Larunbata, 2013-05-25

Etiketen Fitxategia | musika

Musika Hamabostaldiak kalitateari eustea lortu du

Donostiako 74. Musika Hamabostaldia abuztuaren 1etik 31ra izango da; ekimenaren aurkezpen ofiziala egin dute gaur goizean eta egitarauaren berri ere eman dute. Hamabostaldiak, nola ez, gogoan izango du duela 200 urte hiriak jasandako suntsiketa eta berreraikitzea bere programazioaren barnean. Orokorrean, gutxi gora-behera aurreko urteetako kalitatea eta kontzertu kopurua mantentzea lortu dute antolatzaileek. Hala, guztira, bederatzi [...]

Surfa, beldurra eta zientzia fikzioa Guardetxean

‘Surfa, Beldurra eta Zientzia-fikzioa’ Surfilm Festibalaren lehen ekitaldia izango da. Guardetxean egingo dute bihar, 20:00etan. Gidoietan surfa ardatz duten Z serieko ekoizpenak, poesia soinudun ikaragarriena eta surf musika gordinena omendu nahi ditu jaialdiaren 11. ekitaldiak. Sarrerak 9 eurotan jarriko dituzte salgai, Guardetxean bertan, 19:30ean. Festa hainbat filmen emanaldiarekin hasiko da. Jack Coleman zuzendari kaliforniarraren Secret [...]

‘Eszena musikala genero ikuspegitik’ mahai-ingurua, bertan behera

Mahai-inguruaren ordez, ‘Emarock’ dokumentala emango dute. Bihar mahai-inguru bat zegoen programatuta Koldo Mitxelenan: Eszena musikala genero ikuspegitik. Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak antolatutako ekitaldia da, eta gaur bertan jakinarazi du “antolakuntzatik kanpoko dauden arazo batzuk direla medio” bertan behera utzi behar izan dutela. Mahai-ingurua ez dute egingo, baina haren ordez Emarock: Iragana, Oraina eta geroa dokumentala [...]

Euskal musika eszena genero ikuspegitik begiratuko dute

Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak antolatuta mahai inguru bat egingo dute asteazkenean, hilaren 22an. Eszena musikala genero ikuspegitik izenburupean elkartuko dira Natalia Garmendia (Humus), Zaloa Urain (Kokein) eta Leire Lopez (Kafea eta Gailetak). Bilgune Feministako Idoia Trenor ariko da moderatzaile gisa. Mahaingurua Koldo Mitxelenan izango da, 19:30ean.

(Bideoa) Dantzaz eta musikaz bete dute San Telmo Museoa

San Telmo Museokoa bazter guztietan ibili da jendea, Museoen Nazioarteko Eguna dela eta, sarrera doan zela aprobetxatuz. Dena dela, arratsaldeko dantza eta musika ikuskizunek piztu dute ikusminik handiena. Udal Musika eta Dantza Eskolako ikasleek dantza erakustaldia eman dute museoaren sarreran lehenengo eta elizan gero. Tartean, jazz doinuak entzuteko aukera ere izan da museoko klaustroan. Euskal [...]

Museoen Nazioarteko Egunean bisitari ugari eta sari berezia jaso ditu San Telmok opari gisa

Gaur ospatu da Museoen Nazioarteko Eguna, eta jende ugari ibili da San Telmo Museoan, adibidez. Bertako arduradunen arabera, goizean goizetik nabaritu dute jendearen joan etorria ohikoa baino handiagoa izan dela. Eguraldi txarrak ere asko lagundu du horretan, babes leku bikainak bihurtu baitira gaurkoan museoak. Gainera, sarrera doan izateaz gain, San Telmo Museoan ekimen ugari antolatu [...]

Donostian egingo dute Europar Musikari Gazteen Jaialdia 2016an

10.500 musikari bilduko ditu jaialdiak 1.000 kontzertu inguru emango dituzte. Europar Musikari Gazteen Jaialdia Donostian egingo dutela jakinarazi dute gaur. Zehazki, 2016ko maiatzean egitea aurreikusten dute. Jaialdi hau bi edo hiru urtetik behin egiten dute Europar Batasuneko herrialderen batean, eta antolatzen duenarentzat erronka handia izan ohi da. EMU, Europako Musika Eskolen Elkarteko Batzar Naguasian aho [...]

Hurrengo urtean 200 toki gehiago eskainiko dituzte Udal Musika eta Dantza Eskolan

Gaurtik maiatzaren 24a bitartean, irekita dago izen emate epea; zerrendak ekainaren 5ean argitaratuko dituzte. Udal Musika eta Dantza Eskola hurrengo ikasturteari begira dago jada. Iaz, 1.900 toki eskaini zituzten, eta Kultura ordezkari Nerea Txapartegik jakinarazi duenez, aurten eskaintza handitzea da helburua; hain zuzen ere, 200 bat toki inguru gehiago eskaintzea. Izan ere, eskaintza ez da [...]

Blues Thorpes eta AZ/DZ, Dokan

Larunbatean kontzertua emango dute, 20:00etan. 15 urte agertokietatik kanpo eman ondoren, ospera eman zien ikuskizuna berreskuratzeko itzuli dira Blues Thorpes. Soul, rythm & blues eta rock & roll erritmoak haien erara; gag eta parodiekin batera. AZ/DZ taldea ere igoko da taula gainera. AC/DC talde mitikoaren abesti zerrenda errepasatuko dute modurik fidelenean. Highway to Hell, Back [...]

Heavy metal doinuak, Dokan

Bihar asteartea, jai egunaren bezpera izanik, kontzertu berezia antolatu dute Doka Kafe Antzokian: SU TA GAR eta Mendeku Itxua taldeek joko dute. Eibarko SU TA GAR banda beteranoak Ametsak Pilatzen azken laneko abestiak aurkeztuko ditu. Bestetik, Usurbilgo Mendeku Itxua taldeak Piztien Pare diskoa aurkeztuko du. Biharkoa, euskarazko heavy metal doinuen gaua izango da, beraz. Kontzertuak [...]