Asteazkena, 2013-05-22

Etiketen Fitxategia | ospakizun

Larrotxene kultur etxearen 25 urteak ospatuko dituzte intxaurrondotarrek

I. Intxaurrondo Eguna ospatuko dute igandean, jaien barnean, eta beste hainbat ekimen egingo dituzte Larrotxene kultur etxeak 25 urte beteko ditu aurten, eta aitzakia horri tiraka, hainbat ekimen antolatu dituzte Intxaurrondon datozen asteetarako. Intxaurrondo Zaharreko jaiekin bat eginez, igande honetan bertan, I. Intxaurrondo Eguna antolatu dute bertako auzo elkarteak eta Donostia Kulturak. Hori izango da [...]

Pintxo solidarioarekin ospatuko du Valles tabernak 70 urteen muga

Edari eta babarrun berri platerkadatxo bana salduko dute 3 eurotan. Dirua Intermon Oxfami emango diote Erdialdeko Valles tabernak 70 urte beteko ditu aurten. Urteurrenak data zehatzik ez duenez, ostiralean eta larunbatean ospatzea erabaki dute. Ateak ireki zituenetik 65 urte igaro zirenean, 3.000 gilda baino gehiago banatu zituzten bezeroen artean. Oraingoan ere, zerbait berezia egin nahi [...]

EAJk dio lanean hasi beharra dagoela bigarren mendeurrena gogoratzeko

Sei hilabete falta dira 2013. urtera iristeko eta 1813ko hondamendia gogoratzeko ekitaldiak antolatzeko «pauso handirik» ez dela eman salatu du Eneko Goia EAJko bozeramaileak: «Denborarik galdu gabe, lanean hasi behar da bigarren mendeurrena behar bezala gogoratzeko». Ekitaldiek «hiria berriro eraikitzeko erakutsi zuten kemena» izan behar dutela ardatz gaineratu du.

Igeldoko jolas parkearen mendeurrena bisitariekin ospatu nahi dute

Urteurrenaren egunean, abuztuaren 25a, hiriko txoko guztietatik ikusi ahal izango den ekimena egingo dute. Igeldoko jolas parkearen mendeurrena ospatzeko ekitaldiak aurkeztu zituzten atzo honen zuzendari Pilar Pascualek. Urtebetetzean, nola ez, parkea bizirik mantendu dutenek, bisitariek, parte hartzea nahi dute. Ekimenak ekainaren azken astean hasiko dituzte, Mendeurrenaren Astearekin. Besteak beste, altxorraren bila jolasa, 3×3 futbol txapelketa [...]

Berdintasunaren alde emandako urratsak erakusteko astea izango da

Manifestazioa abiatuko da etzi, 19:30ean, Bulebarretik, Eraldaketa feminista izango da, ezinbestean lelopean Emakumeen Nazioarteko Eguna da etzi eta emakume eta gizonen arteko berdintasuna aldarrikatzeko eguna izateaz gain, diskriminazio ororekin bukatzeko urte osoan ematen diren pausoen erakusleiho bilakatuko da osteguna, baita asteko gainontzeko egunak ere. Aurrerantzean berdintasunaren alde lanean jarraituko dutela aldarrikatzeko, manifestazioa abiatuko da, urtero [...]

Mariaren Bihotza abesbatza gaur hasiko da urrezko ezteiak ospatzen

Musikarekiko zaletasunak bultzatuta, 1962an Antonio Sierra Valgañon klaretarrak sortu zuen Mariaren Bihotza abesbatza. 50 urteko ibilbidean beste koru eta musika taldeekin egindako harremanak baliatuta, hainbat kontzertu prestatu dituzte urtean zehar egiteko. Horietako lehena, Udalaren Txistulari Bandarekin batera gauzatuko dute, gaur, Mariaren Bihotza elizan, 19:30ean.  Urtebetetze biribilaren ekitaldi hunkigarriena, berriz, ekainaren 10ekoa izango da. Koruko lehendakari [...]

Tradizioaren gordelekua

2011 amaitu berri da, eta azken 12 hilabeteak oso bereziak izan dira Amara Zaharreko hainbat auzotarrentzat. Izan ere, eraldatzen ari den auzoaren zatian dagoen Santiago Apostoluaren elizak mende erdia osatu baitu. Fedea krisian omen da azken boladan, eta elizak betetzea gero eta gehiago kostatzen da. Hala ere, orain hamarkada batzuk, parrokiak gizarte bizitzaren gune nagusietakoa [...]