Asteazkena, 2013-05-22

Etiketen Fitxategia | txapelketa

Realeko belar hockey taldea Belgikara iritsi da

Belgikako Anberes herrira iritsi da Realeko belar hockey taldea. Izan ere, Ohorezko Mailako Ligan txapeldun izendatu ostean, atseden hartu beharrean, Eurohockey Champions Trophy izeneko lehia jokatzera joan dira. Iaz Ligako bigarrenak izateagatik lortu dute lehia horretan aritzeko txartela. Txuri-urdinak A multzoaren barruan daude, Railway Union HC talde irlandarrarekin, Victorya Smolevichi talde bielorrusiarrarekin eta MSC Sumchanka [...]

Gipuzkoako herriarteko esku pilota, pala eta zesta punta txapelketak datorren asteburuan hasiko dira

Ikusmin handia sortu ohi dute Gipuzkoako herriarteko esku pilota, pala eta zesta punta txapelketek, eta aurten ere iristear dira. Izan ere, datorren asteburuan bertan, maiatzaren 12an,  jokatuko dituzte lehen partidak. Donostiak, gainera,  hiru modalitateetan izango du ordezkaritza. Esku pilota txapelketa izaten da partaide eta jarraitzaile gehien biltzen dituena, eta Donostiako taldea maiatzaren 26an sartuko da [...]

EHU Ibaetak unibertsitateen arteko Espainiako txapelketa irabazi du

EHU Ibaeta saskibaloi taldeak ez du nahikoa izan bigarren mailako liga irabazi eta igoera lortzearekin, izan ere, gaur bertan, unibertsitateen arteko Espainiako txapelketa irabazi du. Kanporaketak jokatu ostean, gaur goizean jokatu du finala Azu Muguruzaren taldeak Murtziako Ucamen aurka, eta 68-45 gailendu da. Azken bost urteetan lau txandatan irabazi du EHU Ibaetak unibertsitate arteko lehia.

Izotz Gaineko Nazioarteko Ballet Txapelketan parte hartuko du Txuri Berrik

Izotz Gaineko Nazioarteko Ballet Txapelketa jokatuko dute Logroñon, ostiraletik igandera, eta bertan parte hartuko dute Txuri Berri taldeko patinatzaileek. Txapelketa hori bi urtetik behin jokatzen dute, eta Frantziako Tolosan eta Ameriketako Estatu Batuetan izan dira aurreko lehiak. Aurten, 41 talde lehiatuko dira, eta Donostiako Txuri Berriz gain, Frantzia, Errusia eta Australiako taldeak izango dira, besteak beste, [...]

Gipuzkoako Trainerilla Txapelketan dabiltza Donostiarrako arraunlariak

Behin batel denboraldia bukatuta, aurten ere abian da trainerillen denboraldia. Joan den asteburuan bertan hasi zen Gipuzkoako Trainerilla Txapelketa, eta lehen aldiz bertan parte hartzen ari dira Donostiarrako arraunlariak. Donibane Lohitzunen izan zen larunbateko lehia, eta Zarautzen igandekoa. Bi egun horietan, Donostiarrak hiru trainerilla uretaratu zituen; lehenak, txapelketan parte hartu zuen, eta beste biek, federazio [...]

Garitano: “Euskal Herriko kirolariek euren herrialdeko elastikoarekin lehiatzeko eskubide osoa daukate”

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak babes osoa eskaini diete Beteranoen Europako Atletismo Txapelketatik kanporatu dituzten euskal herritarrei, baita elastiko horrekin lehiatzen ari diren guztiei.  ”Euskal Herriko kirolariek euren herrialdeko elastikoarekin lehiatzeko eskubide osoa daukate”, adierazi du Martin Garitanok. Egunotan, Donostian jokatzen ari dira txapelketa, 3.300 atleta ingururen partaidetzarekin. Hala, aste honetan bertan, euskal selekzioaren elastikoa [...]

Abian da Europako Beteranoen Atletismo Txapelketa

Europako Beteranoen Atletismo Txapelketa jokatzen hasi dira gaur goizean, hirian. Igandea bitarte 86 herrialde baino gehiagotako ia 3.500 atleta lehiatuko dira, eta dagoeneko mugimendua ikus daiteke Anoeta inguruan. Atleta gehienak 35 eta 55 urte artekoak diren arren, zaharragoak ere badabiltza. Belodromoan, altuera jauzia, lasterketak, luzera jauzia eta pisu jaurtiketa moduko probak etengabe ari dira jokatzen. [...]

Euskal Herriko atleta beteranoei harrera egin diete aldundian

Gipuzkoako Foru Aldundiak harrera egin die Beteranoen Europako Atletismo Txapelketan parte hartuko duten Euskal Herritarrei. Euskal selekzioko elastikoak oparitu dizkie aldundiak, ekimenean izan diren atletei, eta politikari eta kirolariek elkarrekin familia argazkia atera dute. Berezko selekzioa izan gabe ere,  ”euskaldunak gure ikurrarekin ikusi ahal izatea” pauso garrantzitsua dela azpimarratu du Martin Garitano ahaldun nagusiak. “Herri baten eskubidea [...]

Donostia Surf City txapelketa egin dute Ondarretan

Hogei urtetik beherakoentzako lehiaketa da; hurrengo bi asteburuetan jarraituko dute. Ondarretan jokatu dute Donostia Surf City txapelketa. Norgehiagoka Gipuzkoako Surf Federazioak antolatu du. Txapelketa 20 urte beherako surflariek jokatu dute, eta hurrengo bi asteburuetan jarraituko dute. Donostiarrei surfa hurbiltzea, neguko surfa bultzatzea, eta Gipuzkoa eta Lapurdiko surflarien arteko harremana estutzea daude helburuen artean. IRUTXULOKO HITZAk [...]

Gipuzkoako Batel Ligako IX. jardunaldia jokatuko dute Loiolan

Gipuzkoako Batel Ligako IX. jardunaldiaren lekuko izango da Loiola, larunbatean, 16:30ean. Hernaniko Arraun Elkarteak du jardunaldia antolatzearen ardura, eta azken urteetan egin duen moduan, Loiolara joko du, arraunerako leku zabalagoa baitago. Haur, kadete, gazte eta senior mailako batelak lehiatuko dira Urumean, bai gizonezkoak bai emakumezkoak. Hala, honako klubetako partaideak arituko dira aurrez aurre: Ur joko, [...]