Larunbata, 2013-05-25

Etiketen Fitxategia | proiektu

Altzako La Anunciata ikastetxeko lau proiektu daude zientzia azokan

Altzako La Anunciata ikastetxeko hainbat ikaslek parte hartu dute Elhuyarrek antolatutako Teknoskopia proiektu lehiaketan. Hala, lau proiektu osatu dituzte: Molinao errekaren ingurumen azterketa, Pasai Antxoko zakarrontzien azterketa, platerak garbitu ostean ea bakteriak geratzen diren, eta Pasaiako Portuaren ingurumen azterketa.  Ikertzaile gazteen zientzia azokan ikusgai daude lau proiektuak, Gipuzkoa plazan. Horietako lan batek hamar finalisten artean [...]

Teknoskopioa proiektu lehiaketako lanak ikusgai daude Gipuzkoa plazan

Ikertzaile gazteen zientzia azoka egin dute. Teknoskopioa proiektu-lehiaketa antolatu du Elhuyar zientzia taldeak. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako lehiaketa da, eta ikerketa edo teknologia proiektuak aurkeztu dituzte: Minbizia zer den eta prebentzioa, txertoen inguruko ikerketa, igogailu txiki bat, euri azidoaren euritakoa… Hainbat ikastetxeetako ikasleek parte hartu dute, eta guztien artetik 24 hautatu dituzte ikertzaile gazteen zientzia [...]

Donostialdeko Metroaren proiektuaz zalantzak azaldu ditu Ana Oregi Ingurumen sailburuak

“Denon artean pentsatu behar dugu zein den Donostialderako garraiobide onena”, azaldu du Oregik. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuak iragarri du AHT abiadura handiko trena egiteko diru sailei eutsiko dietela; Donostialdeko Metroaz eta Pasaiako kanpoko kaiaz, berriz, zalantzak azaldu ditu. Egungo egoera ekonomikoa aintzat hartuta, “ez da proiektu faraonikoetarako garaia”, azaldu du Ana Oregik Euskadi Irratian egin [...]

PPk ez du Monpaseko pasabidea egiteko aukera galdu nahi

Espainiako Gobernuak proiektua burutu ahal izateko hiru txosten eskatu dizkio udal gobernuari Espainiako Gobernuak Monpaseko pasabidea egiten hasteko 595.000 euro bideratu ditu aurten. Proiektua bere osotasunean aurrera eraman ahal izateko, orotara, 9,2 milioi euroko inbertsioa egiteko prest dagoela jakinarazi du PPko bozeramaile Ramon Gomezek eta aukera horri ihes egiten uzteko prest ez daudela jakinarazi du. [...]

Boluntariotzari aitortza egin diote Zubiri-Manteoko ikasleek

Zubiri-Manteo ikastetxeko Merkataritza eta Marketin Kudeaketako ikasleak, urtero bezala, ikasketa amaierako proiektua gauzatzen ari dira. Aurten,Gizalderekin bat eginda, herritarrek boluntariotzaren garrantziaz kontzientzia hartzea dute helburu. Horretarako, ‘Ez horregatik’ kanpaina abian jarri dute gaur goizean. Horren berri emateko, Zurriolatik irtenda, hiru hondartzen ibilbidea osatu, eta Parte Zaharrean barrena ibili dira gurpil gainean. Gaurtik ostirala bitartean beste [...]

Zubiaurreko pasabidea Adifen laguntzarekin egiteko eskatu du EAJk

 Udal gobernuaren proposamenak Txaparrene pasealekua txikituko lukeela dio Martin Ibabe zinegotziak Zubiaurre pasealekuko 39aren parean Renfeko trenbideak gurutzatzeko pasabidea dago. Egoera aproposean ez zegoelako, pasabidea itxi zuen, eta berriagatik ordezkatzea erabaki du udal gobernuak. Oinezkoentzat bide berria egiteko, Herri Lan eta Proiektu sailak proiektu bat osatu du eta 2012ko aurrekontuan 124.000 euro bideratuko dutela [...]

Hiru musika proiektu esperimental aurkeztuko ditu Jazzaldiak

San Telmo museoko elizan, Euskal Herriko eta atzerriko musikariak elkarrekin ariko dira zuzenean Jazzaldiaren barnean, San Telmoko Gauak ekimena beteko dute hiru kontzertuk: Hyperpotamus eta Aymeric Hainaux, Oreka TX eta Hakon Kornstad, eta Gonzalo Tejada eta Olivier Ker Ourio. Halaxe jakinarazi zuten antolatzaileek atzo goizean. Uztailaren 21ean, 22an eta 23an izango dira emanaldiak, San Telmo [...]

Alfonso Vazquez, Herri Lan eta Proiektu Saileko zuzendaria: ”Atotxan, puntako orduan anabasa sortzeko arriskua legoke”

Autobus geltokia eraikitzeko bi aukera daude mahai gainean: Loiolako Erribera eta Atotxa. Udal gobernuak proposatzen duen Loiolako Erriberako proposamenaren oinarrizko proiektua osatu egin dute. Alfonso Vazquez Herri Lan eta Proiektu Saileko zuzendariak Memoriaren Lorategiaren azpian egingo luketen proposamenaren inguruko xehetasunak eman, eta Atotxakoarekin dituen aldeak azaldu dizkio IRUTXULOKO HITZAri. Loiolako Erribera ala Atotxa. Udal gobernuaren [...]

Añorgako errepidea pasealeku bihurtzeko egitasmoa “premiazko inbertsioa” dela dio Nora Galparsoro zinegotziak

Hirigintzarekin batera, Herri Lan eta Proiektu Saila da udalaren inbertsioen zatirik handienetakoa bereganatzen duena. Aurten, 76,4 milioi euro jasoko ditu, iaz baino hamar milioi euro gutxiago. Udal aurrekontuaren laurdena baino gehiago bereganatuko du. Añorga eta Loiolako errepideak pasealeku bilakatzea jo ditu Nora Galparsoro Herri Lan eta Proiektu zinegotziak inbertsio nagusi. Añorgan I-Nazionala pasealeku bihurtzea «premiazko [...]

Mozambiken saskiratzen ikas dezaten

Bera Berako saskibaloi saila elkarlanean ari da Haurralde gobernuz kanpoko erakundearekin; kirola aitzakiatzat hartuta, elkartasuna bultzatzea dute helburu nagusitzat. Bera Bera kirol elkartea eta Haurralde Fundazioa Zure laguntza gure bizitza proiektuan murgilduak daude. Gobernuz kanpoko erakunde bat da Haurralde, eta Mozambikeko emakumeen artean bereziki kirola sustatzeko lanean ari da, Bera Berako saskibaloi sailaren laguntzarekin. Azken [...]