Asteartea, 2013-06-18

Etiketen Fitxategia | musikari

Euskadiko Musikari Elkartuak bigarren aldiz jaio da

Euskadiko Musikari Elkartuak izeneko elkartea sortu dute. Bigarren aldiz jaio da elkartea, 1995. urtetik 2002. urtera ere existitu baitzen. Lehen elkarte hura “nekeagatik” bukatu zela diote arduradunek, eta gaur, indarberritutako elkartea aurkeztu dute. Momentuz, ahoz aho eta sare sozialen bidez zabaldu dute deia, eta dagoeneko 60 musikari inguru egin dira bertako bazkide, tartean hainbat donostiar: [...]

Francisco Escuderoren omenez

Hainbat jarduera egingo dituzte musikagile donostiarra jaio zela ehun urte beteko direla aitzaki hartuta Francisco Escudero musikagile donostiarra jaio zela ehun urte beteko dira aurtengo abuztuan. Aldi berean, bera hil zela hamar urte beteko dira ekainean. Hori dela eta, hainbat erakundek bat egin dute musikagilea omentzeko helburuarekin, jarduera anitzak antolatuz. Azken batean, Escuderoren izena zabaltzea [...]

“Musika dantzagarria eta alaia” osatu du Jimmy Bidaurretak

Jimmy Bidaurreta musikari donostiarrak ‘Dantza Baltza’ bildumako laugarren diskoa kaleratu du Dantza Baltza disko bildumako laugarren lana kaleratu du Jimmy Bidaurreta musikariak (Donostia, 1971), Jimmy Bidaurreta Meets Viorica izenpean. Aurreko hiru lanek bezalaxe, Gaztelupeko Hotsak disko etxearen zigilua du honek ere. Azken batean, musika traidizionala egungo soinuetara moldatuta eskaini du Bidaurretak Dantza Baltza bildumaren bidez. Gaztelupeko [...]