Osteguna, 2014-10-30

Etiketen Fitxategia | Odriozola

Jon Odriozola: ‘Irudiz irudi’

Jon Odriozola, Futbologia Lehengo asteartean Anoetan ikusitako pelikularen amaiera ez zitzaidan gustatu. Momentu onak izan zituen ia bi orduko filmak, baina azkenean pot egin zuen. 65. minututik aurrera ez nintzen eroso egon. Ezta nire ingurukoak ere. Kanpoko taldearen aktoreak ez ziren punta-puntakoak –izen handikoak–, baina jasotako gidoia ondo antzeztu zuten. Jende asko izan zen Anoetan. [...]

‘Sms’

Jon Odriozola, Kazetaria Hasteko, ordutegia ere arerio izan zen hein batean. Lanetik irten, bokata hartu eta Anoetara. Eta horrez gain, euria. Ez zuen bakerik eman. Ederki gozatua zuen bazterrak bustitzen. Hala eta guztiz ere jende asko bildu zen harmailetan. Hori da hori Realak duen ondare bikaina! Zale guztiek asmo berbera zuten; «lortuko dugu!!!»; «aurrera egingo [...]

‘Blai eginda’

Jon Odriozola, Kazetaria Euripean sutan. Horrela amaitu zuen Anoetako nire jarleku inguruan esertzen den realzale batek. Bakarra balitz… Hain zegoen berotuta –nahiz eta eguraldia hezea baino hezeagoa izan– ez zekiela nori errua bota: partidaren ordutegiari, Jupiterri –antzinako Erromako euriaren jainkoa–, eserlekuari –Espanyolek gola sareratu orduko ordura arteko erosotasun guztiak desargertu egin ziren–, jokalariei –aukerak egin arren [...]

‘Hauteskundeak’

Jon Odriozola, Kazetaria Venezuelako hauteskundeen hausnarketa egunean ekin zioten demari Betisek eta Realak. Garaileak, etxekoak. Poza andaluziarren artean. Partida amaitu orduko, burumakur, logelan sartu nintzen. «Zer egin du?», galdetu zidan bikoteak. «Galdu!», esan nion. Eta hitz harekin nire hitz jarioa hasi zen gela txikian. Hura mitina! Jada lau direla aurtengo denboraldian etxetik kanpo garaipenik lortu gabeko [...]

‘Bigarrena’

Jon Odriozola, Kazetaria Ordutegi bitxia partida hasteko; 19:50. Telebistak agintzen du, eta nola gainera! Mallorcako begi-ondokoaren ondoren, jende asko bildu zen Anoetan, Realaren bigarren garaipenaren esperantzan. Aurreko jardunaldian, irlan emandako itxura hobetzeko asmoz zelairatu ziren txuri-urdinak. Denboraldi hasierako partida ohikoa izan zen, eta lehen zatia astun samarra izan bazen ere, taldeak beste itxura bat eman zuen [...]

‘Larunbatetik larunbatera’

Jon Odriozola, Kazetaria Adin guztietako realzale asko bildu zen larunbatean Iruñean. Giro aparta. Denen ahotan hitz bat nagusitu zen: Mikel. Eta abizena, noski: Aranburu. Beroketa ariketak egitera irten orduko Mikel hitza behin eta berriz oihukatu zuten. Eta aste guztian zehar beste hainbeste gertatuko da. Realak azkenaldian jokatu duen lehia eskasena eskaini zuen. Ez zuen ezertan [...]

‘Epaiketak’

Jon Odriozola, Kazetaria Bi asteburu. Bi partida. Bi talde andaluziar. Bi emaitza berdin. Anoetan, 1-1. Malagan, 1-1. Betisen aurkako partidaren azken txanpan, entrenatzailearen aurkako oihuak. Igandean, epaileak partida amaitu zela adierazi zuenean, lasaitasuna eta festa nagusitu ziren: bai harmailetan, eta baita jokalarien artean ere. Bi lehietan puntu kopuru berbera lortu zuten. Eta ia jokalari berberak [...]

‘Lasaitasuna helburu’

Jon Odriozola, Kazetaria Aste urduri samar baten ostean –zale bat baino gehiago berotu zen San Mameseko partidaren kontura– beste jardunaldi garrantzitsu bat Anoetan. Mañoen aurka irabaziz gero, poza. Pott eginez gero, urduritasuna eta ezinegona. Lehena garaile. Bai arrasti gozoa! Larunbatekoa nahikoa garaipen erraza izan zen, Zaragoza lur jota baitago. «Ez dut gogoratzen hain garaipen lasairik», [...]

‘Mozorro: Zomorro’

Jon Odriozola, Kazetaria Eguerdian euria goitik behera ari zuen. Heze eta hotz. Etxekoak sorginez mozorrotu eta inauteriko akelarrera atera ginen. Handik ordubetera, Reala Los Carmenesko zelaira irten zen. Eguzkia. A zer inbidia! Zale txuri-urdina tabernetan pilatu zen pintxo bat janaz partida ikusteko. Ikusmina. Baikortasun urduria. Saldak barrua berotu arren, Realaren azken emaitzak hoztuta utzi zuen [...]