Osteguna, 2014-04-24

Etiketen Fitxategia | telmo

‘San Telmo bertatik bertara’ programarekin museoa herritarrengana hurbildu nahi dute

San Telmo Museoak San Telmo, bertatik bertara izeneko programa abiatuko du. Hainbat ekimenen bidez, museoaren barne lanean eta bere bildumatan sakontzea ahalbidetuko dute. Hala, museoak bere ondarearen balioa azpimarratu nahi du, eta aldi berean, publikoarengana gerturatu. Hala, esaterako, Altzoko Handiarekin erlazionatutako pieza sorta bat erakusketa iraunkorrean txertatu du San Telmok, eta pertsonaiaren inguruko jarduera sorta [...]

Fernando Sasiain alkatea izendatu dute San Telmo Museoko eraikin berria

Fernando Sasiain alkate errepublikarraren izena izango du aurrerantzean San Telmo Museoaren eraikin berriak. Izan ere, bera izan baitzen ondarea bildu eta orain 80 urte museoa inauguratu zuen alkatea. Eraikina izendatzen duen plaka eguerdian desestali du Juan Karlos Izagirre alkateak. Udaleko Txistulari Bandak jotako Agur jaunak kantaren doinuak lagun eta Sasiainen hiru iloba alboan zituela kendu [...]

Pantailaren ibilbidea eta eragina aztertu dituzte

San Telmo Museoan ‘Pantaila Globala’ erakusketa irekiko dute bihar, irailaren 30a bitartean Pantaila Globala izeneko erakusketa jasoko du San Telmo Museoak bihartik irailaren 30era. Finean, hiru komisarioren, Bartzelonako zentro garaikidearen, eta museoaren lankidetzari esker sortu dute erakusketa; eta pantailaren historia jaso dute bertan. Zazpi ataletan banatu dute erakusketa gunea, baina berezitasun argi bat du, lankidetza. [...]

Pantailaren historia bildu dute San Telmo Museoan

Pantaila Globala izeneko erakusketa jasoko du San Telmo Museoak bihartik irailaren 30era. Finean, hiru komisarioren, Bartzelonako zentro garaikidearen, eta museoaren lankidetzari esker sortu dute erakusketa. Pantailaren historia jaso dute, zazpi ataletan banatuta, eta berezitasun argi bat du, lankidetza. Izan ere, 270 herritarrek bidalitako bideoak ikus daitezke erakusketan. Bideo gehiago jasotzeko ere deia egin dute.

Luis Brochetonen margolan bat jaso du San Telmok

Museoaren lagunen elkarteak egin dio oparia, Museoen Nazioarteko Eguna dela eta Museoen Nazioarteko Eguna da gaur. Hori dela eta, San Telmo Museoaren Lagunek obra bat oparitu diote museoari. Zehazki, Luis Brocheton Muguruza (Donostia, 1826-1863) margolariaren Retrato de señora con su hijolana jaso du San Telmok. San Telmo Museoaren Lagunen Elkartea 1992an sortu zen, museoa handitzen [...]

Hitzak soberan daude

Gerra irudikatzen duten 33 argazki eta bakea irudikatzen duten beste hainbeste ikus daitezke San Telmo Museoko ‘Gerra eta Bakea, zuzeneko begiradak’ erakusketan; guztiak nazioarteko argazkilari handien lanak dira. Gerra eta bakea: zuzeneko begiradak izeneko erakusketa ireki dute San Telmo Museoan. Nazioarteko 33 argazki-kazetariren 66 argazkik bete dute aretoa. Izan ere, argazkilari bakoitzak bere bildumako bi argazki [...]

Nerea Txapartegi: “Oso emaitza onak jaso ditu museoak”

Udaleko Kultur arduradunak emandako datuen arabera, San Telmotik 166.146 lagun igaro dira urtebetean Behin berritze lanak bukatuta, iazko martxoaren 28an San Telmo Museoa berriz ere ireki zuten. Hala, irekiera berritik urtebete igaro da dagoeneko. Nerea Txapartegi udaleko kultur ordezkariak, eta Susana Soto museoko zuzendariak agerraldia egin zuten atzo, urtebete horren balantzea egiteko. «Oso emaitza onak [...]

Aitor Txarterina eta Barrey Manley, euskaldunen komerien inguruan

Euskaraz Bizi Eguna barre egiteko eguna ere izan da. Hainbat ikusle izan dira San Telmo Museoan, Aitor Txarterinak eta Barrey Manley-k egin duten bakarrizketa emanaldian. Euskaldunek euskaraz hitz egiteko dituzten konplexuak, bertigoak eta fobiak taula gainera eraman dituzte. Ikusleek gogotik egin dute barre bi aktoreek kontatutako komeriekin. Hona hemen Aitor Txarterina  aktoreak egin duen saio [...]

Hiru musika proiektu esperimental aurkeztuko ditu Jazzaldiak

San Telmo museoko elizan, Euskal Herriko eta atzerriko musikariak elkarrekin ariko dira zuzenean Jazzaldiaren barnean, San Telmoko Gauak ekimena beteko dute hiru kontzertuk: Hyperpotamus eta Aymeric Hainaux, Oreka TX eta Hakon Kornstad, eta Gonzalo Tejada eta Olivier Ker Ourio. Halaxe jakinarazi zuten antolatzaileek atzo goizean. Uztailaren 21ean, 22an eta 23an izango dira emanaldiak, San Telmo [...]

Hiru musika proiektu esperimental aurkeztuko ditu Jazzaldiak San Telmo Museoko elizan

Hyperpotamus eta Aymeric Hainaux, Oreka TX eta Hakon Kornstad, eta Gonzalo Tejada eta Olivier Ker Ourio izango dira, San Telmoko Gauak ekimenaren barruan egingo diren hiru kontzertuetako protagonistak. Jazzaldiak hiru kontzertu eskainiko ditu uztailaren 21ean, 22an eta 23an San Telmo Museoko elizan. Kontzertuek hainbat berezitasun izango dituzte: batetik, musikari euskaldun baten eta atzerriko baten arteko [...]