Ostirala, 2013-05-24

Etiketen Fitxategia | taldea

Realeko belar hockey taldea Belgikara iritsi da

Belgikako Anberes herrira iritsi da Realeko belar hockey taldea. Izan ere, Ohorezko Mailako Ligan txapeldun izendatu ostean, atseden hartu beharrean, Eurohockey Champions Trophy izeneko lehia jokatzera joan dira. Iaz Ligako bigarrenak izateagatik lortu dute lehia horretan aritzeko txartela. Txuri-urdinak A multzoaren barruan daude, Railway Union HC talde irlandarrarekin, Victorya Smolevichi talde bielorrusiarrarekin eta MSC Sumchanka [...]

(Bideoa) Partidako irudiak eta ospakizunak

Lilatoian, Hitzaren elastikoa jantzita

11 emakumek osatu dute Hitza taldea. Irutxuloko Hitzak Lilatoiarekin bat egin du. Ohi bezala, Hitza Taldea osatu dugu. 11 pertsonak osatu dute taldea, eta Hitzaren elastikoa egin dute korrika. Nerea Albisu eta Nagore Martinez dira Hitzarekin korrika egin duten parte hartzaileetako batzuk. Albisu eta Martinez pozik iritsi dira hitzordura. Lilatoia “emakumeok gure lekua aldarrikatzeko” eguna [...]

Realeko emakumeen taldeak egutegia kaleratu du

Gaurtik kalean da Realeko emakumeen futbol taldeko egutegia. Eusko Opticos, Bizikide eta Dana Ona izan dira egutegiaren babesleak, eta taldekideek egutegi sorta handi bana oparitu diete euren bezeroen artean banatzeko. Aintzane Encinas, Maialen Zelaia eta Sokoa Azkarate jokalariak eta Unai Gazpio entrenatzailea izan dira egutegiak banatzearen ardura hartu dutenak; eta Realak guztia bideo batean bildu [...]

Oilategi bat baino gehiago

Hitzekin eta musikarekin jolasten dute Ru, Telmo Trenor eta Yanu lotsagabeek; Gallinero All Stars taldeko kideak dira hiruak, eta hip hoparekin gozatzea eta gozaraztea dute helburu. Gallinero All Stars musika taldeak bi urte inguru daramatza zuzenekoak eskaintzen. Ru (Martutene, 1985), Telmo Trenor (Egia, 1986) eta Yanu (Orereta, 1982) dira mikrofonoaren aurrean rapeatzen aritzen diren lotsagabeak. [...]

Ohiukak Groseko olinpiadetako bandera nahi du

Ohiuka konbentzimendu osoz igo da Zipotz jaietako eszenatokira. Koadrila honek helburu zehatz bat izango du datozen orduetan; Groseko festetako koadrilen arteko olinpiadetan txapeldun bilakatzea. Meatzarien aldeko keinua egin nahi izan dute euren aurkezpenean. Txofre plazan bildutakoak harrituta utzi dituzte ikuskizun piroteknikoarekin.

Fermin Bouza: “Urrian kaleratuko dugun gure bigarren diskoa ezagutarazten ari gara, ‘Esponjas para borrar el horizonte’ izenekoa”

Kutxa Kultur Festibalen joko duten bertako hamar taldeen artean, hiru izango dira donostiarrak: Correos, Inra eta Lolas Club. Correos taldea 2009an sortu zuten hiru kidek: Fermin Bouza abeslari madrildarra, Luis del Campo baxulari donostiarra eta Asier Mozo bateria donostiarra. Hirukoteari, ordea, laugarren kide bat batu berri zaio, Mikel Antero gitarrista oiartzuarra. IRUTXULOKO HITZAk Correoseko kideekin [...]

Iker Lauroba: “Agian zerbait zentzugabea egin dugulako aukeratu dugu izen hori diskorako”

Lauroba taldeak ‘Iglu bat basamortuan’ lanaren aurkezpen kontzertua egingo du larunbatean Dokan Hirugarren diskoa kaleratu berri du Lauroba musika taldeak Oihuka disko etxearekin: Iglu bat basamortuan. Hamahiru abestik osatzen dute lana, eta etzi aurkezpen kontzertua egingo dute Dokan. Taldekide bat gehiagorekin osatu dute diskoa, eta lehen emakumezkoa gehitu zaio gizonezko laukoteari. Hala, honakoek osatzen dute [...]

Igoera fasea jokatuko du EHU Ibaeta saskibaloi taldeak

Lehen Mailara igotzeko borrokan ibiliko da Azu Muguruzaren taldea, maiatzaren 10etik 13ra, Huelvan EHU Ibaetak bere multzoko lehen postuan bukatu du Espainiako Emakumezkoen Bigarren Mailako Liga. Hori dela eta, Lehen Mailarako igoera fasea jokatzeko sailkatu da, beste zazpi talderekin batera. Igoera fasea maiatzaren 10etik 13ra jokatuko dute, Huelvan. Lehia bi multzotan banatua egongo da, eta [...]

Lauroba talde donostiarra ‘Kantuan’ saioan izango da

Etb-1eko Kantuan musika saioan parte hartuko du Lauroba talde donostiarrak. Julian Iantzi da Kantuan saioko aurkezlea, eta maiatzaren 5ean jasoko du Laurobaren bisita, balada kantuei eskainitako saioan. Zehazki, Muxu batekin eta Iglu bat basamortuan abestiak eskainiko ditu talde donostiarrak.