Larunbata, 2013-05-25

Etiketen Fitxategia | Paco Yoldi

Ez dago geldirik egoteko aitzakiarik

Luzetsita zeuden Paco Yoldi kiroldegiko erabiltzaile asko, baina iritsi da eguna. Hiru hilabeteko lanen ondoren, astelehenean ireki zituzten berriro ere ateak. Asko dira Anoetako kiroldegi honetara hurbiltzen diren erabiltzaileak. Udazken giroko goiz euritsu hauetan, gainera, pauso arinean dator jendea kiroldegiko babesera. Horietako bat da Ramon Eizagirre; «bost bat urte daramatzat egunero egunero etorriz eta banuen [...]

Paco Yoldi igerilekuak berriro zabalik

Hiru hilabeteren ondoren, berriro ere zabaldu dute Anoetako Paco Yoldi kiroldegia. Ekainean hasi zituzten berritze lanak eta astelehena arte itxita egon da kirol gunea. Aldagelak handitu eta korridoreak zabaldu dituzte. Gainera, Iñaki Iruretagoiena Kirol Patronatuko Marketin eta Herritarren Arretarako arduradunaren arabera, «orain igerilekura doazenek ez dute aldagela eta dutxen artean batera eta bestera korridorean barrena [...]

Donostia Kirolak ez du aurreikusitako murrizketarik egingo

Aurrekontuan jasota ez zegoen diru sarrera batek irekita mantenduko ditu Intxaurrondoko eta Etxadiko kiroldegiak EAJk duela aste pare bat ohartarazi bezala, Etxadi kiroldegiko kudeaketari aurre egin behar izateak (Tenis elkarteak utzi ondoren) eta Intxaurrondoko kiroldegiko (2011ko udan zabaldu zuten) urte osoko mantenuak Donostia Kirola patronatuko gastua handitu du. Udalak oraindik 2012ko aurrekonturik ez duenez, iazkoarekin [...]

Paco Yoldi, itxita; Etxadi, irekita

Aurreikusi bezala, Anoetako Paco Yoldi kiroldegia hiru hilabetez itxita egongo da, ekipamendua goitik behera eraberrituko dutelako. Etxadiko kiroldegiko ateak, berriz, zabalik daude. Tenis elkarteak kudeatzeari utzi ostean, Donostia Kirolako langileek hartu dute kiroldegiaren ardura. Igerilekua eta gimnasioa erabilgarri daude eta erabiltzaileek «normaltasuna nagusi» dela baieztatu diote IRUTXULOKO HITZAri.

Garai berrietara egokituko dute Paco Yoldi kiroldegia

 Aldagelak txukundu, hodi eta iturriak berritu, girotze sistema hobetu eta ekipamenduaren antolaketa aldatuko dute Hiru hilabetez, ekainaren 18tik irailaren 17ra, itxiko ditu kiroldegiak ateak 1992. urtean eraiki zuten Paco Yoldi kiroldegia. Hogeigarren urtemugan, kiroldegia garai berrietara egokitzeko eraldaketa oparituko dio Kirol Patronatuak Anoetako kirol guneari. Inbertsioa milioi bat eurokoa izango da. Aldagelak txukunduko dituzte, [...]