Asteazkena, 2013-05-22

Etiketen Fitxategia | Santiago

Sevillatik Santiagora, bizikletaz

Donostiarrako hiru arraunlarik Andaluzia eta Galizia arteko ibilbidea egin dute Santiago Bidetik; animalien ezusteak eta gurpiletako zulatuak tarteko, hamar egunetan mila kilometro osatu dituzte. Arraun denboraldia bukatu bezain laster, trainerua bizikletengatik ordezkatu zuen Donostiarrako arraunlari kuadrilla batek, erronka gogor bati aurre egiteko. «Oporren kontua atera zen entrenamendu egun batean, eta bostak ados jarri ginen. Nik aurretik [...]

Tradizioaren biltokia

Santiago mende askotan Gipuzkoako patroia izan zen. Galdu den aspaldiko harreman hori ezagutarazteko, aztarna historikoen berri ematen duen erakusketa jarri dute Amaran. Gipuzkoak eta Santiagok antzinatik duten lotura berreskuratzea –edo hein batean bada ere ezagutaraztea– da Pablo Garcia Azpillagaren nahia. Xede horri urte luzeak eta bizitzaren zati handi baten ahaleginak eskaini dizkio. Artxibategietan, liburu eta [...]

Gipuzkoa eta Santiagoren arteko lotura aztertuko dute Mundo Nuevo elkartean

Amarako Santiago Apostoluaren elizaren 50 urteak ospatzeko, Gipuzkoa eta Santiago jardunaldi kulturalak antolatu ditu Mundo Nuevo elkarteak. Honek, Amara kaleko 23an duen egoitzan hainbat ekimen egingo dituzte. Ostegunean, Done Jakue Bidean dauden Gipuzkoako hainbat ostatuen aurkezpena egin, eta erromesek euren bizipena azaltzeko aukera izango dute, 20:00etan hasita. Hilaren 23an, berriz, elizaren azalpen sinboliko-erlijiosoa egingo dute, [...]

Esther Ferrer artistaren ‘En cuatro movimientos’ erakusketa Santiagon izango da ikusgai

Galiziako arte garaikidearen zentroan irekiko dute erakusketa ostiralean Gasteiz eta Mallorcan izan ondoren, Santiagora iritsiko da Esther Ferrer sortzaile donostiarraren azken erakusketa: En cuatro movimientos. Ez da egilearen inguruko antologia bat, ezta atzera begirako bat ere. Bere obra ulertzeko ezinbestekoak diren lau gaiak jasotzen ditu: denbora, infinitoa, errepikapena eta presentzia. Lau ideia eta lau mugimendu. [...]

Santiago Niño Becerrak hitzaldia emango du bihar Donostian

Santiago Niño Becerrak (1951, Bartzelona) sona handia lortu du ekonomia eta krisiaren inguruan idatzitako artikulu eta liburuengatik. Ekonomia egituraren katedraduna da Bartzelonako Ramon Llull unibertsitatean, eta bere libururik ezagunenak: Mas alla del crash, Apuntes para una crisis eta El crash del 2010. Bihar arratsaldean Amara Plaza hotelean izango da. Gaur egungo krisiaren aurrekariak, dimentsio eta [...]

Tradizioaren gordelekua

2011 amaitu berri da, eta azken 12 hilabeteak oso bereziak izan dira Amara Zaharreko hainbat auzotarrentzat. Izan ere, eraldatzen ari den auzoaren zatian dagoen Santiago Apostoluaren elizak mende erdia osatu baitu. Fedea krisian omen da azken boladan, eta elizak betetzea gero eta gehiago kostatzen da. Hala ere, orain hamarkada batzuk, parrokiak gizarte bizitzaren gune nagusietakoa [...]

Santiagoren Amara Zaharreko ispilua

Garai batean Gipuzkoako patroia izandakoaren eguna astelehenean ospatuko da; bere bila erromes ugari joandakoen bideak egun hiria dena zeharkatzen zuen eta horren oroigarri da Amara kaleko Santiago parrokia. Jagoba, Jakes, Jakob, Jakobe, Jakue eta Santiago; bakoitzak bere ñabardurak dituen arren, izen bera dira funtsean. Bere eguna datorren astelehenean ospatuko da, eta, San Ignazioren etorrerarekin Gipuzkoaren [...]