Aritz Sorzabal, kazetaria Irudiek mila hitz baino gehiago adierazten omen dute, esaerak dioen moduan. Hori bai, norberaren begiradaren arabera esaten dugu hau edo beste. Juan Karlos Izagirre alkatea tronpeta jotzen ikusi dugu aste honetan, Europar Musikari Gazteen Jaialdiari buruz egindako agerraldian. Bada, 2009ko azaroan, Odon Elorza aritu zen musikari Donostia Kulturaren irudi berria aurkeztu zutenean; [...]
Etiketen Fitxategia | Odon Elorza

Itxaso eta Elorza, Anastasio danborradan
Odon Elorza alkate ohia Anastasio danborradarekin murgildu da San Sebastian jaietan. Twitter bidez danborradan egindako argazkia zabaldu du. Denis Itxaso PSE-EEko zinegotzia ere berarekin dago.
Grosen bozkatu du Odon Elorzak
Odon Elorzak Grosen eman du boza. Jendeak etengabe agurtu du alkate ohia, eta hautes mahaiaren bila ibili ostean, bere botoa eman du Elorzak. Arratsaldea alderdiaren egoitzan emango duela adierazi du, eta emaitzak egoitzan bertan jasoko dituela adierazi du.
Odon Elorza Loiolara joan da
Mugimendu handia dago goizetik Loiolako kultur etxean. Horien artean, eta nahiz eta ez duen bertan bozkatu behar, Odon Elorza alkate ohia azaldu da. Bitartean PSE-EEko bi ahaldunekin argazkia egin du.
«Loiolako kuartelak lehentasuna du nazioaren defentsan», dio Madrilek
Pedro Arguelles, Defentsako estatu idazkariak Espainiako armadak ez duela kuartela utziko esan du Defentsa Ministerioak atzera bota du Espainiako armadak Loiolako kuartela utzi edo lekuz aldatzeko eskaria. Defentsako estatu idazkari Pedro Arguellesek argi utzi zuen aldaketarik ez zela gertatuko kuartelaren erabilpen zein kokalekuari dagokionez. Indar Armatuentzat, «Loiolako kuartelak lehentasuna du nazioaren defentsan», esan zuen. Kongresuko [...]
Ezker Abertzalea: “Berak hogei urtetan egin ez zuena egiteko eskatzen dio orain Odon Elorzak Donostiako Udal Gobernuari”
Odon Elorzak Bildu kritikatu zuen atzo, Monpasko pasabidea eta Atotxako autobus geltokiaren proiektuak “geldituta” daudelako. Alkate ohiaren esan zuen, jada finantzatuta eta esleituta dauden bi obra geldituta egotea “zentzugabekeria” dela. Ezker abertzalearen ustez, Odon Elorzak ez du zilegitasun politikorik Madrileko kargutik, Donostian zer egin behar duten esaten aritzeko: “Berak hogei urtetan egin ez zuena egiteko [...]
Odon Elorzak Bildu kritikatu du Monpasko pasabidea eta Atotxako autobus geltokiaren proiektuak “geldituta” daudelako
Jada finantzatuta eta esleituta dauden bi obra geldituta egotea “zentzugabekeria” dela dio alkate ohiak PSE-EEko diputatuak, Odon Elorzak, udal gobernua kritikatu du “urtebetean ez duelako ezer ere egin”. Jada esleituta eta finantzatuta dauden bi proiektu dituela, Monpasko pasealekua eta Atotxako autobus geltokia, eta geldituta dituela adierazi du alkate ohiak. haren ustez, zentzugabekeria da. udal bozeramaileei [...]
Ezker Abertzalea: “Illunberen inguruan, ez Odon Elorzak, ez eta bere alderdiak ere, ez dute inoiz beren erantzukizun politikoa onartu”
Donostiako Ezker Abertzaleak Illunbe auziaren inguruan ardura politikoa eskatu dio PSE-EEri. Donostiako Ezker Abertzaleak hasiera batetik Illunbeko “irregulartasun horiekin” ohartuta, epaitegian salaketa jarri zuela ekarri du gogora; eta oraingo sententzia judizialak, bere garaian egindako salaketa hura berretsi duela adierazi du. “Illunberen inguruan, ez Odon Elorzak, ez eta bere alderdiak ere, ez dute inoiz beren erantzukizun [...]
