Asteazkena, 2013-06-19

Etiketen Fitxategia | Udala

Udalaren organigrama behar berrietara egokituko dute

Legealdi honetan udal gobernu berriak lan ildoak aldatu eto egitasmo batzuei bultzada handiagoa eman die. Horrek behar berriak sortu ditu, eta hala, organigrama behar horietara egokitu dute, lanpostu eta lan hitzarmen batzuk aldatuz. Gazteria, Hezkuntza, Lankidetza, Berdintasuna eta Giza eskubideen arloa, Hezkuntza eta Gizarte Sustapena izango da aurrerantzean. Hona hemen aldaketak atalez atal: Kultur Aniztasunaren [...]

‘Bellas Artes ez bota!’

Apirilaren 5ean, Donostiako udal batzarrak Bellas Artesen espedientea Eraikitako Hiri Ondarearen Plan Berezitik ateratzeko izapideak egitea onartu zuen, Bellas Artes eraikinak zuen babes figura baino eskasago bat. Erabaki honek eraikinaren jabe den SADEren asmoari  bidea erraztu egin dio, hau da, lau izarretako hotelaren eraikitzeari bidea ireki egin dio. Bistan da udalak ezin duela ezer egin [...]

Udala eta Aldundia greban, baina irekita daude

Gipuzkoako Foru Aldundian, greba egin dute gehienek. Gipuzkoa plazako egoitza, grebara dei egiten duten kartelez beteta ageri bada ere, hiritarrek aukera dute harrera lekura sartu eta zerbitzu minimoak jasotzeko. Hala ere, ez da batere mugimendurik sumatzen. Donostiako udaletxean, ez da kartelik ez ikurrik ageri sarreran, eta barrura sartzeko aukera ere badute hiritarrek. Hain zuzen ere, [...]

(Bideoa) “Nahiz eta krisian egon, ezin da hau egin”

Izagirre: “Reala handia da, baina zuek handiagoa egiten duzue”

Udalak harrera egin dio arratsaldean Realaren belar hockey taldeari, atzo Bera Bera Eskubaloiari egin zion moduan. Izan ere, emakumeen talde hau ere Ohorezko Mailako Ligako txapelduna izan da asteburu honetan bertan. Alderdi Ederreko atetik sartu da taldea, eta bertan jaso dituzte udaleko alderdi guztietako ordezkariek. Ondoren, behin udaletxe barruan, alkateak banan bana zoriondu ditu guztiak. [...]

Bera Bera omendu du udalak, «txikia handi egiteagatik»

Gaztezulok festa ikusgarria egin du Alderdi Ederren

Ikus-entzunezko ikuskizun batek Donostiaren suntsipena eta berreraikitzea birsortuko ditu

Ekainaren 29 eta 30 eta uztailaren 1 eta 2an proiektatuko dute; Bigarren Mendeurrenaren seigarren mugarria izango da. Formatu handiko ikuskizun bat izango da: argia, musika, piroteknia eta efektu bereziak uztartzen dituena. Pertsona askoren parte-hartzea bultzatuko duen kanpoko ekintza bat izango da. Alderdi Eder izango da ikuskizun hau hartuko duen agertokia. Udaletxearen aurrealdean proiektatuta Donostiaren suntsipena [...]

Oporretan Euskaraz udalekuetako izen ematea ostegunean zabalduko dute

Udaleko Euskara Zerbitzuak urtero uztailean antolatzen dituen Oporretan Euskaraz udaleku irekietan maiatzaren 9tik 15era arte izena eman ahal izango da. Izena ematea Internet bidez egin daiteke Euskaraz.net edo Donostia.org helbideetan, eta 10:00etatik 17:30era Udaleko Euskara Zerbitzuaren bulegoan, Konstituzio plazan. 2013ko udaleku irekietan 2002tik 2008ra bitartean (bi urte hauek barne) jaiotako haurrek har dezakete parte. Taldeak, [...]

Udalak eta ADIFek autobus geltokia egiteko lanekin hasteko hitzarmena berretsi dute

Maiatzean hasiko dira lanak; lehen pausoak higiezinak kentzea eta seinalizazioa eta instalakuntzen desbideraketa izango dira Udala eta autobus geltokiaren proiektuaren egileak ADIFeko zuzendaritzako ordezkaritza zabal batekin bildu zen joan den ostiralean, Madrilen. Hirigintza zinegotzi Ricardo Burutaran, Hiri-azpiegituretako zinegotzi Nora Galparsoro, Obretako zuzendari Alfonso Vazquez, Jesus Barreiro Udal arkitektoa, Atotxako autobus geltokiaren obra egingo duen ABEEko [...]