Asteazkena, 2013-06-19

Etiketen Fitxategia | mugikortasuna

Abuztuan jarriko dute abian bizikleta publikoak alokatzeko sistema

Hamabi geltoki egokituko dituzte bizikleta publikoentzako, eta abuztuaren erdirako jarriko dute abian alokairu sistema. Jon Albizu, mugikortasun zinegotziak barkamena eskatu du atzerapenagatik, atzerapenak udalaren kudeaketarekin zerikusirik izan ez duen arren. Antza, Bonopark, bizikleta publikoen sistema esleitu zaion enpresak finantzatze arazoak izan ditu eta horregatik atzeratu da berez, apirilean abian behar zuen sistema. Dena dela, arazoak [...]

(Bideoa) Irudi politak utzi ditu Ziklobiak

Kontxako parkineko aparkalekuak salduz, Bilduk “dirua egin nahi duela” salatu du EAJk

Udal gobernuak jakinarazi duenez, parkinak dituen 639 aparkalekuetatik 136 ez dira eskualdatu 5 urtetan; horiek saltzea dute helburu. EAJk Kontxako parkinean dauden aparkalekuak salduz, Bilduk “dirua egin nahi duela” salatu du gaur. Iñaki Gurrutxagak egindako agerraldian azaldu du, udal gobernuak aparkalekuak saltzeko baldintzak aldatu dituela, aldaketa horien artean, salmenta egoiliarrak ez direnei zabaldu diotela; “argi [...]

Nafarroa hiribideko bidegorria egiteko lanak hasiko dituzte

Maiatzaren bigarren hamabostaldian hasiko dituzte lanak; uztailerako, hiriaren ekialdea Erdialdearekin lotuta izatea espero dute. Nafarroa hiribideko bidegorria eraikitzeko lanak hasiko ditu udalak maiatzeko bigarren hamabostaldian. Mugikortasun zinegotzi ordezkari Jon Albizuk azaldu duenez, urte askotan egin dira bertan bide gorria jartzeko saiakerak, baina guneak “zailtasun teknikoak” dituela esan du eta azkenean “behin betiko soluzioa” aukeratu dutela. [...]

“Ez gaude kaskoaren erabileraren aurka, derrigortzearen aurka baizik”

Kaskoa erabiltzea derrigortzearen aurka bizikleta martxa bat egingo dute bihar

Kalapie Hiriko Txirrindularien Elkarteak deitu du protestara. Bulebarrean elkartuko dira bihar, 12:00etan. Hiri barruan ibiltzeko, kaskoaren erabilera derrigortu nahi du Espainiako Gobernuak: neurri horren aurka protesta egingo dute bihar Donostian. Kalapiek bizikleta martxa bat antolatu du. Eguerdian, 12:00etan, Bulebarretik irtengo dira, eta Benta Berrira joango dira, Trafikoko bulegoraino. Hainbat elkarte eta udaletxe agertu dira eurri [...]

Hiriak bizikleta publikorik gabe hiru hilabete daramatzala salatu du EAJk

Gaurko udalbatzarrean, EAJk mozio bat aurkeztu du alokairuzko bizikleta publikoaren egoera zertan den galdetzeko. Enpresa berri batek kudeatuko du zerbitzua eta aste honetan lehen probak egin dituzte. Baina, jeltzaleek kritikatutakoaren arabera, atzerapen handiarekin jarriko dira berriro bizikletak herritarren eskura, epez kanpo. Hori dela eta, hiriak bizikleta publikorik gabe hiru hilabete daramatzala salatu du EAJk. Mugikortasun zinegotzi [...]

San Martin, Urbieta eta Zabaleta kaleetako autobus bidean asteburu gauetan aparkatzea adostu dute PSE-EEk, PPk eta EAJk

Martxoko udalbatzarra asteartera aurreratu dute, Aste Santuko oporrak direla-eta. Erabaki garrantzitsua hartu dute. Izan ere Oinezkoen eta Ibilgailuen Zirkulaziorako Udal Ordenantza aldatzeko arau proposamena onartu dute, PSE-EE, PP eta EAJ udal taldeen aldeko botoei esker. Bilduk aurka bozkatu du, aldaketekin ados ez dagoela nabarmendu eta gero. Hain zuzen ere, adostutako proposamenak aurreikusten du San Martin, [...]

Mugikortasuna hobetzeko ez dagoela Donostialdeko Metroaren beharrik nabarmendu dute

Abiadura Handiko Trenaren aurkako Donostiako taldeak antolatuta, Donostialdeko Metroaren proiektuari buruz mahaingurua egin dute Okendo kultur etxean. Hizlarien artean Ander Gortazar arkitektoa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Garraio Publikoko zuzendari Unai Erroitzenea, Eusko Treneko langile Oskar Bordes, Altza XXI auzo elkarteko kide Iosu Urrexola eta AHTren aurkako taldeko ordezkari Mikel Alvarez izan dira. Azken honek [...]

Motorren aparkalekuak kudeatzeko proposamen bat eramango du PSEk udalbatzarrera

Zubieta kalean eta Ondarreta hondartzaren ondoan dauden motorren aparkalekuak hutsik daudela jakinarazi dute. Hurrengo udalbatzarrean motorren aparkalekuak kudeatzeko proposamen bat aurkeztuko dutela azaldu du Denis Itxaso zinegotziak. Itxasoren esanetan, hiriko motorren hainbat aparkaleku “ia hutsik” daude neguan, eta horiek autoentzat izan daitezkeela uste du. Hain zuzen ere, Zubieta kalean berriki motorrentzako bideratutako aparkalekuez edo Ondarreta [...]