Osteguna, 2013-05-23

Etiketen Fitxategia | saria

Garraioaren Lorpenak sarian, Dbus munduko lau finalisten artean da

Garraioaren Nazioarteko Foroak ematen du saria; Europan dagoen garraio publikoaren erabilera tasa handienetakoa du Dbusek. Dbus, Donostiako Tranbia Konpainia, munduko lau onenen artean dago bere garraio sistema adimenduari esker. Izan ere, urtero, Garraioaren Lorpenak sariak banatzen dituzte, mundu mailan gaiarekin lotura duten proiektu berritzaileak dituztenen artean. Saria Garraioaren Nazioarteko Foroak ematen du eta bertan 54 [...]

Ramon Saizarbitoriak Espainiako Kritikaren Saria irabazi du

Ramon Saizarbitoria idazle donostiarraren Martutene nobela saritu Espainiako Literatur Kritikarien Elkarteak. Narratibaren alorrean saritu dute Saizarbitoria. Rikardo Arregi Diaz de Heredia gasteiztarraren Bitan esan beharra poesiarenean.

Mantxik irabazi du Añorgako Orixe Saria

Orixe Sariaren finala jokatu zuten ostiralean sei bertsolarik, eta Zarauzko Iñigo Mantzisidor Mantxi izan zen Añorgako Jolas Etxeko txapelduna, 361 punturekin. Bigarren postuan, Nahikari Gabilondo geratu zen, 356’5 punturekin, bera ere zarauztarra. Kartzelako saio onena, berriz, Xabier Sukiak egin zuen, publikoak hala erabakita. Honela geratu zen sailkapen osoa: Iñigo Mantzisidor Mantxi, Nahikari Gabilondo, Aitzol Barandiaran, Iñaki Zelaia, Xabier Sukia eta Felix Zubia. Orixe [...]

Huts Teatroaren ‘Publikoari gorroto’ antzezlanak irabazi du Donostia Antzerki Saria

Ander Lipus aktorea eta Manex Fuchs zuzendaria pozik agertu dira Viktoria Eugenia Antzokiko prentsaurrekora. Ez da gutxiagorako, beraiek parte diren Huts Teatroak irabazi baitu XIII. Donostia Antzerki Saria. Sariak 10.000 euro eta Zumetaren margolan bat hartzen ditu bere baitan. Aurten, 8.000 euro jasoko dituzte antzezleek; gainerako 2.000 euroak jasotzeko, 2015 urtea baino lehen, euskarazko beste [...]

San Telmo Museoa 2013ko Europar Museoaren Sarirako izendatu dute

2013ko Europar Museoaren Sarirako izendatutakoen zerrenda ezagutarazi du gaur Europako Museoen Foroak. Zerrenda horretan, Europako Kontseiluko 21 herritako 28 museo daude, eta tartean, Donostiako San Telmo Museoa ageri da. Beraz, San Telmoko ordezkaritza bat Belgikara joango da maiatzean egingo den sari banaketara. EMYAren sari banaketa ekitaldia maiatzaren 18an egingo dute, Museoen Nazioarteko Eguna dela eta; [...]

Urrezko Danborra, Donostiako Klasikoarentzat

Donostia Turismok 2013ko Urrezko Danborra nork jasoko duen iragarri du. Administrazio kontseiluak bilera egin du udaletxean, eta erabaki du saria Donostiako Klasikoari ematea. 1981n sortu zuten Donostiako Klasikoa —Marino Lejarretak irabazi zuen orduan—, eta gaur egun mundu mailako egun bateko proba nagusietako da. UCI ProTourreko lasterketa da. ”Hiriaren kanpoko irudirako eta hiriaren erakargarritasunerako izugarrizko laguntza izan da”, dio [...]

Emaus Fundazioak Foru Aldundiaren Zero Zabor saria jaso du

Hondakinak Prebenitzeko Europar Astearen harira, Gipuzkoako Foru Aldundiak Zero Zabor saria eman dio Emaus Gizarte Fundazioari, Gipuzkoa garbiagoa eta iraunkorragoa egiten laguntzeagatik. Sari banaketan Foru Aldundiko diputatu nagusia, Martin Garitano, Ingurumen eta Lurralde antolaketako diputatua, Iñaki Errazkin, eta Emaus Fundazioko kudeatzailea, Begoña Cabaleiro izan dira. Lehenengo Zero Zabor saria da, eta Emaus Fundazioak diploma eta [...]

Joxe Azurmendik jasoko du Dabilen Elea saria

Euskal Liburuaren Gauaren lekuko izango da Viktoria Eugenia Antzokiko Club Aretoa, datorren azaroaren 5ean. Bosgarren urtez jarraian antolatu dute ekimena hirian euskal literaturaren inguruan lanean diharduten bost elkartek; Euskal Editorren Elkartea, Euskal Idazleen Elkartea, Euskal Irudigileak, Galtzagorri Elkartea, eta Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea. Gauaren helburu nagusia, euskal literaturari lekua ematea eta elkarrekin “goxotasunean” [...]

Alberto Iglesiasek urteko konpositore onenaren garaikurra lortu du

AEBetako World Soundtrack Awards sariek zinemako musikarik onenak saritzen dituzte urtero. Aurten Alberto Iglesias donostiarrak lortu du konpositore onenaren garaikurra. Dominik Moll-en Le Moine, Pedro Almodovarren La piel que habito eta Tomas Alfredsonen Tinker Tailor Soldier Spy filmeetan egindako lana aitortu diote. Ghent zinema jaialdiaren 39. ekitaldian jaso du garaikurra. Gainera, Tinker Soldier Spy filmak [...]

Donostia Ospitalea Best In Class sarietarako hautagaia da

Sari ekitaldia gaur arratsaldean egingo dute Madrilen Osasun zentroen kudeaketaren eta bezeroen arretaren kalitatea aitortzen dute Best In Class sariek. Donostia Ospitalea hautagaien artean dago. Basurto, Galdakao eta Zumarragako ospitaleak ere izendatu dituzte sarietarako; baita Arabako buru osasunaren sarea ere. Sari ekitaldia gaur izango da Madrilen, 19:30ean.