Gipuzkoako salgaien garraioko langileek lanuzte eta mobilizazio eguna izan dute gaur. Goizeko 9:00etatik 13:00etara egin dituzte lan uzteak, eta manifestazioa 11:00etan, Bulebarretik hasita. LAB, CCOO, UGT eta HIRU sindikatuek antolatu dute protesta eguna. Sindikatuetako ordezkariek orain gutxi jakinarazi dute 2009.urtetik hitzarmena berritu gabe dutela garraio sektoreko langileek, eta beraz, egun dituzten soldatak eta lan baldintzak [...]
Etiketen Fitxategia | sindikatuak

ELA: “Gaurko greba oso garrantzitsua da, baina egunero jarraitu behar dugu borrokan”
Euskal gehiengo sindikalak eta hainbat gizarte eragilek egin dute gaurko greba orokorrerako deialdia. Krisia hasi zenetik hego Euskal Herrian egiten den seigarren greba orokorra dela gogoratu dute sindikatuetako ordezkariek, eta greba egin duten langile guztiei eskerrak emanez hasi dute Bulebarreko agerraldia. “Eskerrak eman nahi dizkiegu greba egin eta beste behin ere kalera atera diren langile [...]

Ekaitzak ez ditu langileen aldarrikapenak baretu Donostiako Erdialdean
Antiguatik zetorren zutabea izan da Artzai Onaren plazara iristen lehena, eta bertan zain ziren ehunka lagunek ere bat eginez hasi dute gaurko greba orokorreko manifestazioa, 12:30ean. Hiru, garraiolarien sindikatuko bandera zeraman kamioiak zabaldu du bidea Bulebarreraino. Sindikatuetako ordezkarien arabera, milaka pertsona bildu dira Donostiako kaleetan. Izan ere, ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE, CNT, CGT, Hiru [...]

