Astelehena, 2014-12-22

Etiketen Fitxategia | preso

Melli

Juan Karlos Estevez ‘Melli’ atxilotu dute

Larunbatean elkarretaratzea egingo dute Martutenen. Juan Karlos Estevez Melli atxilotu du Ertzaintzak, gaur arratsaldeko lehen orduan. Bere gurasoen Altzako etxean zegoela eraman dute ertzainek, Oletan, hain zuzen ere. Aurreko astean ere Ertzaintzaren lau furgoneta joan ziren bere bila, etxebizitza horretara, baina ez zuten bertan topatu. Atxiloketa salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur, 19:00etan. Errenteria-Oreretan; eta larunbatean, 12:00etan, Martutenen. [...]

Sare Donostiaren aurkezpena, iruditan

Donostiarren arteko sarea josi nahi dute

Euskal presoen sakabanaketaren berri emateko jaio da Sare Donostia, giza eskubideak babesten dituzten herritar guztiak batzeko helburuarekin. Zuloaga plaza hainbat sarekideren elkargune izan da gaur arratsaldean. Izan ere, Sare Donostiaren aurkezpena egin dute bertan, musika eta dantza batuz. Euskal presoen sakabanaketaren berri zabaldu nahi du Sare mugimenduak, eta horretarako, giza eskubideak babesten dituzten herritar guztiak [...]

Axun Gorrotxategi egiatarra aske utzi dute

Falta zitzaion zigorraren zatia betetzeko, abenduan espetxeratu zuten Axun Gorrotxetegi; eta kartzelan 206 egun horiek bete ostean, gaur aske utzi dute, 11:00ak aldera. Hilabete horietan, Martutene, Soto del Real eta Asturiaseko espetxeetan bete du zigorra. Ihesean, herbestean eta kartzelan bi hamarkada baino gehiago eman eta gero, Axun Gorrotxategik duela lau urte lortu zuen askatasuna; eta [...]

Antton Troitiñoren estradizio eskaera aztertuko dute gaur Londresen

Otsailean atxilotu zuten Troitiño bigarrenez, Espainiako estradizio aginduari jarraiki. Baina behin-behinean aske utzi zuten. Westminsterko epaitegira joango da gaur Antton Troitiño donostiarra, bertan ebatziko baitute Espainiara estraditatu edo ez. Iazko urritik behin-behinean aske zegoen arren, otsailean bigarrenez atxilotu zute Troitiño, Espainiak emandako estradizio agindu bati jarraiki.Troitiñoren aurkako euroagindua urtarrilaren 10ekoa da. Espainiako Auzitegi Nazionaleko bosgarren [...]

Harriet Agirre atxilotu dute, espetxetik atera eta hiru egunera

Espainiako Poliziak Nazionalak Harriet Agirre egiatarra atxilotu du. Duela hiru egun behin behineko askatasuna eman zioten. Harriet Agirre (Egia, 1979) 2005ean atxilotu zuten, Aurillac herrian, Frantzia erdialdean. Egun Valentzian zegoen, Picassent espetxean.

Xabier Atristaini ezarritako 17 urteko zigorra berretsi du Auzitegi Gorenak

Espainiako Auzitegi Gorenak 17 urteko zigorra baieztatu du Xabier Atristain donostiarraren aurka. Auzitegi Nazionalak aurrez ezarritako zigorra da. Sententzia berean beste zazpi urteko espetxealdia ezarri zien beste bost lagunei. Xabier Atristain iazko maiatzean atxilotu zuen Ertzaintzak espetxeratze agindua betetzeko. ETAko kide izatea eta lehergailuak gordetzea leporatzen diote.

EPPK abokatuak, manifa

Ehundaka lagunek atxilotuak askatzeko eskatu dute

Manifestazioa egin dute iluntzean, Bulebarretik abiatuta, Guardia Zibilak atzo egindako atxiloketak salatzeko. Bihar, berriz, elkarretaratzea egingo dute, 12:00etan, Alderdi Ederren. Guardia Zibilak hainbat lagun atxilotu zituen atzo arratsaldean, Euskal Preso Politikoen Kolektibo-ko mintzakideen kontrako operazio baten baitan.  Atxilotuen artean daude, Antiguako Jon Enparantza, Jose Luis Campo egiatarra eta Groseko Aintzane Orkolaga. Atxiloketa horiek salatzeko, hainbat mobilizazio hasi ziren atzo [...]

Mikel Vargas amaratarra aske utzi dute

2011ko urrian espetxeratu zuten Segiko kide izatea leporatuta. Mikel Vargas amaratarra aske utzi dute, Segiko kide izatea leporatuta bi urteko kartzela zigor osoa bete ostean. Zehazki, Palentziako La Moraleja espetxean egin ditu azken hilabeteak eta, gaur goizean, irten da kalera. Martuteneko kartzelan espetxeratu zuten, eta ondoren, Palentziara eraman zuten, Amaratik 330 kilometrora.