaren suntsipena eta berreraikitzea birsortuko ditu
Ekainaren 29 eta 30 eta uztailaren 1 eta 2an proiektatuko dute; Bigarren Mendeurrenaren seigarren mugarria izango da. Formatu handiko ikuskizun bat izango da: argia, musika, piroteknia eta efektu bereziak uztartzen dituena. Pertsona askoren parte-hartzea bultzatuko duen kanpoko ekintza bat izango da. Alderdi Eder izango da ikuskizun hau hartuko duen agertokia. Udaletxearen aurrealdean proiektatuta Donostiaren suntsipena [...]

Oporretan Euskaraz udalekuetako izen ematea ostegunean zabalduko dute
Udaleko Euskara Zerbitzuak urtero uztailean antolatzen dituen Oporretan Euskaraz udaleku irekietan maiatzaren 9tik 15era arte izena eman ahal izango da. Izena ematea Internet bidez egin daiteke Euskaraz.net edo Donostia.org helbideetan, eta 10:00etatik 17:30era Udaleko Euskara Zerbitzuaren bulegoan, Konstituzio plazan. 2013ko udaleku irekietan 2002tik 2008ra bitartean (bi urte hauek barne) jaiotako haurrek har dezakete parte. Taldeak, [...]
Udalak eta ADIFek autobus geltokia egiteko lanekin hasteko hitzarmena berretsi dute
Maiatzean hasiko dira lanak; lehen pausoak higiezinak kentzea eta seinalizazioa eta instalakuntzen desbideraketa izango dira Udala eta autobus geltokiaren proiektuaren egileak ADIFeko zuzendaritzako ordezkaritza zabal batekin bildu zen joan den ostiralean, Madrilen. Hirigintza zinegotzi Ricardo Burutaran, Hiri-azpiegituretako zinegotzi Nora Galparsoro, Obretako zuzendari Alfonso Vazquez, Jesus Barreiro Udal arkitektoa, Atotxako autobus geltokiaren obra egingo duen ABEEko [...]

Donostia Europako kultur hiriburu izendatu zutenean irregulartasunik izan zen edo ez aztertuko dute
Auzitegi Gorenak tramitera onartu du Kordobaren helegitea. Europako adituen epaimahaiaren irizpideak kontuan izanik, Espainiako Kultura Ministerioak 2016ko Europako kultur hiriburu izendatu zuen Donostia. 2011ko ekainean hartu zuen erabakia. Kordoba, Donostia bezala, hiriburutza lortzeko hautagaietako bat zen. Kordobako Udalak helegitea jarri zion erabakiari, ustezko irregulartasunak aipatuz. Batetik, erabakiari “izaera politikoa” egozten diote. Bestetik, epaimahaiko kide batek [...]

Urtea milioi bat euroko superabitarekin itxi du udalak
Gastu zorrotza eta kudeaketa garbiak ahalbidetu duela hau azaldu dute; 2013ari begira egoera hobetzen du. Gaur azaldu dute 2012ko likidazioaren nondik norakoa. Hain zuzen ere, Garapen Ekonomikoko zinegotzi Josu Ruizek jakinarazi du, Donostiako Udalak superabitarekin itxi duela 2012a, zehazki, 1.098.320 eurokoa. Bestalde, Ogasuneko ordezkari Jabi Vitoriak hainbat zehazpen egin ditu zifren inguruan. Batetik, urtetik urtera [...]

Kaskoa erabiltzea derrigortzearen aurka bizikleta martxa bat egingo dute bihar
Kalapie Hiriko Txirrindularien Elkarteak deitu du protestara. Bulebarrean elkartuko dira bihar, 12:00etan. Hiri barruan ibiltzeko, kaskoaren erabilera derrigortu nahi du Espainiako Gobernuak: neurri horren aurka protesta egingo dute bihar Donostian. Kalapiek bizikleta martxa bat antolatu du. Eguerdian, 12:00etan, Bulebarretik irtengo dira, eta Benta Berrira joango dira, Trafikoko bulegoraino. Hainbat elkarte eta udaletxe agertu dira eurri [...]
Loretopetik
Itsaso Gutierrez: 'Nekez…'Hezurdurak nekez eusten nauen honetan urrunetik…
Beñat Gaztelumendi: 'Bost irakaspen Askegunetik'Hutsik dago Bulebarra; bikote maiteminduak eseri…
Luix Barinagarrementeria: '!!! atariP lekraM irrote ignO'Atzekoz aurrera irakurria izateko izan da idatzia…
Ion Markel Ormazabal: 'Andantzak eta mudantzak'Eta zergatik ez, baita esker banatze eta agurrak…
Bideoak
- Title
- Txanpontxo jaiak 2013
- Runtime
- 2:01
- Title
- Mari Jose Azurmendi soziolinguista
- Runtime
- 8:58
- Title
- Bera Bera omendu du udalak
- Runtime
- 1:46
Blogariak
- Zorionak INFORMATIKALARI!: Urte bete daramagu sarean, Informatika euskaraz jorratzen. Ondo ospatzeko blogaren itxura berritu du...
- Borroto: Aiete, pixkanaka, aldatzen doa. Behintzat hori nabari dugu gazteak garenok. Gure bizitzako urte haue...
Donostia Kultura
Bilatu
Auzoak
Berriketan.info [RSS]
-
Edu Lartzanguren posted an update 13 hours, 14 minutes ago
Mikel Laboari plagio egin dio Nacho Vegasek? Hala salatu du Twitterren Angel Aldarondo @tipitto -k.
-
Iñaki Lasa posted an update 14 hours, 13 minutes ago
EITBko irratiek 516.000 entzule dituzte egunero CIESen emaitzen arabera. Radio Euskadik izan du gorakada nabarmenena, 41.000 entzule irabazi ditu. Euskadi Irratiak ere gora egin du, iaz garai berean baino 6.000 entzule gehiago ditu: 108.000. Gipuzkoan gehien entzuten den katea Gaztea da. CIESek EITBko irratiei inoiz eman dizkien emaitzarik onenak dira.
-
Imanol Magro posted an update 16 hours, 2 minutes ago
Nola da posible? Hendaiako pilota jaialdia, bihar: Xala-Merino II.a / Ezkurdia-Zubieta+ Bengoetxea VI.a / Jaunarena=kantxako sarrera 20 euro. Etzi, Bilbon, Olaizola I.a-Albisu / Saralegi-Begino + Urrutikoetxea / Idoate=kantxako sarrera 30 euro. Bilboko pilotalekua askoz handiagoa dela kontuan hartuta… Partida bakoitzeko harmailen itxura…
-
Garikoitz Goikoetxea posted an update 18 hours, 2 minutes ago
Kalitatea hobetzeko legea da Wertena, izenez. Galdetu diote non dauden, ba, bikaintasunerako neurriak. ”Zaila da horiek legean sartzea”, erantzun du.
-
Iñaki Petxarroman posted an update 18 hours, 7 minutes ago
Txintxarri aldizkariak Rafa Diez Usabiagarekin elkarrizketa argitaratu du. http://txintxarri.info/elkarrizketak/aldaketa-oztopatu-nahi-zuten-277ED70/?utm_source=dlvr.it&utm_medium=twitter











