Igandea, 2013-05-19

Etiketen Fitxategia | udal gobernua

Astelehenean hasiko dira autobus geltoki berria egiteko lanak

Udal Gobernuak asteartean, hilaren 21ean, azalduko die bizilagunei zein izango den obren nondik-norakoa. Atotxan autobus geltoki berria egiteko lanak astelehenean hasiko dira.Tokiko Gobernu Batzordeak zerbitzuen desbideraketa proiektua onartuko du etzi, eta honen bidez, lanak hasteko baimena emango dute. Lan hauetan etorkizunean geltokiaren inguruan kokatuko den argiteria, saneamendu, hornikuntza, energia eta komunikazio sareak desbideratuko dira, horma [...]

Zorroaga gainan militar armatuak egon direla salatu du udal gobernuak

Udal Gobernuak jakin du, herritarrek telefono bidez egindako deien bidez, gaur goiz-goizean militar armatuak ibili direla hirian. Ohar baten bidez publikoki kritikatu du presentzia hori. Azerileku eta Zorroagako gainaren arteko ibilbidea egin du oinez, 40 eta 50 militarrez osatutako taldeak, metrailetak eskuan zituztela. Ondoren ospitaleko zonaldera joan dira. Udal Gobernuak presentzia hau salatu du herritarren [...]

Karlos I.aren kaleko operazioa aurrera eramateko udalak hitzarmen bat proposatu dio Aldundiari

Eusko Jaurlaritzak gune honen konponbidea jorratzeko erakundeen arteko bartzordean parte hartzeari utziko diola komunikatu du. Donostiako Udalak Karlos I.aren kaleko tunelari edo errepide irteerari konponbidea bilatu asmoz, hitzarmen bat proposatu dio Gipuzkoako Foru Aldundiari. Udal gobernuak jakinarazi duenez “azpiegitura hau kentzea ezinbestekoa da” Amara auzoa egituratzeko. Hala, lan hau lehentasunen artean kokatzen duela azaldu du. [...]

Udal Gobernuak gaitzetsi egin du Espainiako Auzitegi Gorenak emandako epaia

Donostiako Udal Gobernuak gaitzetsi egin du Espainiako Auzitegi Gorenak hamabost gazte auzipetuen inguruan eman duen epaia. Ohar baten bidez salatu du zortzi gazteri berretsitako seina urteko zigorra. “Edozein testuingurutan ere sinestezina da lan politiko bat egiteagatik kartzelara zigortzea, eta oraindik eta sinestezinagoa normalizazio demokratikoaren eta bake bidearen testuinguru politiko batean”, adierazi du udal gobernuak. Gazte [...]

Onkologikoa Osakidetzan sartzeko eskatuko du udal gobernuak udalbatzarran

Kutxak Gizarte Ekintzan egingo dituen murrizketak aurreikusita, “zerbitzua bermatzeko modurik onena” dela uste du udal gobernuak. Martxoaren 26an egingo duten udalbatzarrean udal gobernuak Onkologikoa Osakidetzan sartzeko adierazpen instituzional bat aurkeztuko du. Adierazpenean, Onkologikoak egindako lana azpimarratu eta herritarrei emandako “zerbitzu bikaina” nabarmenduko dute. Udal gobernuaren ustetan, Onkologikoaren etorkizuna bermatzeko modurik onena litzateke Osakidetzan sartzea. Izan [...]

Udal gobernuak presoen eskubideen aldeko kartela jarri du udaletxean

Giza eskubideen defentsan eta arrazoi humanitarioengatik jarri dutela azaldu dute. Udal gobernuak, giza eskubide guztien defentsaren harira, presoen eskubideak errespetatzea eskatzen duen kartela jarri du udaletxean. Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea. Euskal presoak Euskal Herrira irakur daiteke bertan. Martxoaren 20an, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak 197/2006 doktrinari buruzko behin betiko erabakia hartu behar du, eta horren harira, [...]

Udal gobernuak altzatarrei aurkeztu die 2013ko aurrekontu proiektua

Udal gobernuak herritarrei zuzenean aurkeztu nahi die 2013rako prestatu duen aurrekontu proiektua, Zurekin, makina bat proiektu leloarekin. Bada lehenengo bilera astearte arratsaldean egin dute, Altzako Tomasene kultur etxean, 40 bat lagunen aurrean. Juan Karlos Izagirre alkatea, Ogasuneko ordezkari Jabi Vitoria eta Partaidetzako zinegotzi Axier Jaka bertan izan dira, bildutakoei euren asmoen berri azaltzen. Bertaratutakoek txosten [...]

Udal gobernuak babesa helarazi die espetxeratzeko arriskuan dauden 15 gazte donostiarrei

Bat egingo du bihar ‘Torturarik ez! Euskal Gazteria libre eta legala’ lelopean egingo den elkarretaratzearekin. Donostiako Udal Gobernuak bere babesa helarazi die espetxeratzeko arriskuan dauden 15 gazte donostiarrei, euren senide eta lagunei. Euren auzipetzeak “arrazoi politikoei” erantzuten diela uste du udal gobernuak, eta horregatik adierazi du donostiar gazteen eskubide zibil eta politikoak “urratuak” izan direla. [...]

Parte Zaharrean Bizi elkartea ez du gogobete udal gobernuaren terrazei buruzko araudiaren proposamenak

Parte Zaharrean Bizi elkarteak adierazi du udal gobernuak terrazen araudiari buruzko proposamena aurkeztu diela, eta ez duela gogobete: “Espazio publikoaren erabilera nagusituko zela espero genuen, baina lehen bezala, terrazen interes pribatua nagusitu da”. Desadostasuna azaldu dute araudiaren hainbat puntutan. Udal gobernuak zarataren inguruko araudia ez duela kontuan hartu esan du elkarteak: “Terrazak jartzeko baimena eman [...]

Hondakinen kudeaketa koordinatzeko lan taldea sortu du udal gobernuak

Tokiko Gobernu Batzordeak Hondakinen Lantaldea sortzeko erabakia hartu du. Herritarrak kontsumo eta hondakinen kudeaketa arduratsuaren inguruan informatzea, heztea eta sentsibilizatzea; hondakinen murrizketa eta berrerabilpena bultzatzea; prebentzio politikak garatzea; ekoizpen sektoreetan eta etxeetan birziklapena bultzatzea; eta, hondakinak biltzeko eta garraiatzeko azpiegiturak eta sistemak egokitzea. Horiek izango dira lantaldearen helburuak. Lantalde honen zeregina Hiri Zerbitzuetako eta Ingurumeneko [...]