Zerbitzu publikoak defendatzeko eskatu dute
Jendetza irten da kalera, Jaurlaritzak lanpostu publikoak kaskartu ez ditzan. Dekreturik ez! Enplegu suntsiketarik ez! Zerbitzu publikoen defentsan, hemen erabaki lelopean mobilizatu dira gaur arratsaldean Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Sindikatu guztiak batu dira zein zerbitzu publiko nahi dituzten aldarrikatzeko: ELA, LAB, CCOO, UGT, erizainen —SATSE eta SAE— eta irakasleen —EILAS— sindikatua. Jendetzak egin du bat [...]
Manifestazioa egingo dute larunbatean murrizketen aurka
Zortzi sindikatuk eta 60 elkarte baino gehiagok murrizketen aurkako eta politika aldaketen aldeko manifestazioa egingo dute larunbatean. Deitzaileen hainbat ordezkarik agerraldia egin dute goizean, Bulebarreko kioskoan. “Hondamendira garamatzaten murrizketei eta aplikatzen ari zaizkigun politikei uko egiteko” manifestazioan parte hartzeko deia egin dute. Bulebarretik, 17:30ean irtengo da manifestazioa. Oarsoaldeko Langabeen Asanbladako ordezkari Beñat Burladak, euskaraz, eta SOS [...]
UGT eta CCOO sindikatuak batera irten dira Erdialdeko kaleetara
UGT eta CCOO sindikatuek batera egin dute Langileen Eguneko manifestazioa. Eguerdiko 12:00etan abiatu dira Alderdi Ederretik, eta Erdialdeko kaleetan barrena krisiaren eta murrizketen kontrako leloak zabaldu dituzte. Banketxeen eta finantza entitateen aurkako mezuak ere oihukatu dituzte, batez ere, Askatasunaren Hiribidera gerturatu direnean.
Protesta egingo dute Donostia Ospitalean
ELA eta LAB sindikatuek deituta haibat protesta egingo dituzte Osakidetzako langileek bihar, EAEko ospitale handienetan. Helburua, Eusko Jaurlaritzaren osasun politikak eta sisteman egindako murrizketak salatzea izango da, aldi berean, Osakidetzako negoziazio kolektiboak ere salatzeko asmoa dute. Finean, Osasun sistema pribatizatzea, langile eta baliabideak murriztea eta lan negoziazioak etetea salatuko dute. Hirian, Donostia Ospitalea izango da [...]
Loretopetik
Ion Martinez: 'Gure kultura, gure ispilua'Oteizak zihoen, euskara ez zela inoiz erabat…
Markel Ormazabal: 'Greba egitetik greban egotera'Ez alferrik, azken urteetan indarra hartu duen…
Unai Elizasu: 'Arraultza frijituak'Urteak ziren arraultza frijiturik jaten ez nuela.…
Itsaso Gutierrez: 'Nekez…'Hezurdurak nekez eusten nauen honetan urrunetik…
Bideoak
- Title
- Txanpuene Eguna
- Runtime
- 0:35
- Title
- Antiguako sanjoanak
- Runtime
- 1:15
Blogariak
- SoundCloud: nire musika interneten: Kaixo informatikalari! Gaurkoan SoundCloud-i buruz hitz egingo dut. Zer da? Gure musika internetera...
- Bertsoz bustiriko auzoa: Gutxik dakite duela urte batzuk Aieteren izaera gaurkoaren oso ezberdina zela. Donostiar gehienek ...
Donostia Kultura
Bilatu
Auzoak
- Aiete
- Altza
- Amara
- Amara Berri
- Amara Osinaga
- Amara Zaharra
- Anoeta
- Añorga
- Añorga Txiki
- Antigua
- Bidebieta
- Egia
- Erdialdea
- Gros
- Herrera
- Ibaeta
- Igara
- Igeldo
- Intxaurrondo
- Kaia
- Larratxo
- Loiola
- Loiolako Erribera
- Martutene
- Miramon
- Morlans
- Parte Zaharra
- Puio
- Sagues
- Txomin
- Txomin Enea
- Ulia
- Urgull
- Zorroaga
- Zuatzu
- Zubieta
- ‘Bigarren Mendeurrena’ erakusketan argazki zaharrak egungo irudiekin nahastu dituzte 2013/06/07
- Añorgan herri lasterketa bat antolatu dute lehen aldiz 2013/06/13
- Zabor gutxien sortzen duen herritik zabor gehien sortzen duen tokiraino bidea egin du Mundumob ekimenak 2013/06/08
- Añorgakke Triatloi Taldea: http://irutxulo.hitza.info/2013/06/13/anorgan-herr...
- Mundumob Donostian | GETARIAN: [...] (Irutxuloko Hitzaren bideoa) [...] [WORDPRE...
- Argazki zaharren erakusketa kalean. Hirutxuloko hitza. | Donostia su 1813 kultura 2013: [...] Donostia 1813ko sarraskiaren bimendeurrena d...
Berriketan.info [RSS]
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 4 hours, 20 minutes ago
Konfederazio Kopa: Brasil-Mexiko (2-0). Neymar eta Jo Alves golegile. A multzoko bigarren jardunaldia. Gauerdian, Italia-Japonia.
-
Garikoitz Goikoetxea posted an update 7 hours, 25 minutes ago
Jose Ignacio Wert ministroak bilera egin du Hezkuntza sailburuekin, bekei buruz. Nota handiagoak eskatzeko asmoa du ministerioak, eta, sailburuak aurka dituela ikusita aldatzea aztertuko duela esan du Wertek. Edonola ere, berretsi du ”ahaleginaren kulturak” zeresan handiagoa izango duela aurrerantzean bekak jasotzeko.
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 9 hours, 57 minutes ago
Konfederazio Kopan, gaur hasiko da bigarren jardunaldia: http://futbolmamia.com/brasil-mexiko-gaur-italia-japonia-gauerdian/
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 10 hours, 15 minutes ago
Paco Herrera: elkarrizketa. 3. zatia jarri dugu: http://futbolmamia.com/paco-herrera-jokatzeko-ereduaz-elkarrizketaren-1-zatia/ Partidetako akatsak nola zuzendu entrenamenduetan? Nolakoa izan behar du jokalaria-entrenatzailea harremanak?
-
Iñaki Petxarroman posted an update 12 hours, 1 minute ago
12 urteren ostean Argiako zuzendari kargua utziko du Xabier Letonak. Estitxu Eizagirrek hartuko du kargua. Hona Letonak idatzitako agur gutuna.












