Igandea, 2014-04-20

Etiketen Fitxategia | preso

Xabier Atristaini ezarritako 17 urteko zigorra berretsi du Auzitegi Gorenak

Espainiako Auzitegi Gorenak 17 urteko zigorra baieztatu du Xabier Atristain donostiarraren aurka. Auzitegi Nazionalak aurrez ezarritako zigorra da. Sententzia berean beste zazpi urteko espetxealdia ezarri zien beste bost lagunei. Xabier Atristain iazko maiatzean atxilotu zuen Ertzaintzak espetxeratze agindua betetzeko. ETAko kide izatea eta lehergailuak gordetzea leporatzen diote.

EPPK abokatuak, manifa

Ehundaka lagunek atxilotuak askatzeko eskatu dute

Manifestazioa egin dute iluntzean, Bulebarretik abiatuta, Guardia Zibilak atzo egindako atxiloketak salatzeko. Bihar, berriz, elkarretaratzea egingo dute, 12:00etan, Alderdi Ederren. Guardia Zibilak hainbat lagun atxilotu zituen atzo arratsaldean, Euskal Preso Politikoen Kolektibo-ko mintzakideen kontrako operazio baten baitan.  Atxilotuen artean daude, Antiguako Jon Enparantza, Jose Luis Campo egiatarra eta Groseko Aintzane Orkolaga. Atxiloketa horiek salatzeko, hainbat mobilizazio hasi ziren atzo [...]

Mikel Vargas amaratarra aske utzi dute

2011ko urrian espetxeratu zuten Segiko kide izatea leporatuta. Mikel Vargas amaratarra aske utzi dute, Segiko kide izatea leporatuta bi urteko kartzela zigor osoa bete ostean. Zehazki, Palentziako La Moraleja espetxean egin ditu azken hilabeteak eta, gaur goizean, irten da kalera. Martuteneko kartzelan espetxeratu zuten, eta ondoren, Palentziara eraman zuten, Amaratik 330 kilometrora.

Herritarron epaiari harrera egin diote

Herritarron epaia Donostiara iritsi da gaur eguerdian, Euskal Herriko hainbat herritatik igaro ostean, eta harrera egin diote hainbat donostiarrek. Euskal presoen aldeko ekitaldia izan da Herrirak eta piraten Xibaro 77+ kofradiak antolatu dutena. Herritarron epaia liburu handi batean jasoa dago, eta bertan, hainbat herritarren ekarpenak biltzen ditu: esaldiak, marrazkiak, argazkiak… guztia, 197/2006 doktrinari etena emateko eskatuz. [...]

Ekaitz Ibero atxilotu dute

Presoen eskubideen alde ‘arraun’ egitera deitu dituzte herritarrak

Herrirak antolatutako ekintza «ireki eta parte hartzailea» Bulebarrean egingo dute igandean, 13:30ean Herrira mugimenduak igandean presoen eskubideen alde egingo duen Azken ziaboga ekimenean parte hartzera deitu ditu herritarrak. Kontxako Banderako estropadekin bat eginez, Bulebarrean ekintza “ireki eta parte hartzailea” egingo dute, 13:30ean. Mugimenduko bozeramaile Enara Rodriguezek atzo azaldu zuenez, “lau lerro osatuz ehunka herritarrek arraun [...]

Etxerat-ek gaixotasun larriak dituzten presoei buruzko ‘Gaitz isilduak’ dokumentala aurkeztu du, Koldo Mitxelenan

Gaitz isilduak dokumentala aurkeztu du Etxerat-ek eguerdian, Koldo Mitxelena Kulturunean. Lanak “lehen pertsonan” azaltzen du gaitz larriak eta sendagaitzak dituzten euskal presoek eta hauen senideek bizi duten egoera. Gaixotasun larriak dituzten presoak hauek dira: Martuteneko espetxean dauden Gotzone Lopez de Luzuriaga eta Jose Angel Biguri; Txus Martin, Iñaki Erro, Aitzol Gogorza, Iñaki Etxeberria, Josetxo Arizkuren, [...]

Euskal presoen inguruko filmaren ekoiztetxeak 13.000 euro bildu ditu

‘Barrura begiratzeko leihoak’ dokumentalaren egileek herritarrak proiektuari ematen ari diren babesa eskertu dute 13.000 euro bildu ditu jada Zinez ekoiztetxeak. Bost euskal presori buruzko Barrura begiratzeko leihoak filmaren finantziazio iturriek sortutako polemikaren ondoren, diru laguntza publiko oro baztertzea erabaki zuen. Herritarrei proiektua bukatu ahal izateko babes ekonomikoa eskatu zien, eta esker onez agertu dira, deialdiak [...]

Bildu legez kanpo geratzeko «arriskuan» dela dio Barne Ministerioak

Joan den astean, Barrutik begiratzeko leihoak dokumentala 9.000 euroz laguntzea onartu zuen udal gobernuak. Presoen inguruko dokumentala diruz laguntzeagatik Bildu legez kanpo uzteko «arriskuan» dagoela jakinarazi du Espainiako Barne Ministerioak. Juan Karlos Izagirre alkatearen hitzetan, «gehiegikeria» da Barne Ministerioak adierazitakoa eta diru laguntza bertan behera uzteko aukera baztertu du: «Gobernu honek erabaki bat hartzen duenean, [...]

PPk eta PSEk presoek bizi duten errealitatea ezkutatzen dutela salatu du Donostiako Ezker Abertzaleak

PSE-EEko eta PPko udal bozeramaileek udal gobernuak bost euskal presori buruzko dokumentala egiteko proiektua 9.000 euroz laguntzeko erabakia kritikatu zuten aurreko ostiralean. Donostiako Ezker Abertzaleari «onartezinak» iruditu zaizkio PSE-EEko eta PPko ordezkariek egindako adierazpenak «kartzela politika kriminalaren erantzule zuzenak» direla uste dutelako. Donostiako Ezker Abertzalea, era berean, kexu da bi alderdiek «soilik presoek bizi duten [...]