Asteazkena, 2013-05-22

Etiketen Fitxategia | saria

Michel Gaztanbide eta Antxon Ezeiza donostiarrak omenduko ditu Zinemirak

Zinemaldian euskal zinemari eskainitako sailak sei estreinaldi jasoko ditu, sekula baino gehiago Oraindik ere kutsu donostiarragoa izango du aurtengo Zinemaldiko Zinemira sailak; hau da, euskal zinemari eskainitako sail bereziak. Izan ere, Michel Gaztanbide eta Antxon Ezeiza zinemagileak gogoan izango dituzte, era desberdinetan. Michel Gaztanbide gidoilariak bere ibilbidea sarituko duen Zinemira Saria jasoko du irailaren 23an, [...]

Ewan McGregor aktoreari emango diote Zinemaldiko Donostia Saria

Oliver Stonek Zinemaldiaren 60. urtemugako Donostia Saria berezia jasoko duela jakinarazi zuten herenegun. Bada atzo, urtero banatzen duten Donostia Saria nori emango dioten iragarri zuten. Hain zuzen ere, Ewan McGregor aktoreak jasoko du irailaren 27an, Kursaalen egingo duten ekitaldian. The Impossible filma aurkeztuko du Donostian. Naomi Wattsekin bat egin du pelikula horretan. McGregor Eskoziako Perth [...]

Fidel de la Serna donostiarra izan da Aquariumeko 15 milioigarren bisitaria

Donostiako Aquariumeko langileak urduri zeuden gaur goizean. Egindako aurreikuspenen arabera, gaur 11.00ak aldera Aquariumera gerturatzen ziren bisitarien artean museoko 15 milioigarren bisitaria espero zuten. Eta 11:20ak aldera iritsi da. Donostiar bat izan da, Fidel de la Serna Erdialdeko bizilaguna. Bere bi ilobekin, Irene eta Xabier de la Sernarekin joan da Aquariumera. Aquariumeko zuzendaritzak prestatutako harrera [...]

Jimmy Cobb bateria jotzaileak Jazzaldia Saria jaso du

Gaur arratsaldean kontzertua emango du Viktoria Eugenian Jazzaldia Saria jaso du Jimmy Cobb bateria jotzaileak. 83 urte ditu eta jazzaren musikari historikoekin jo du. John Coltrane, Billie Holiday eta Miles Davisekin, besteak beste.

Jazzaldiak Pierre Lafont omenduko du ohorezko sariarekin

Donostiako jaialdiaren sortzaileetako bat izan zen; hilaren 3an zendu zen, Donibane Lohizunen Pierre Pedro Lafont joan den uztailaren 3an zendu zen Donibane Lohitzunen. Frantziako hego-mendebaldeko Hot Clubeko delegatua zen neurrian, gogo handiz lagundu zuen, trukean ezer jaso gabe, Donostiako Nazioarteko Jazzaldiko lehen ekitaldiak programatzen. Donostiako Jazzaldiak ohorezko saria emango dio aurtengo ekitaldian. Bere alargunak, Francette [...]

Martin Berasategi 2011ko sukaldaritza alorreko profesional onena izendatu dute

Martin Berasategi sukaldari donostiarrak Marques de Desio 2011 saria jaso du. Honek 2011ko sukaldaritza alorreko profesional onena izendatu, eta zazpi Michelin izar dituen sukaldariaren ibilbidea aintzatesten du. Espainiako Gastronomiaren Erret Akademiak eta Cofradia de la Buena Mesak ematen dute aitortza, eta saria astearte gauan jaso zuen Berasategik, Madrilen. 1984tik banatzen diren sariek gastronomiako alor anitzetan [...]

Google Hiri Digitala saria jaso du Donostiak

Donostiak Google Hiri Digitala saria jaso du. Interneterako Googleren tresnen erabilera gehien hazi den Euskal Autonomia Erkidegoko hiria delako lortu du saria. Bestalde, Googlek doako mintegi bat eskaini du Ikus-Entzunezko Berrikuntza gunean.

Laura Arroyo saritu dute

Espainiako kirol kontseilu gorenak urtero banatzen dituen hiru sarietako bat jaso zuen Laura Arroyo altzatarrak atzo arratsaldean. Unibertsitateko emakume kirolari onenak saritu ohi dituzte sarien bidez. EHU Ibaeta saskibaloi taldearekin egindako denboraldi bikainagatik saritu zuten Arroyo, baita Espainiako selekzioarekin egindako lanagatik.

Jose Luis Ansorenak Manuel Lekuona Saria jasoko du gaur Aldundian

Eusko Ikaskuntzak Parte Zaharreko musikariaren ibilbidea sarituko du, ekitaldi berezi batean Eresbil, Musikaren Euskal Artxiboa sortzea izan da lorpenik handiena Jose Luis Ansorenarentzat (Parte Zaharra, 1928). Horretaz gain, ordea, musikaren arloan hainbat lan egin ditu, musika konposatuz, abesbatzak zuzenduz edota hainbat ikerketa lan argitaratuz. Egindako ekarpen mardula dela-eta, Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria jasoko du [...]

Sorkuntza onenaren saria eskuratu du Jon Anza donostiarrak

Euskal Kantu Txapelketaren finala jokatu zen atzo Antzoki Zaharrean Jon Anzaren Amonari kantuak lortu du sorkuntza onenaren saria. Bakarlari onenarena, berriz, Maitena Monaco baigorritarrak lortu zuen. Bikote onena, Zeanuriko Olatz Goikoetxea eta Esti Olivares izan zen; eta talde onena, Senpereko Hiru Soinu. Sari berezia, berriz, Zuberoara joan zen, Claudine Arhancet eta Elsa Oliar-entzat izan baitzen.