Asteartea, 2013-05-21

Etiketen Fitxategia | Reala

Realak galdu egin du Eurohockeyko finala

Reading HC talde ingelesaren aurkako partida galdu du gaur arratsaldean (2-0); Eurohockey Champions Trophy-ko txapeldunordeak dira txuri-urdinak. Ingalaterrako Reading HC taldea nagusitu da Eurohockeyko finalean. Realeko belar hockey taldea garaitu du gaur; 2 eta 0 irabazi dio. Reala Eurohockeyko txapeldunordea da, beraz. Talde txuri-urdina bikain aritu da txapelketan. Railway Union HC talde irlandarra, Victorya Smolevichi talde [...]

Montanier: “Sei puntu lortzea zaila da, baina talde hau edozer gauza egiteko gai da”

Realeko entrenatzaile Philippe Montanier pozik zegoen Sanchez Pizjuan prentsa aretoan, Sevillaren aurka irabazi eta gero. “Pozik gaude, hemen irabaztea zaila delako. Soilik Atletico Madrilek irabazi du hemen azken hilabeteetan”, azaldu du. Bi jardunaldiren faltan, helburua laugarren postuan jarraitzea dela berretsi du, zaila dela jakin arren. “Garrantzitsuena postu honetan jarraitzea da, bukaera arte. Sei puntu lortzea [...]

Presioak ez du Reala kikildu Sanchez Pizjuanen (1-2)

Zelai zailetan irabazi du Realak denboraldi honetan; Malaga, Athletic, Atletico Madril eta Valentziaren etxeetan, besteak beste. Bada, beste balentria bat erdietsi dute txuri-urdinek, Sanchez Pizjuanen irabazita, Sevillaren aurka (1-2). Ligako txapeldunorde izan zen urte hartatik, hamar urte jada, Realak ez zuela Sevillaren zelaian irabazten. Philippe Montanierrek zuzendutako jokalariek balio handiko beste ezaugarri bat erakutsi dute [...]

Realeko belar hockey taldea Belgikara iritsi da

Belgikako Anberes herrira iritsi da Realeko belar hockey taldea. Izan ere, Ohorezko Mailako Ligan txapeldun izendatu ostean, atseden hartu beharrean, Eurohockey Champions Trophy izeneko lehia jokatzera joan dira. Iaz Ligako bigarrenak izateagatik lortu dute lehia horretan aritzeko txartela. Txuri-urdinak A multzoaren barruan daude, Railway Union HC talde irlandarrarekin, Victorya Smolevichi talde bielorrusiarrarekin eta MSC Sumchanka [...]

‘Logura, ametsak eta geneak’

Xabier Etxaniz Rojo, idazlea. Asteartean euskaltegiko ikasle batek «ametsa zeukala» esan zidan. «Por la Real, badakizu…». Behe urratsetako hizkera berezia deszifratzen jantzita bagaude ere, batzuetan ikasleen kolpeak durduzaturik uzten gaituzte, eta ni horrela geratu nintzen, ikasleak zer esan nahi zuen ulertu ezinik, harik eta «ametsa» zegoen tokian «logura» jarri behar nuela ohartu nintzen arte. Logura [...]

Realak bi puntu galdu ditu luzapenean (2-2)

Realak berdinketarekin konformatu behar izan du Anoetan, Granadaren aurka (2-2). Bigarren zatian aukera garbiak barkatu eta gero, eta baloia zutoinera bi aldiz bidali ostean, azken minutuetan ezin izan dio eutsi Granadaren eraso uholdeari. Hain zuzen ere, andaluziarrek luzapenean berdindu dute, Recioren eskutik. Lehen zatian izan dira gainontzeko golak. 9. minutuan Agirretxek egin du 1-0ekoa, buruz. [...]

Aldundiak harrera egin die Reala eta Bera Berari

Bi taldeek haien ligak irabazi dituzte asteburu honetan; belar hockeyan eta eskubaloian. Gipuzkoako Foru Aldundiak harrera egin die belar hockeyko Reala eta eskubaloiko Bera Bera taldeei, bakoitzak haren liga irabazi izana zoriondu eta eskertzeko. Izan ere, asteburu honetan bi taldeek garaipena lortu dute bakoitzak bere ligan, eta hala emakumezkoen kirolean ere, markak hautsi dituzte bi talde [...]

(Bideoa) Ainhoa Belzunegi jokalariaren hitzak, garaipena lortu ondoren

(Bideoa) Partidako irudiak eta ospakizunak

Realeko Belar hockey taldeak ohorezko sakea egingo du gaur Anoetan

Realeko belar hockey taldeak merezitako omenaldia izango du gaur Anoeta estadioan. Atzo Ligako txapeldun izendatu ostean, gaur arratsaldean ohorezko sakea egingo dute Realak Granadaren aurka jokatuko duen partidan. Gipuzkoako Foru Aldundian Realeko hockey taldeari eta Bera Bera eskubaloiari harrera egin diete gaur. Biak ala biak Ligako txapeldun dira. Donostiako Udalak bihar egingo dio harrera belar [...]