Asteazkena, 2013-06-19

Etiketen Fitxategia | selekzioa

Mikel Etxarri: “Gure helburua orain arteko maila mantentzea da”

Euskal Selekzioak eta Boliviak elkarren aurka jokatuko dute Anoetan, abenduaren 29an, 20:00etan Euskal Selekzioak Boliviaren aurkako lagunarteko partida jokatuko du Anoetan. Gabonetan izango da lehia, abenduaren 29an, 20:00etan. Partidaren inguruko xehetasunak emateko, aurkezpena egin zuten prentsa aurrean arduradunek, atzo goizean. Mikel Etxarri eta Josemari Amorrortu hautatzaileek argi utzi zuten gogoz daudela Euskal Selekzioaren maila ezagutarazteko. [...]

Euskal Selekzioak Boliviaren aurka erakutsiko du bere maila Anoetan

Euskal Selekzioak Boliviaren aurkako lagunarteko partida jokatuko du Gabonetan. Zehazki, abenduaren 29an izango da lehia, 20:00etan, Anoetan. Partidaren inguruko xehetasunak emateko, aurkezpena egin dute prentsa aurrean arduradunek, gaur goizean. Mikel Etxarri eta Josemari Amorrortu hautatzaileek argi utzi dute gogoz daudela Euskal Selekzioaren maila ezagutarazteko. Antolatzaileek badakite San Mamesen zale gehiago biltzen direla, beraz, badira zortzi [...]

Espainiako selekzioak Realeko Iñigo Martinez deitu du Olinpiar Jokoak prestatzeko

Realeko Iñigo Martinez Olinpiar Jokoetarako prestatuko dute. Atzelari txuri urdin gaztea, 22 futbolari osatzen duten aurreko zerrendan sartu da. Hauetatik, lau kanpoan geldituko dira. Luis Millak zuzentzen duen taldeak aste honetan ekingo dio prestakuntza faseari. Ostiral honetan taldea Madrilen elkartuko da, Las Rozasen. Astebete geroago bere lehen lagunartekoa jokatuko du, Senegalen aurka Masoalomasen. Uztailaren 18an, Mexicoren [...]

Larraitz Lucasek zaleen txalo zaparrada jasota utzi du futbola

Realeko kapitainak Euskal Herriko selekzioarekin jokatu zuen azken partida Anoetan eta Euskal Herriko selekzioaren elastikoa jantzita jokatu zuen Larraitz Lucasek azken partida. Berrogeita bi minutu jokatu zituen, eta une horretan iritsi zen partidako momenturik hunkigarriena. Hamasei denboraldiz futbolean jokatu ondoren, futbola utzi zuelako Larraitz Lucasek. Zaleen txalo zaparradak eta taldekideen besarkadak jasota, negar malkoei eutsi [...]

Eslovakia eta Euskal Herriko selekzioak Aquariumen izan dira

Aquariumera bisita egin dute Eslovakiako eta Euskal Herriko selekzioek. Bi taldeak Donostiako museoan izan dira bihar Anoetan jokatuko duten partidaren bezperan. Vicente Zaragueta presidenteak eta Esther Irigaray zuzendariak zorterik onena opa diete  bi selekzioei.

Eslovakiako jokalariak gaur iritsiko dira

18:00ak aldera Loiuko aireportura helduko dira Eslovakiako selekzioari gaur egingo diote harrera. Arratsaldean, 18:00ak aldera helduko dira Loiuko aireportura. Ondoren, Astigarragako Petritegi sagardotegira eramango dituzte, sagardoa dastatu eta museoa bisita dezaten. Euskal Herriko selekzioaren aurkako partida larunbatean izango da, Anoetan.

Penaltia bota nahi al diozu Asier Riesgori?

Ekainaren 23an Euskal Herria eta Eslovakiako emakumeen selekzioek Anoetan jokatuko duten partidaren atsedenaldian, Asier Riesgori penaltia botatzeko aukera izango dute zaleek. Hamaikagara.com webgunean izena eman behar da parte hartzeko.

Donostiatik Islandiara

Txuri Urdineko bi jokalarik Munduko Txapelketa jokatuko dute Espainiako izotz hockeyko selekzioarekin Txuri Urdin izotz hockey taldeak asteburu honetan bukatu berri du Liga, eta laugarren postuan geratu da azkenean. Taldeko batzuk, ordea, oraindik badute nahikoa lan; izan ere, bi jokalari hautatu dituzte Espainiako Selekziorako: Alex Vea (Berio, 1991) eta Luis Socolov (Intxaurrondo, 1990). Vea taldeko [...]

Txuri Urdineko bi jokalari, Espainiako Selekzioarekin

Txuri Urdin izotz hockey talde nagusiko bi jokalari hautatu dituzte Espainiako Selekziorako: Alex Vea eta Luis Socolov, biak donostiarrak. Vea taldeko kapitaina da eta defentsa postuan jokatzen du, Socolov, berriz, atezaina da. Bi hautatuek Munduko Txapelketa jokatuko dute selekzioarekin, Islandian, apirilaren 12tik 18ra.

Euskal Selekziorako hautatu dute Jon Sanchez

Donosti Berri Txirrindulari Elkarteko Fullgas taldeko kidea da Jon Sanchez (Intxaurrondo, 1995). Euskal Selekziorako hautatu dute, Pistako Espainiako Txapelketan parte hartzeko. Apirilaren 5etik 7ra izango da txapelketa, Madrilen.