Asteartea, 2013-06-18

Etiketen Fitxategia | PSE-EE

Etxebizitzak zaharberritzeko araudiari zuzenketak jarri dizkiote EAJ, PP eta PSE-EE alderdiek

Atzo amaitu zen etxebizitzak zaharberritzeko araudiari zuzenketak jartzeko epea, eta epe hori baliatu dute EAJ, PP eta PSE-EE alderdiek beren aldaketak aurkezteko. EAJ alderdiaren zuzenketak Bederatzi zuzenketa aurkeztu ditu EAJk. Iñaki Gurrutxaga zinegotziaren arabera, “krisi ekonomikoa pairatzen ari garen une hauetan etxebizitzak zaharberritzea bultzatzeak balio erantsia dauka, hirian dugun etxebizitza multzoa ahalik eta baldintza egokienetan [...]

PSE-EE: “Cristina Enea da Egiako parkearen izena”

PSE-EE alderdiak Egiako parkeari izena aldatu izana salatu du. Pasa den igandean Gladys del Estal, duela 34 urte poliziak hil zuen ekologistaren omenezko ekitaldia ospatu zuten parkean, eta sarrerako izena aldatu zuten, Cristina-Enea jartzen zuen lekuan Gladys-Enea jarriz. Denis Itxaso, PSE-EEko zinegotziaren arabera, “parkearen izena mantentzea izan zen Mandasko dukeek parkea Donostiari emateko jarri zuten [...]

PSE-EE: “Nerea Txapartegik ez dagozkion lanetan dihardu oraindik”

Marisol Garmendia, PSE-EEko zinegotziak “bere udal taldea egoki antola dezala” eskatu dio Juan Karlos Izagirre alkateari. Nerea Txapartegi “jada ez dagozkion lanak egiten ari dela oraindik” adierazi du Garmendiak. Izan ere, Auzitegi Konstituzionaletik etorritako aginduaren ondorioz, Nerea Txapartegi eta Jabi Vitoria dagoeneko ez dira udal ordezkariak, aholkulariak baizik. Garmendiaren hitzetan, “ez da onargarria alkatearen jarrera [...]

Zorroaga fundazioaren etxebizitza hutsak gazteei emateko proposatu du PSE-EEk

Fundazioak hainbat eraikin huts dituela azaldu du Ernesto Gascok; hurrengo asteazkenean, udalbatzarrean, aurkeztuko du mozioa. Zorroaga Fundazioak hutsik dituen etxebizitzak gazteei emateko proposamena egingo du PSE-EEk. Ernesto Gasco zinegotziak azaldu duenez, hainbat dira fundazioak hutsik dituen eraikinak. Besteak beste, Prim kaleko 13. zenbakia aipatu du. Hala, hurrengo asteazkeneko udalbatzarrean mozio bat aurkeztuko dute etxe hauek [...]

Aldarrikapen politikoak dituzten kartelak jartzea arautu nahi du PSE-EE alderdiak

Giza eskubideak, irtenbidea bakea. Euskal Presoak Euskal Herrira dioen kartel bat dago jarrita udaletxeko alkatetzako balkoian, eta PSE-EE alderdiari ez zaio ondo iruditzen. Donostiako sozialisten bozeramaile Ernesto Gascoren arabera, “ez da bidezkoa eraikin publikoak aldarrikapen politikoak dituzten mezuak erakusteko erabiltzea, eta Juan Karlos Izagirre, Donostiako alkateak, gainerako taldeen onarpenik gabe hartzen ditu horrelako erabakiak”. PSE-EE [...]

Bretxako merkataritza gunea erakargarriagoa izatea nahi du PSE-EEk

2013ko aurrekontua adosteko, ez ohiko udalbatzarra egin zuten udaletxean, asteartean. PSE-EEk aurkeztutako emendakinetako bat, Bretxako merkataritza gunea erakargarriagoa egitearena zen, eta onartua izan zen. Ernesto Gascok, sozialisten bozeramaileak, prentsaurrekoa eman du gaur goizean, emendakin horren inguruko xehetasun gehiago emateko. “Bretxako merkataritza gunea indartzea nahi dugu, krisiaren eragina oso nabaria baita bertan”, adierazi du Gascok. “Bretxan [...]

PPk eta PSEk Metro Donostialdeari babesa eman diote

Alderdi biek aurkeztu dute adierazpen bana eta proiektua aurrera eramateko eskatu dute. Eusko Jaurlaritzak Metro Donostialdearen proiektua baztertu duela eta, egitasmoaren aldeko adierazpena onartu dute PP eta PSE-EEk. Biek aurkeztu dute adierazpena eta biak onartu dira euren botuekin. Ernesto Gasco zinegotziak, proiektuaren abantaia sozialak azpimarratu ditu eta lanean jarraitzeko beharra azaldu du. Horregatik, “Donostiaren garapenarekin” [...]

Bilduk sokamuturra programatu izana kontraesana dela dio PSEk

Inauterietako egitarauaren barruan dago sokamuturra; udalak antolatuta. Udalak larunbat honetarako, inauteri jaien barruan, sokamuturra programatu izana kritikatu du PSE-EEk. Bilduk zezenketen aurka duen jarrera dela eta, PSE-EEko zinegotzi Ernesto Gasco “harrituta” azaldu da erabaki honekin. Esan du “kontraesana” agerikoa dela; “guk uste genuen benetan, animalia entretenimenturako erabiltzearen aurka zeudela”, esan du, eta galdetu desberdintasun bakarra [...]

Izagirre: “Plaza Berria erabili izan badugu, 1813ko izenari keinu bat egitearren izan da”

Udal gobernuak ez duela izena aldatzeko asmorik eta plakak ez dituela udalak jarri esan du. Juan Karlos Izagirre alkateak, atzo bertan PSE-EEk Konstituzio plazaren izen aldaketari buruz esandakoei erantzun die. Alkateak esan du, udal gobernuak ez duela izen aldaketarik aurkeztu; “izen ofiziala konstituzio plaza da eta ez dago aldatzeko asmorik”, esan du. Hainbat kasutan, Konstituzio [...]

Bilduren kudeaketa ekonomiko txarrak, hiria geldiarazi duela uste du PSEk

Udal gobernuak, aurrekontuen %15,7a bakarrik erabili duela esan dute. Kudeaketa ekonomiko txarrak hiria geldiarazi eta zerbitzu publikoen gainbehera eragin duela azaldu du Susana Garcia Chuecak. Gaur egindako agerraldian, hirian zehar ez direla berritze lanak ikusten esan du: “ezta beste edonolako lanik ere”, gaineratu du. Hain zuzen ere, aurrekontuen %15,7a bakarrik erabili dutelako dela hori uste [...]