Igandea, 2013-05-19

Etiketen Fitxategia | TAO

Gaurtik aurrera ez da ordaindu beharko TAOren ordenantza berriak hala agintzen duen lekuetan

Erregulazio eremutik kanpo utzi dituzten eremuak Igarako bidea, Lautximinietako parkina, Portuetxe kalea eta Errotaburu pasealekua dira. Gaurtik aurrera, erabiltzaileek ez dute ordaindu beharko TAOren ordenantza berrian erregulazio eremutik at utzi dituzten eremuetan. Atzo, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak argitaratu zuen otsailaren 28ko osoko bilkuran behin betiko onartutako lur azaleko aparkaleku ordenantza berria. Horrenbestez, gaurtik aurrera, Igarako bidean, [...]

TAOren ordenantza aldatzea onartu dute udalbatzarrean

Egoiliar txartela lortzea errazagoa izango da, aparkatzeko eremuak zabalagoak izango dira edo industria guneetatik desagertuko da TAOa, besteak beste. Udalbaltzarrean onartu dute, behin betikoz aparkatzeko ordenantza berria. Proposamena, udal gobernuak egin zuen, eta haren gainean adostasuna lortu ostean eraman dute udalbatzarrera. Jon Albizu Mugikortasun zinegotziaren iritziz, “oso positiboa” da lortutako adostasuna, izan ere, TAOren erabateko [...]

Enpresa guneetan ez da TAO sistemarik izango urtarriletik aurrera

Udalbatzarrean onartuko dute udal arautegi berria, Bildu, EAJ eta PPren babesarekin Udal arautegi berri bat onartuko dute TAOaren inguruan, gaurko udalbatzarrean. Urtebetez ordenantza berrian lanean jardun eta gero, Bildu, EAJ eta PPren babesarekin onartzea aurreikusten dute. Udal arautegi berriak hainbat gunetan TAO sistema kendu, beste hainbatetan jarri, eta gune batzuk moldatzea proposatzen du, besteak beste. [...]

Arautegi berriarekin, Poligonoetan ez da TAOrik izango

Urte bete egin dute teknikari eta alderdiekin negoziatzen, eta biharko udalbatzarrean onartuko da arautegi berria. Egungo ordenantzak 15 urte dituela eta denek ikusten zutela eguneratzeko beharra esan du Mugikortasun zinegotzi Jon Albizuk. Urte bat eman dute lanean alderdi zein teknikariek, eta hainbat aldaketa proposatu dituzte. Lehenik, Zuatzu, Igara eta Miramon poligonoetatik TAOa kenduko dute eta [...]

Adostasuna lortu dute TAOaren inguruan

Ordenantza berriak egoiliar txartela lortzea erraztuko du eta hainbat TAO eremu aldatuko dituzte Adostasuna lortu du udal gobernuak TAOren ordenantza berria onartzeko. Adostasunari esker, hilaren 29ko udalbatzarrean onartuko dute ordenantza. Mugikortasun zinegotzi, Jon Albizuk adostasun hau udal gobernuarentzat oso positiboa dela adierazi du. Azaldu du, urte osoan zehar egindako lana azpimarragarria dela, izan ere, ezberdinen [...]

Tasen igoeren aurka zuzenketak azaldu ditu oposizioak

Udal gobernuak 2013rako proposatutako igoera ia denak izoztea eta horietako asko jaistea nahi dute Udal Gobernuak 2013ko tasen ordenantzan igoerak aurkeztu zituen aurreko astean. Honen aurrean, oposizioko alderdiek zuzenketak aurkeztu dituzte haien desadostasuna adierazteko. PPk, EAJk eta PSE-EEk bakoitzak bere aldetik zuzenketa sailak aurkeztu ditu hurrengo urteko ordenantza fiskalen aurrean. Hiru alderdiek uste dute, hiritarrak [...]

Sexuari denbora eskaintzeko aukera

Sexuari behar den denbora emateko TAO makina jarri dute martxan Bitxigorria denda erotikoaren kanpoaldean Bitxigorria sexualitatea normalizatzeko helburuarekin sortutako proiektua da. Ez da denda erotiko xume bat, produktuari baino gehiago, bezeroei ematen baitie garrantzia. Dendaren izenak berak islatzen du hobekien denda erotikoek izan behar duten garapena. Iñaki Olaizola Bitxigorriako arduradunaren esanetan, «gorria sexuaren kolorea da [...]

Erdialdeko kaleak bizilagunen autoentzako eremu bilakatzeko prest dago PP

Aparkalekua ordenatzeko araudi berriari zuzenketak aurkeztu dizkiote oposizioko udal taldeek Urtarrilaren 1etik aurrera Trafiko eta Aparkamenduaren Ordenamendu (TAO) araudi berria indarrean egongo da hirian. Udal gobernuaren proposamena mahai gainean dago eta oposizioko udal taldeek proposamena egokitzeko zuzenketak aurkeztu dituzte. Popularrek araudia hobetzeko asmoz hogei bat zuzenketa egin dituzte; hala nola, kiroldegietako inguruetan autoa uzteko erraztasunak [...]

Industrialdeetatik TAO sistema kentzea proposatu du udal gobernuak

Lur azalean aparkalekua ordenatzeko araudia aurkeztu du Mugikortasun zinegotziak Azken urteetan TAO araudia hamaika bider moldatu eta egokitu da. Azken aldaketak zalaparta handia eragin zuen unibertsitate inguruan eta industrialdeetan TAO sistema ezarri egin zelako. Horiek guztiak, «adabakiak» izan zirela adierazi du Jon Albizu Mugikortasun zinegotziak eta araudi berri bat egitea beharrezkoa zela jo zuen udal [...]

Industrialdeetan TAO sistema kentzea proposatu du udal gobernuak

TAO araudia berrantolatzen ari da Donostia Udala. Udal talde guztien artean lan taldea osatu dute eta, ordezkari bakoitzak egindako ekarpenak aintzat hartuz, udal gobernuak bere proposamena aurkeztu du. Bilduren araudi aldaketak aurrera egingo balu, industrialdeetan ez litzateke TAOrik ordaindu beharko. Unibertsitateetan txandatzeak bermatzeko TAOa mantenduko lukete, ordea. Araudi berriak, era berean, bizilagunek autoa uzteko dituzten [...]