Odon Elorzak Auzitegi Konstituzionalean helegitea jartzeko eskatu dio Izagirreri
Alkate ohia haserre agertu da Illunberen auzia dela-eta bere aurka egindako kritikengatik PSE-EE alderdiko alkate ohiak, Odon Elorzak, Juan Karlos Izagirre Bilduko alkateak Illunbeko auziaren harira egindako adierazpenak kritikatu ditu. Illunbeko kudeaketan egindako akatsen ardura berea bezalaxe gainerako alderdiena ere badela azaldu du gaur, eta ezin zaiola berari leporatu gertatutakoaren ardura osoa. Ezker Abertzaleak izan [...]
Odon Elorza: «Illunbe auziagatik, Izagirrek nire zintzotasuna ez badu argi, jar dezala ikerketa batzorde bat abian»
PSE-EE alderdiko alkate ohiak, Odon Elorzak, Juan Karlos Izagirre Bilduko alkateak, Illunbeko auziaren harira, egindako adierazpenak kritikatu ditu. Eskaera argia egin dio, gainera: «Izagirrek nire zintzotasuna ez badu argi, jar dezala ikerketa batzorde bat abian». Era berean, auzitara jo eta epaiaren kontra babes helegitea jartzeko proposatu du.
Loretopetik
Markel Ormazabal: 'Greba egitetik greban egotera'Ez alferrik, azken urteetan indarra hartu duen…
Unai Elizasu: 'Arraultza frijituak'Urteak ziren arraultza frijiturik jaten ez nuela.…
Itsaso Gutierrez: 'Nekez…'Hezurdurak nekez eusten nauen honetan urrunetik…
Beñat Gaztelumendi: 'Bost irakaspen Askegunetik'Hutsik dago Bulebarra; bikote maiteminduak eseri…
Bideoak
Blogariak
- Euskontu, Euskal Kontu eta Deskontuak!: Duela hilabete asko ez dudala Informatikalari bloga eguneratu, arrazoia? Euskontu. Proiektu oso inte...
- Bertsoz bustiriko auzoa: Gutxik dakite duela urte batzuk Aieteren izaera gaurkoaren oso ezberdina zela. Donostiar gehienek ...
Donostia Kultura
Bilatu
Auzoak
Berriketan.info [RSS]
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 2 hours, 24 minutes ago
2.mailara igotzeko kanporaketa: Levante B-Athletic B (1-2). 2.Bra igotzeko: Azuqueca-Iruña (3-0), Laudio-Ferrol (1-1).
-
Urtzi Urkizu posted an update 2 hours, 28 minutes ago
’Herri komunikazioa antolatzen’ hasi dira gazte batzuk, eta hurrengo herri harresietan lan egiteko konpromisoa hartu dute. Honatx bideoa:
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 5 hours, 2 minutes ago
Bi nafar Poloniako Ligan nagusi: Legiak irabazi du, eta han dira Iñaki Astiz atzelaria eta Kibu Vicuña 2. entrenatzailea. Jan Urban entrenatzaile. Kopa ere irabazi dute. 2007tik daude hirurak Legian.
-
Igor Susaeta posted an update in the group Italiako Giroa 5 hours, 54 minutes ago
Bihar jokatuko da azkeneko etapa, Riese Pio eta Brescia artean (197 kilometro). Garaileari gorazarre egiteko baliatuko dute.
-
Igor Susaeta posted an update in the group Italiako Giroa 5 hours, 55 minutes ago
Samuel Sanchez makal antzean gaur. Euskaltelek haren mesedetan lan egin du, baina bi minutu pasatxora helmugaratu da.










