Osteguna, 2014-10-23

Etiketen Fitxategia | Olaizola

Kote Olaizolaren omenez

Maiatzean hil zen Bera Berako sortzaileetako bat izan zena, kirolaren alde gogor lan egin zuen donostiarra; hainbat elkarte eta norbanako batu egin dira, eta Anoetako kirol gune bati bere izena jartzea proposatu dute. Ideia ugariren bultzatzaile eta sortzaile bezala oroituko dute askok Jose Ignacio Olaizola donostiarra. Kote bezala ezaguna zen guztien artean, eta zoritxarrez, maiatzean [...]

Julen Olaizolak 20 urtetik beherakoen Eurobasketa jokatuko du

Julen Olaizola donostiarrak 20 urtetik beherakoen Eurobasketean parte hartuko du. Espainiako selekzioarekin jokatuko du, Luis Guil hautatzaileak hala erabakita. Eslovenian jokatuko dute, gaurtik aurrera. Lehenago ere, kadete eta junior mailetan urrezko dominak lortu zituen Olaizolak.

Kote Olaizolaren galera “ordezkaezina” izango dela dio Bera Berako presidenteak

Gaur arratsaldean egingo dute hileta elizkizuna, Parte Zaharrreko San Bizente elizan Jose Ignacio Olaizola donostiarra, Kote Olaizola bezala ezaguna zena, larunbatean hil zen, bihotzekoak jota, 60 urterekin. Kirol arloan pertsona ezaguna zen, Donostiako Bera Bera klubeko sortzaileetako bat izan zen, eta Donostia Kirolakeko langilea zen gaur egun. Beraz, min eta galera handia sortu du bere [...]

Kirol munduak Kote Olaizola galdu du

Bihar izango da hileta elizkizuna, San Bizente elizan, 19:30ean Jose Ignacio Olaizola donostiarra, Kote Olaizola bezala ezaguna zena, larunbatean hil zen, bihotzekoak jota. Kirol arloan pertsona ezaguna zen, Bera Bera klubeko sortzaileetako bat izan zen, eta Donostia Kirolako langilea zen gaur egun. Atletismoarekin, saskibaloiarekin eta errugbiarekin lotura handia izan zuen. Orain, Espainiako Errugbi Federazioko presidente [...]

Jose Luis Olaizola idazleak Troa literatur saria irabazi du

Gizarte hobea lortzeko eta pertsona hobeak izaten laguntzen duen literatura saritzen dute Troa sariek. Jose Luis Olaizolak (Donostia, 1927) eskuratu du aurtengo sari nagusia, La niña del arrozal lanagatik. Haur prostituzioari buruzko obra da, eta Maite Castillo epaimahaikidearen ustez, Olaizolaren lanak haur prostituzioa salatu egiten du, eta haren aurka egitearen garrantzia azpimarratzen du. Somos Uno [...]

San Valentin, bero-bero

San Valentin eguna dela-eta, erreportajea prestatu du Irutxuloko Hitzak. Parte Zaharreko Bitxigorria dendako Iñaki Olaizolarekin hitz egin du. San Valentin eguna “Sexu eta Ugalkortasun Eskubideen Eguna ere badela” gogora ekarri nahi izan du.

“Dibertigarria da taldez aldatzen aritzea eta bakoitzera egokitu beharra”

Julen Olaizola, Saskibaloi jokalaria Entrenatzen ari zela, eskuin belauneko meniskoan lesioa izan du Julen Olaizolak; ebakuntza egin berri diote Quiron ospitalean, eta sei astez kantxetatik kanpo egongo da, ezingo duelarik ez Lagun Aro GBCrekin ezta Iraurgi Lan Mobelekin jokatu denbora tarte horretan. Easo Saskibaloi Taldeko eta Real Madrileko beheko taldeetan urte askoan jokatu du Julen [...]

Lagun Arok Cajasolen aurka jokatuko du gaur

Lagun Aro Gipuzkoa Basketek ACB Endesa Ligako azken hiru partidak irabazi ditu, oso aurpegi ona erakutsiz. Bide on beretik jarraitu nahi du Sito Alonsoren taldeak eta gaur Cajasoli ere irabazteko prest dago. Donostia Arenan izango da partida, 20:00etan. Julen Olaizola donostiarra ez da partidan izango, eskuin belauneko meniskoan lesioa izan baitu. Gaur bertan egingo diote [...]

“Ezagutzen nuen mundu hau, niretzat ez da arraroa”

Jon Txakartegi, Lagun Aro GBCko entrenatzaile laguntzailea Hondarribia-Irun eta Iraurgi Lan Mobel taldeetako entrenatzailea izan ostean, momentuz bere ibilbidearen gorenera iritsi da Jon Txakartegi altzatarra; Lagun Aro Gipuzkoa Basketekin ACB Liga ezagutzen ari da. Espero zezakeen halako aukera bat, eta iritsi denez, ahalik eta zuku gehien atera nahi dio. Azken hiru denboraldietan GBCra lotuta egon [...]