Ostirala, 2013-05-24

Etiketen Fitxategia | Reala

Meho Kodrok Sanseko entrenatzailea izateari utziko dio

Meho Kodrok Sanseko entrenatzaile izateari utziko diola jakinarazi du Realak. Hiru denboraldi egin ditu Realeko bigarren taldearen entrenatzaile postuan, baina ekainaren 30ean bukatuko zaio kontratua, eta ez du berrituko. Sanseko entrenatzaile izan aurretik, beste bi urtez jubenil taldea entrenatu zuen. Realak egindako lana eskertu dio Kodrori eta aurrerantzean zorterik onena izatea opatu dio. Kodrok asteartean hitz [...]

‘Egunak eta irratiak’

Xabier Vazquez, Realzalea Albiste on bat hurrengo bi partidetarako: ez dira astelehenean izango! (Beno, auskalo…). Eskerrak, ze astelehenetako Cuatroko partida hauek ez digute azken aldian zorte on handirik eman. Gainera esatari horiek jasatea ez da edozeini opa diodan atsekabea. Azken bi jardunaldietan behintzat talde guztiek batera jokatuko dute eta irratiak lehengo xarma berreskuratuko du, batetik telebistak [...]

Realak baieztatu egin du Montanierrek taldea utziko duela

Philippe Montanierrek ez du Realeko entrenatzaile izaten jarraituko. Halaxe jakinarazi du gaur Realak, ohar baten bidez. Kontratua urtebetez luzatzea eskaini zion Realak, baina Montanierrek ez duela onartu kontratua berritzeko eskaintza jakinarazi du. Edonola, gaia ekidin du klubak: ”Denboraldia amaitzeko falta diren bi partidak igaro ostean hitz egingo du gaiaz klubak”, dio oharrak. Hala, falta diren bi partidetan [...]

Realak galdu egin du Eurohockeyko finala

Reading HC talde ingelesaren aurkako partida galdu du gaur arratsaldean (2-0); Eurohockey Champions Trophy-ko txapeldunordeak dira txuri-urdinak. Ingalaterrako Reading HC taldea nagusitu da Eurohockeyko finalean. Realeko belar hockey taldea garaitu du gaur; 2 eta 0 irabazi dio. Reala Eurohockeyko txapeldunordea da, beraz. Talde txuri-urdina bikain aritu da txapelketan. Railway Union HC talde irlandarra, Victorya Smolevichi talde [...]

Montanier: “Sei puntu lortzea zaila da, baina talde hau edozer gauza egiteko gai da”

Realeko entrenatzaile Philippe Montanier pozik zegoen Sanchez Pizjuan prentsa aretoan, Sevillaren aurka irabazi eta gero. “Pozik gaude, hemen irabaztea zaila delako. Soilik Atletico Madrilek irabazi du hemen azken hilabeteetan”, azaldu du. Bi jardunaldiren faltan, helburua laugarren postuan jarraitzea dela berretsi du, zaila dela jakin arren. “Garrantzitsuena postu honetan jarraitzea da, bukaera arte. Sei puntu lortzea [...]

Presioak ez du Reala kikildu Sanchez Pizjuanen (1-2)

Zelai zailetan irabazi du Realak denboraldi honetan; Malaga, Athletic, Atletico Madril eta Valentziaren etxeetan, besteak beste. Bada, beste balentria bat erdietsi dute txuri-urdinek, Sanchez Pizjuanen irabazita, Sevillaren aurka (1-2). Ligako txapeldunorde izan zen urte hartatik, hamar urte jada, Realak ez zuela Sevillaren zelaian irabazten. Philippe Montanierrek zuzendutako jokalariek balio handiko beste ezaugarri bat erakutsi dute [...]

Realeko belar hockey taldea Belgikara iritsi da

Belgikako Anberes herrira iritsi da Realeko belar hockey taldea. Izan ere, Ohorezko Mailako Ligan txapeldun izendatu ostean, atseden hartu beharrean, Eurohockey Champions Trophy izeneko lehia jokatzera joan dira. Iaz Ligako bigarrenak izateagatik lortu dute lehia horretan aritzeko txartela. Txuri-urdinak A multzoaren barruan daude, Railway Union HC talde irlandarrarekin, Victorya Smolevichi talde bielorrusiarrarekin eta MSC Sumchanka [...]

‘Logura, ametsak eta geneak’

Xabier Etxaniz Rojo, idazlea. Asteartean euskaltegiko ikasle batek «ametsa zeukala» esan zidan. «Por la Real, badakizu…». Behe urratsetako hizkera berezia deszifratzen jantzita bagaude ere, batzuetan ikasleen kolpeak durduzaturik uzten gaituzte, eta ni horrela geratu nintzen, ikasleak zer esan nahi zuen ulertu ezinik, harik eta «ametsa» zegoen tokian «logura» jarri behar nuela ohartu nintzen arte. Logura [...]

Realak bi puntu galdu ditu luzapenean (2-2)

Realak berdinketarekin konformatu behar izan du Anoetan, Granadaren aurka (2-2). Bigarren zatian aukera garbiak barkatu eta gero, eta baloia zutoinera bi aldiz bidali ostean, azken minutuetan ezin izan dio eutsi Granadaren eraso uholdeari. Hain zuzen ere, andaluziarrek luzapenean berdindu dute, Recioren eskutik. Lehen zatian izan dira gainontzeko golak. 9. minutuan Agirretxek egin du 1-0ekoa, buruz. [...]

Aldundiak harrera egin die Reala eta Bera Berari

Bi taldeek haien ligak irabazi dituzte asteburu honetan; belar hockeyan eta eskubaloian. Gipuzkoako Foru Aldundiak harrera egin die belar hockeyko Reala eta eskubaloiko Bera Bera taldeei, bakoitzak haren liga irabazi izana zoriondu eta eskertzeko. Izan ere, asteburu honetan bi taldeek garaipena lortu dute bakoitzak bere ligan, eta hala emakumezkoen kirolean ere, markak hautsi dituzte bi talde [...]