Asteazkena, 2013-05-22

Etiketen Fitxategia | tabakalera

Izagirre: “2016ko inbertsioa jaistea akats historikoa litzateke”

Lehendakariarekin bilera egin du Izagirrek; bilera “giro onean” joan dela, eta Urkulluk hitzez konpromisoak hartu dituela esan du alkateak. Iñigo Urkullu Lehendakariarekin atzo izan zuen bilera Juan Karlos Izagirre alkateak. Bertan politika orokorrari eta hiriari dagozkion hainbat gaiez aritu zirela jakinarazi du Izagirrek. Esan du, ez zela konfrontazio jarrerarekin joan bilerara; ez politikoki, ez lurraldetasunari [...]

Labo saila eta Kimuak, bat eginik

Aurten ere Labo saileko film laburrak izango dira ikusgai Antzoki Zaharrean. Programazioko egun bat 2012ko Kimuak katalogo lanei eskainiko diote. Hilaren bukaeran iritsiko da Donostiara Clermont-Ferrand nazioarteko film laburren jaialdiko Labo atala. Aski ezaguna da zinema proposamen arriskutsuenak maite dituzten zaletuen artean. Aurten seigarren urtea beteko du Clermont-Ferrand Zinemaldia, Tabakalera eta Donostia Kulturaren arteko elkarlanak. [...]

Oinezkoek eta bizikletek hartu dituzte Egiako kaleak

Auzoan egindako proiektua aurkeztu du Kalapie txirrindulari elkarteak; eta hainbat ekimen egin dituzte Egiako Tabakalera aurreko errepidea hartu zuten larunbatean, Kalapie Hiriko Txirrindulari elkarteak deituta. Normalean autoentzako den gunea, oinezko zein txirrindulariek hartu eta jendeak erabili zezan berreskuratu zuten. Helburua, Egian landutako proiektua erakustea, eta  pertsona guztiena den espazio publikoaren banaketaren inguruan hausnartzea izan zen. [...]

Liburutegiaren Eguna ospatzeko hainbat jardunaldi izango dira hirian

Donostia Kultura eta Tabakalera elkartu dira, eta haurrei zuzendutako irakurketa kluba antolatu dute Iristear da Liburutegiaren Eguna, bihar izango baita, urriaren 24ean. Horren harira, hainbat jarduera antolatu ditu Donostia Kulturak Tabakalerarekin elkarlanean. Helburua, liburutegien egoera orokorraren berri ematea da, eta euren funtzioak zein diren zehaztea. Argi utzi nahi dute liburutegiak hiritarren topaleku bihurtu direla, eta norberaren [...]

Tabakalerako lanak ez dituzte eten

Tabakalerako berritze lanek aurrera egin dute. Kanpoaldean hesia itxita dago, baina makinen hotsak entzuten dira, eta langile batzuk lanean ari dira eraikinaren atzekaldean.

Imanol Legarda: “Hasieran ez nuen oso garbi zer zen, baina interesgarria zirudien”

Imanol Legarda, TranXlan proiektuko partaidea San Telmo Museoko Didaktika Aretoan lanean ari dira 14 gazte, Tabakalerak bultzatutako TranXlan proiektua gauzatuz. Ikus-entzunezko komunikazioko ikaslea da Imanol Legarda (Gros, 1989). Donostiako transmedia proiektu berezian buru-belarri lanean ari da, gidoia sortuz, joan den astelehenetik. Bost arlotan banatuta daude partaideak: bideo-jokoak, webgunea, arlo soziala, gidoia eta ikus-entzunezkoa. Azken batean, guztien [...]

14 gazte transmedia proiektu bat prestatzen ari dira

Jo eta ke lanean ari dira hainbat gazte San Telmo Museoko Didaktika Aretoan. Zehazki, Tabakalerak bultzatutako TranXlan laborategi-lantegian ari dira lanean, 14 gazte, hainbat adituren laguntzarekin; eta helburua, transmedia proiektu bat osatzea da. Astelehenean hasi ziren lanean, bost arlotan banatuta: bideo-jokoak, webgunea, arlo soziala, gidoia eta ikus-entzunezkoa. Guztiaren emaitza Fantasiazko eta Beldurrezko Astean ikusteko aukera [...]

Tabakalerako kultura zuzendari eta kudeatzaile berria aurkeztuko dituzte bihar

Administrazio Kontseiluak joan den ekainean hautatu zituen Ane Rodriguez eta Harkaitz Azkarraga ardura horiek betetzeko Tabakalerak bihar aurkeztuko ditu prentsaurreko batean Tabakalerako kultura zuzendari eta kudeatzaile berria. Administrazio Kontseiluak joan den ekainean erabaki bezala, Ane Rodriguezek eta Harkaitz Azkarragak hartuko dute Tabakalerako zuzendaritza. Ane Rodriguez (Donostia, 1978) kultur kudeaketan esperientzia zabala duen pertsona da, eta, [...]

Leherketa bat egon da Tabakaleran, kalterik eragin gabe

Tabakaleran, konpresore batean egondako leherketa batek Egiako bizilagunak izutu egin ditu gaur goizean. Makina hondatu egin da, eta zarata handia egin du. Gainera, ke asko atera da. Egiako pasabidetik gertu dagoen eremuan gertatu da, goizeko bederatziak aldera. Langileek konpresorea bera gelditu dutenean, egoera normaltasunera bueltatu da. Ordubetean beste makina bat lortu dute. Hura aldatu, eta [...]

Ikerne Badiola: «Tabakalerak behar duen pertsona iruditzen zaigu»

Kultura diputatuak Ane Rodriguez zuzendari berriarengan konfiantza osoa duela nabarmendu du PSE-EEk gogor kritikatu du hautaketa prozesua; «zentzugabea» izan dela dio Tabakalerak aurrera egiteko beste urrats bat eman du. Joxean Muñozek 2010ean dimisioa eman eta gero, Ane Rodriguezek hartuko du bere lekukoa. Ikerne Badiola Kultura diputatuak zuzendari eta lan talde berriaren dohainak goraipatu ditu. Lan [...]