Ostirala, 2014-12-19

Etiketen Fitxategia | saria

IRUTXULOKO HITZAk Libre lasterketako lehen donostiarrak sarituko ditu

Libre Lasterketa antolatu dute bigarren urtez jarraian. Erdialdeko kaleetan barrena 6 kilometroko ibilbidea egin beharko dute partaideek bihar, 20:30ean. Lasterketaren helburua epaiketa politikoen gastuei aurre egiteko ahalik eta diru gehien biltzea izango da, iaz bezala. IRUTXULOKO HITZAk lasterketako lehen emakumezko eta lehen gizonezko donostiarrak sarituko ditu. HITZA saria jasoko dute, baita astekariaren urtebeteko harpidetza eta [...]

’2015. urteko enpresa’ saria jasoko du Dbus-ek

Autobuses&Autocares aldizkari espezializatuak ematen dituen sariak dira, eta sektorean prestigio handia dute; 2007an ere jaso zuen sari bera. Donostian bidaiariek erabiltzen duten garraio publiko erregularraren zerbitzuaren kalitatea aitortzen du. Saria ematerakoan funtsezkoak izan dira garraio publikoaren erabilera handia eta autobus zerbitzuaren etengabeko hobekuntza, bai eta garraio ez kutsatzaileen erabilera sustatzeko aurrera eramandako egitasmoak ere. Donostia [...]

Galo Martinez de la Pera saritu dute ‘Euskaldunon komunitatea, independentziatik haratago’ saiakerarengatik

Arabako Aldundiaren Becerro de Bengoa Saiakera Lehiaketan euskarazko lanik onena izan da. Urtero antolatzen dituen ipuin, saiakera eta poesia lehiaketen irabazleen izenak eman dituzte, eta saiakeraren modalitatean Galo Martinez de la Pera saritu dute. ‘Euskaldunon komunitatea, independentziatik haratago’ lanarengatik lortu du euskarazko saiakera onenaren saria. Epaimahaiaren ustez, ongi egituratutako lana da: “Bertan, egileak festarako beharra [...]

Arte Plastikoen Velazquez saria irabazi du Esther Ferrer artistak

Sortzaile donostiarrak 100.000 euro jasoko ditu. Arte Plastikoen Velazquez saria jasoko du Esther Ferrer artista donostiarrak. Urtero banatzen du saria Espainiako Kultura Ministerioak, eta 100.000 euroko jasoko ditu sortzaileak oraingoan, bere obren osotasunagatik. Bost hamarkadetan zehar Ferrerrek egindako lanaren “koherentzia” eta “zehaztasuna” nabarmendu ditu epaimahaiak. Hala, arlo anitzetako artista dela aipatu dute, performance-a ugari egiten [...]

Bai Euskarari sariak banatu dituzte Basque Culinary Centeren

Petra Elser (Banaiz Bagara elkartea), Kepa Mendia (Mendia Optika) eta Kike Amonarriz (Tribuaren Berbak) izan dira aurtengo sarituak, euskararen alde egiten duten lana aitortuz. Hamalau urte dira Bai Euskarari Ziurtagiria sortu zutenetik. 2007.urtean, berriz, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea sortu zuten, eta bere ardura da, besteak beste, euskararen erabileran jarduten duten pertsonak edo elkarteak saritzea. Gaur [...]

Martxelo Rubio aktoreak Ramon Labaien zinema saria jasoko du

Groseko Ulialde Elkarteak antolatuta, Ramon Labaien zinema saria emango dute hilaren 26an. Martxelo Rubio aktore donostiarrak jasoko du saria, elkarteak Bermingham kalean duen egoitzan bertan, 22:30ean. Ramon Labaien zinema saria Labaien zenaren omenez egin dute. Frankismo osteko Eusko Jaurlaritzako lehen Kultura sailburua izan zen, eta Donostiako alkate izan zenean bultzada handia eman zion Zinemaldiari.

Irutxuloko Hitzak lehen donostiarra sarituko du

Robert Guediguian zinemagileak eskubideak defendatzen jarraitzeko deia egin du

Bihar, inaugurazio ekitaldian, jasoko du Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Langileen eskubideak, xenofobia, langabezia eta drogek gizartearengan izan duten eragina izan ditu hizpide, besteak beste. Zinema egiten duen militantetzat du bere burua: “Nire misioaz harro nago. Zinemaren bidez langileak garela gogoratu eta aldarrikatzen dut, nahiz eta egun gorbata eta trajea jantzi”, adierazi du gaur Donostian eman [...]

ONCEk 300.000 euro banatu ditu

Urbieta kaleko 9an saldu dituzte 10 kupoi saridunak. Urtarrilaren 10eko Kuponazoaren zozketak 300.000 euro utzi ditu Donostian. Roberto Baztarrikak saldu zituen saritutako kupoiak. Hogeita hamaika urte daramatza Urbieta kaleko kioskoan ONCEren produktuak saltzen. Pozik dago Baztarrika, ez baita lehen aldia sari handi bat banatzen duena. 1992an eta 1996an ere 50 milioi pezeta banatu zituen. Oraingo [...]