Pintxo lehiaketako epaimahaiak jada auketatu du zein den aurkeztutakoetan onena. Irabazlea, Garazi Urkiola izan da, beraz, Suhazin afari bat irabazi du bost lagunentzako. Gainontzeko partaideak ez dira esku hutsik joango; bigarrenek pintxoak irabazi dituzte A fuego negron, eta hirugarrenei sagardoa oparitu diete.
Etiketen Fitxategia | pintxo
Garazi Urkiola, ezusteko lehiakidea
Hirugarren partaide bat iritsi da ezustean piraten pintxo hotzen lehiaketara. La Flamenkako barra atzean lanean ari den Garazi Urkiola azken unean animatu da parte hartzera. Ikurriña itxurako pintxoa egin du. “Ez dut ezer prestatu. Oraintxe jakin dut lehiaketa zegoela. Hemen ondoko dendan osagaiak erosi eta inprobisatzera”, aitortu du gazteak. Sukaldean aritzea gustuko duelako parte hartu [...]
Beroa freskatzeko pintxoa prestatu dute Agurtzane Barrondok eta Maddi Mochalesek
La Flamenkako pintxo lehiaketan errepikatu duen partaide bakarra Maddi Mochales da. Agurtzane Barrondo ondoan zuela txalupa itxurako pintxoa egin du. Gainean, Eskifaia Gazteen Kofradiako pegatinadun makila jarri diote oihal gisa. Alboan, “beroa freskatzeko” tomate eta tipula entsalada jarri diote. Partaide gutxi izanda saria ziur jasoko dutenez, “denen artean partekatzea” proposatu du Barrondok.
Pintxo “ezohikoa” da Karla Blasco eta Ione Etxeberriarena
Osagai berak erabili behar dituztenez, hauek prestatzeko moduak erabakiko du nor den Piraten II. Pintxo lehiaketako irabazlea. Ione Etxeberriak eta Karla Blascok esaterako, irudimena erabili dute. “Ez genuen ohikoa izatea nahi, dena ogi gainean jarrita”, aitortu du Blascok. Ogi makiltxoen gainean gazta jarri, eta inguruan urdaiazpikoa gehitu diote. Horrek estalita, tomatea eta tipula. Azkenik, piper berdea [...]
Pintxo onena egin nahian dabiltza piratak
Pintxo lehiaketako partaideak hasi dira tamaina txikiko gutiziak prestatzen. Oraingoz bi talde bakarrik animatu dira parte hartzera. Pintxo hotza egiteko osagai berak erabili behar dituzte denek: tomatea, urdaiazpikoa, tipula eta piperra. Antolatzaileek gazta eman diete. Bi sari daude: bost lagunentzat afaria Suhazin lehenengoentzat; eta pintxoak A fuego negron bigarrenentzat.
Etiopiaren aldeko pintxoak, etzi, San Martin merkataritza gunean
Etiopia Utopia Fundazioak IV. Elkartasun Pintxoa egingo du, etzi. San Martin merkataritza gunean gauzatuko dute ekimena, 11:00etatik 15:00etara bitartean. Arrain pastela edo gilda aukeran izango dira, euro baten truke. Bildutako dirua, Fundazioak Wukron(Etiopia) egiten dituen proiektuetara bideratuko dute. Iaz 4.000 lagun baino gehiagok parte hartu zuten Elkartasun Pintxoan.
III. Pintxo Solidarioaren Eguna ospatuko dute, bihar, Egian
TAU Fundazioak, Caritaseko Nazioarteko Lankidetzak eta Maria Reinako Misioak taldeek antolatuta, III. Pintxo Solidarioaren Eguna ospatuko dute, bihar. Plaza Haundin, besteak beste, magoak, batukada, jolas kooperatiboak, bidezko merkataritza azoka edota patata tortilla lehiaketa egingo dituzte, 11:00etatik 14:00etara bitartean. Ekimenaren bidez bildutako dirua,  Cochabamban (Bolivia) aurrera daramatzaten osasuna eta hezkuntza indartzeko proiektuetara bideratuko dute. Hauen bidez, [...]
