Asteartea, 2013-05-21

Etiketen Fitxategia | PP

“Politikariak ez dira ezer egiten ari, eta bitartean bankuak lapurretan ari dira”

“Ez gaude kaskoaren erabileraren aurka, derrigortzearen aurka baizik”

“PPren eskuetan dago herritarrek nahi dutena onartzea”

Etxe kaleratzeen aurkako protesta ugari

Gaur PPren egoitzaren aurrean elkarretaratzea egingo dute 18:00etan. Jose Eugenio Azpiroz PPko kidearen bulegoan egin behar zuten ‘escrache’-a debekatu egin zuen atzo Ertzaintzak. Gipuzkoako Stop Kaleratzeak taldeak escrache informatibo bat egiteko asmoa zuen atzo arratsaldean Jose Eugenio Azpiroz PPko diputatuaren bulegoan, hari gutun bat emateko. Ekintza hasi baino bi ordu lehenago, ordea, Ertzaintzak debeku agiria [...]

Izagirrek ez duela Donostiaren alde “borrokatu” esan du PPk

Eusko Jaurlaritzak hirian egin dituen murrizketak salatu ditu Gomezek; batez ere, kulturan egindako %77ko murrizketa. Donostiako Alkate Juan Karlos Izagirrek Urkullu lehendakariarekin izandako bileraren ostean, PPren lehen erreakzioa iritsi da. Ramon Gomez zinegotziaren esanetan, alkatea ez da Donostiaren alde “borrokatzeko” gai izan.  Susmoa zuten bezala, Donostia 2016rako %77ko murrizketa mantenduko duela Eusko Jaurlaritzak salatu du. [...]

Mugi txartela abian jartzeko kudeaketa txarra egin dela salatu du PPk

Informazio puntuak ez direla egokiak ez nahikoak esan dute, eta txartelak kargatzeko ere arazoak daudela. Mugi txartelaren erabilera abian jartzerako orduan, baliabideen kudeaketa txarra egin dela salatu du PPk. Iñigo Arcauzek egin duen agerraldian azaldu du, hurrengo udal bilkurara interpelazio bat eramango duela. Hain zuzen ere, Mugikortasun zinegotzi Jon Albizuri zuzenduko dizkio hiru galdera eta [...]

Antiguako gazteei Gaztegunea utzi izana gogor kritikatu du PPk

Bilduk udal ondarearekin nahi duena egiten duela, eta gazte ‘horiei’ utzi izana kritikatu du. Antiguako Villa Alegria Gaztegunea izateko proiektua kritikatu du PPk. Ramon Gomez eta Iñigo Arcauzek egindako agerraldian, interpelazio bat aurkeztu dute hainbat galderekin. Hain zuzen ere, zergatik eman zaien zehazki gazte haueri galdetu dute. Baita ere, zein irizpide eman diren horretarako eta [...]

PPk eta PSEk Metro Donostialdeari babesa eman diote

Alderdi biek aurkeztu dute adierazpen bana eta proiektua aurrera eramateko eskatu dute. Eusko Jaurlaritzak Metro Donostialdearen proiektua baztertu duela eta, egitasmoaren aldeko adierazpena onartu dute PP eta PSE-EEk. Biek aurkeztu dute adierazpena eta biak onartu dira euren botuekin. Ernesto Gasco zinegotziak, proiektuaren abantaia sozialak azpimarratu ditu eta lanean jarraitzeko beharra azaldu du. Horregatik, “Donostiaren garapenarekin” [...]

SPRIk Donostia ez duela kontutan hartzen salatu du PPk

SPRIren webgunean, nazioarteak Euskadin inbertitu dezan dagoen sailean, ez da Donostia ez Gipuzkoa ageri mapan. SPRI, Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko taldearen webgunean, Donostia ez dela ageri salatu du PPk. Ramon Gomez zinegotziak egindako agerraldian azaldu du “berriro ere” Donostia alde batera utzi dutela; “Eusko Jaurlaritzak berriro ere Donostia eta Gipuzkoa mespretxatu [...]

Stop Kaleratzeak taldeak aurkeztutako herri ekimen legegilea baztertu dutelako, protesta egin dute PPren egoitza aurrean

Gaur jakinarazi du PPk ez dutela ekimena eztabaidatuko, 1.400.000 sinadura aurkeztu dituzten arren. Stop Kaleratzeakek deituta elkarretaratzea egin dute gaur PPren egoitzaren aurrean, Amara Berrin. Gaur 14:00etan jakinarazi du PPk etxe kaleratzeak eteteko herri ekimen legegilea tramitera onartzearen aurka bozkatuko zuela. Stop Kaleratzeak taldeak aurkeztu berri duten herri ekimen legegilea PPk baztertu egingo duela jakin [...]