Ostirala, 2013-05-24

Etiketen Fitxategia | pirritx

Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoek hiru emanaldi eskainiko dituzte hirian, disko berria aurkezteko

Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsentzat urte berezia da aurtengoa; hogeita bost urte igaro baitira sudur gorriak eta zapata handiak jantzi eta herriz herri euskara eta alaitasuna zabaltzen hasi zirenetik. Urte horietan bizitako abenturak ospatzeko, disko sinfonikoa grabatu dute euskal pailazoek, euren abestien bertsioak eginez. Larunbatean aurkeztuko dute diskoa Lasarten, eta ondoren birari ekingo diote Euskal Herrian [...]

Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Kaiko jaiekin bat

Karmengo jaiei babesa eman eta bultzada eman nahi diete Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek. Kaiko jaiekin bat egin eta emanaldi berezia eskainiko dute ostiralean. Zazpikoloroa ikuskizuna emango dute Trinitate plazan, 18:30ean. Sarrerak 6 eurotan izango dira salgai.

Jaien lehen txanpa, Antiguan

Ekimen xume ugarik osatzen dute auzoko San Joan festetako programa hasierako egunetan Ia oharkabean, zarata handirik egin gabe iritsi dira Antiguako San Joan jaiak. Txupinazo eta pregoirik gabe auzoa bete-betean sartuta dago festetako lehen txanpan; hain zuzen; igande honetan bukatuko dena. Horren adibidea da, atzo, pilotalekuan Pirritx eta Porrotx pailazoek egindako saioa. Bigarren ospakizun txandari, [...]

Marikalanbrek Elkar bisitatuko du bihar, amonaren sekretuen berri emateko

Haurrei euskaraz irakurtzera bultzatzeko irakurketa tailerrak egingo ditu Irrien Lagunak klubak. Elkar saltokietako aretoetan izango dira saioak, eta bihar izango dira lehendabizikoak. Ekimen berezi hauen bitartez, hainbat pertsonaia herriz herri arituko dira. Hain zuzen ere, Marikalanbrek Donostia bisitatuko du bihar, 12:00etan. Parte Zaharreko Fermin Kalbeton kalean dagoen Elkar saltokian, zientziara erakarriko ditu gaztetxoak. Amonagandik jasotako [...]

Guztientzako irriak nahi dituzte

Nahia de Cos lau urteko haur donostiarraren aldeko elkartasun jaialdia egingo dute Viktoria Eugenian Nahia de Cos lau urteko haur donostiar bat da. Batten izeneko gaixotasun arraroa dauka; heriotzera daraman neurologia nahasmendua, hain zuzen ere. Nahiari eta bere familiari elkartasuna adierazi nahi dio Irrien Lagunak Elkartasun Elkarteak. Hala, Gure Señeak elkartearen, Donostiako Udalaren eta Donostia [...]

Pirritx eta Porrotx Antiguako San Juan jaietan izango dira

Pailazoek ekainaren 9an egingo dute emanaldia Antiguako frontoian; Sarrerak salgai daude 7 eurotan. Antiguako San Juan jaiak ate joka datoz, eta antolatzaileak egitarau zabala prestatzen ari dira. Aurten ere Pirritx eta Porrotx pailazoek parte hartuko dute. Ekainaren 9an egingo dute emanaldia, 18:00etan, Antiguako frontoian. Sarrerak 7 eurotan daude salgai Antiguotarrak Elkartean, Garazi Liburu dendan eta [...]