Pintxo-Poteo
 Xabier Otaegi, pailazoa Euro bakar batekin, basoerdi bat ardo edo garagardorekin batera pintxo bat, astean egun batez, ordaintzeko aukerari jarri dioten izena da pintxo-pote. Hileta baten ondoren, aspaldiko adiskideak tragoska bat edatera bildu ginen batean eduki nuen lehenengo esperientzia. Euro bakar batez Errioxako ardoa eta txanpinoi pintxo bero eginberri bana dastatu genuen, taberna horretantxe normalean [...]
Donostiako zazpi taberna lehiatuko dira pintxo lehiaketan
Euskal Herriko VI. Pintxo Lehiaketa jokatuko dute gaurtik asteazkenera bitartean Hondarribian. Bertan, pintxo berezi eta gozoenak prestatzen saiatuko dira hainbat jatetxe eta tabernetako sukaldari finenak. Zehazki, 75 tabernek parte hartuko dute eta horietatik gehienak gipuzkoarrak dira, 23; 22 bizkaitar, 14 arabar, 13 nafar eta Ipar Euskal Herriko bat. Gipuzkoarren artean, Donostiako tabernak ere ez dira [...]
Garagardoa eta mokadutxoa, euro batean
Gero eta gehiago dira astean zehar auzoko giroa biziberritu nahi dutenak. Gaurtik aurrera, 20:00etan, euro bakar baten truke garagardo botila eta mokadutxo bat hartzeko aukera izango da Aldamar kale inguruko hiru tabernetan. Gaitz Erdi! lelopean, Eiger edaritegia, Ensantxe eta Rekalde tabernak dira ekimena sustatu dutenak. Eigerreko arduraduna den Perdiren hitzetan, «bezeroei aukera eman nahi diegu [...]
Loretopetik
Unai Elizasu: 'Arraultza frijituak'Urteak ziren arraultza frijiturik jaten ez nuela.…
Itsaso Gutierrez: 'Nekez…'Hezurdurak nekez eusten nauen honetan urrunetik…
Beñat Gaztelumendi: 'Bost irakaspen Askegunetik'Hutsik dago Bulebarra; bikote maiteminduak eseri…
Luix Barinagarrementeria: '!!! atariP lekraM irrote ignO'Atzekoz aurrera irakurria izateko izan da idatzia…
Bideoak
- Title
- Museoen eguna, San Telmo Museoan
- Runtime
- 4:13
- Title
- Txanpontxo jaiak 2013
- Runtime
- 2:01
- Title
- Mari Jose Azurmendi soziolinguista
- Runtime
- 8:58
Blogariak
- Zorionak INFORMATIKALARI!: Urte bete daramagu sarean, Informatika euskaraz jorratzen. Ondo ospatzeko blogaren itxura berritu du...
- Bertsoz bustiriko auzoa: Gutxik dakite duela urte batzuk Aieteren izaera gaurkoaren oso ezberdina zela. Donostiar gehienek â€...
Donostia Kultura
Bilatu
Auzoak
Berriketan.info [RSS]
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 13 minutes ago
San Mamesen agurreko partida hauxe izango da, ekainaren 5ean: Athletic-Bizkaiko jokalarien selekzioa.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 46 minutes ago
Biharkoan eta etzikoan dago, ordea, zalantza. Bihar ezingo dituzte igo, ziurrenik, Gavia eta Stelvio, eta beste mendate batzuk aztertzen ari dira antolatzaileak. Val Martelloren aurretik Mortirolo igotzea izan daiteke biharko irtenbidea.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 47 minutes ago
13:12an abiatuko da lehen txirrindularia, Rafael Andriato (Vini), eta 16:33an azkena, Vincenzo Nibali (Astana). 20,6 km-ko kronoigoera zain.
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 1 hour ago
Barakaldon, proiektua zutabe: Zabala prestatzaile fisikoak eta Rodriguez atezainen entrenatzaileak kontratua luzatu dute.
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 1 hour, 27 minutes ago
Paco Herrerari egindako elkarrizketa zatika jarriko dugu. Gaur aurreneko pieza: http://futbolmamia.com/paco-herrera-jokatzeko-ereduaz-elkarrizketaren-1-zatia/ Jokatzeko ereduaz ari da hemen.









