Ostirala, 2013-05-24

Etiketen Fitxategia | Tecnalia

800.000 euro jaso ditu Donostiak, hiri adimentsua izateko

Jasotako dirua ikerketarako bideratuko dute, eta horretarako gunea 27 poligonoan egongo da Beste 100 hiriren artean Donostia izan da aukeratua «hiri adimentsua» europear programa aurrera eramateko. Egitasmo hau, Smart Cities egitarauaren barnean sartzen den proiektu bat da eta honek hiriari energiaren eraginkortasuna ikertzeko aukera emango dio, besteak beste. Donostiako Sustapenak Tecnalia eta Accionarekin batera gauzatuko [...]

Beldurrik ez, robotei

Japoniako Kawada enpresaren Hiro robota Europan hedatzeko ardura hartu du Tecnaliak; Miramonen aurkeztu dute lanabes humanoidea. Europara Donostiatik iritsiko da Hiro robot humanoide japoniarra. Tecnaliak moldatuko du makina hau kontinente honetako enpresa mundura egokitzeko. Japoniarrek uste dute gizaki forma izateak bere ondoan lan egitea erraztuko duela, eta teknologia euskal enpresaren arduradunek langabezia areagotzeko arriskurik ez [...]

Hiro robota Europara iritsi da Donostiako Tecnaliari esker

Gaur aurkeztu dute Europan gizakiekin batera lanean arituko den lehen robot humanoidea. Tecnaliak Donostian duen egoitzan egin dute prentsarako agerpena, bertan egingo direlako robota Europako merkatura egokitzeko lanak. Tecnaliako arduradunek azaldu dutenez, robot honen berrikuntza gizakiekin batera ingurune berean lan egiteko ahalmena da. Hola, espresuki prestatuta dago gizakiaren eta makinaren artean lanak osatu ahal izateko, [...]

Ehun bat aditu elkartu dira Aquariumen, itsas habitaten inguruko jardunaldian

AZTI-Tecnaliak antolatutako bilkurak itsas habitatak ikertzea eta hauen kudeaketarako beharrezkoak diren mapak egitea du helburu Hamar herrialdetako ehun ikerlari baino gehiago elkartuko dira Aquariumen, gaur eta bihar, Europako Atlantiar eremuko itsas habitatak sailkatzeko terminologia bateratua adosteko. Halaber, itsas hondoen eta habitaten serie kartografikoak egiteko asmoa dute. AZTI-Tecnaliaren arabera, itsas hondoaren mapa berriak egitea, “ezinbestekoa da [...]

Miramongo bideo-joko osasungarriak

Fik-ek Donostian duen egoitzan garatu du ArmAssist tresna berria; robotika eta bideo-jokoak uztartuz, iktusen errehabilitazioa erraztuko du. Errehabilitazioa ezinbestekoa da istripu edo gaixotasunen kasuan, eta ez da garrantzi gutxiagokoa iktusen kasuan. Honen jakitun Fik taldeak Miramonen garatu du ArmAssist tresna berria. Bideo jokoak eta robotika arazo honek jotakoen mesedetara jarri ditu Jesus Valero antiguatarrak gidaturiko [...]