Larunbata, 2013-05-18

Etiketen Fitxategia | preso

Ekaitz Ibero atxilotu dute

Presoen eskubideen alde ‘arraun’ egitera deitu dituzte herritarrak

Herrirak antolatutako ekintza «ireki eta parte hartzailea» Bulebarrean egingo dute igandean, 13:30ean Herrira mugimenduak igandean presoen eskubideen alde egingo duen Azken ziaboga ekimenean parte hartzera deitu ditu herritarrak. Kontxako Banderako estropadekin bat eginez, Bulebarrean ekintza “ireki eta parte hartzailea” egingo dute, 13:30ean. Mugimenduko bozeramaile Enara Rodriguezek atzo azaldu zuenez, “lau lerro osatuz ehunka herritarrek arraun [...]

Etxerat-ek gaixotasun larriak dituzten presoei buruzko ‘Gaitz isilduak’ dokumentala aurkeztu du, Koldo Mitxelenan

Gaitz isilduak dokumentala aurkeztu du Etxerat-ek eguerdian, Koldo Mitxelena Kulturunean. Lanak “lehen pertsonan” azaltzen du gaitz larriak eta sendagaitzak dituzten euskal presoek eta hauen senideek bizi duten egoera. Gaixotasun larriak dituzten presoak hauek dira: Martuteneko espetxean dauden Gotzone Lopez de Luzuriaga eta Jose Angel Biguri; Txus Martin, Iñaki Erro, Aitzol Gogorza, Iñaki Etxeberria, Josetxo Arizkuren, [...]

Euskal presoen inguruko filmaren ekoiztetxeak 13.000 euro bildu ditu

‘Barrura begiratzeko leihoak’ dokumentalaren egileek herritarrak proiektuari ematen ari diren babesa eskertu dute 13.000 euro bildu ditu jada Zinez ekoiztetxeak. Bost euskal presori buruzko Barrura begiratzeko leihoak filmaren finantziazio iturriek sortutako polemikaren ondoren, diru laguntza publiko oro baztertzea erabaki zuen. Herritarrei proiektua bukatu ahal izateko babes ekonomikoa eskatu zien, eta esker onez agertu dira, deialdiak [...]

Bildu legez kanpo geratzeko «arriskuan» dela dio Barne Ministerioak

Joan den astean, Barrutik begiratzeko leihoak dokumentala 9.000 euroz laguntzea onartu zuen udal gobernuak. Presoen inguruko dokumentala diruz laguntzeagatik Bildu legez kanpo uzteko «arriskuan» dagoela jakinarazi du Espainiako Barne Ministerioak. Juan Karlos Izagirre alkatearen hitzetan, «gehiegikeria» da Barne Ministerioak adierazitakoa eta diru laguntza bertan behera uzteko aukera baztertu du: «Gobernu honek erabaki bat hartzen duenean, [...]

PPk eta PSEk presoek bizi duten errealitatea ezkutatzen dutela salatu du Donostiako Ezker Abertzaleak

PSE-EEko eta PPko udal bozeramaileek udal gobernuak bost euskal presori buruzko dokumentala egiteko proiektua 9.000 euroz laguntzeko erabakia kritikatu zuten aurreko ostiralean. Donostiako Ezker Abertzaleari «onartezinak» iruditu zaizkio PSE-EEko eta PPko ordezkariek egindako adierazpenak «kartzela politika kriminalaren erantzule zuzenak» direla uste dutelako. Donostiako Ezker Abertzalea, era berean, kexu da bi alderdiek «soilik presoek bizi duten [...]

Presoen aldeko bertso saioa, bihar, Katalunia plazan

Groseko Herria Bilguneak maiatzean zehar presoen aldeko hainbat ekimen egin ditu. Elkartasun hilabetea bihar amaituko dute bertso saio batekin. Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin, Sustrai Colina, Onintza Enbeita eta Aitor Mendiluze ariko dira bertsotan; eta Unai Gaztelumendik, berriz, gaiak jartzeko ardura izango du. Saioa Katalunia plazan egingo dute, 12:00etan.

Preso eta iheslarien aldeko jaialdia egingo dute, larunbatean, Egian

Elkarte gastronomikoekin batera enkartelada berezia egingo dute gaur arratsaldean Egiara herri mugimenduak Eskubide guztiekin, euskal preso eta iheslariak etxera jaialdia antolatu du larunbaterako Plaza Haundin. Umeentzako jolasak, taloak eta azoka  izango dira, besteak beste, 11:00etan hasita. Ordu berean, esku pilota txapelketa egingo dute. Lehenengoan, Eskudero-Koka, eta Etxeberria-San Sebastian izango dira aurrez aurre. Bigarrenean, berriz, Mikel Goñi-Arretxe [...]

Gutuna: ‘Gora herria Antxon!’

Iker Beristain. Euskal preso politikoa Ia ia konturatu gabe beste urtebete pasatu zaigu,eta azken hilabeteotan Euskal Herriko egoera politikoak hartutako abiadura ikusita, badirudi denbora gehiago igaro dela. Eman diren aldaketa guztiak ikusteko aukera bazenu, ez zenuke sinestsi ere egingo. Guztion lanaz eta borrokaz gure herriaren biziraupena ziurtatuta, beste fase batera igaro baikara, garaipenera eramango gaituen [...]

Zubietako «makrokartzelaren» kontra egiteko bat egin dute hainbat elkartek

Espetxea mantentzeko urtean 30 milioi euro gastatu beharko lituzketela kalkulatu dute Salhaketa elkarteko bozeramaile Cesar Manzanosek argi dio: «Zubietan ezer eraikitzearen kontra gaude». Salhaketarekin batera, Arrats elkarteak, Kartzela Pastorala Taldeak, Loiolaetxeak eta beste hainbat eragilek Zubietan eraiki nahi duten «makrokartzelaren» aurka egiteko bat egin dute eta zigor penalen bat bete behar duten herritarrentzat beste irtenbideren [...]