Mikel Erentxun abeslari donostiarrari bihotzeko ebakuntza egin diote Donostia Ospitalean, arteria buxadura bat zela eta. Guztia ongi atera da, baina orain, hiru astez atseden hartu beharko du. Beraz, Get-In ekoizpen etxeak jakinarazi duenez, datozen egunetarako jarriak zituen kontzertuak bertan behera utzi behar izan ditu.
Etiketen Fitxategia | mikel
Miguel Gutierrez gasteiztarrak irabazi du Mikel Essery Bidaia Kontakizun Lehiaketa
Txapeldunaren kontakizuna beste 17 kronikekin batera argitaratu dute ‘Mampo Poa 4’ liburuan Bost urte igaro dira Mikel Essery beste bederatzi lagunekin batera Yemengo atentatu batean hil zutenetik. Zarauztarra zen Essery, baina Egian bizi zen eta Intxaurrondo Hegoa Ikastetxeko ikasketa burua zen. Bere omenez, Mikel Essery Bidaia Kontakizun Lehiaketa antolatzen hasi ziren duela lau urte. Aurten, 53 bidaia [...]
Mikel Alkorta bigarrena izan da Euskadiko Sega Txapelketako finalean
Euskadiko Sega Txapelketako finala jokatu zuten igandean, Leitzan. Jexuxmari Ormaetxea Urki izan zen txapelduna. Mikel Alkorta egiatarra bigarren postuan geratu zen, txapeldunak baino 77’5 kilo gutxiago bilduta. Zehazki, Urkik 2.996 belar-kilo jaso zituen, Alkortak 2.918’5 kilo, Juanjoxe Lizasok 2.879’5 kilo eta Jon Kaflankak 2.829’5 kilo. Lau partaideek ordubetean ahalik eta belar gehien ebaki behar izan [...]
Mikel Goñik Añorgako jaietan jokatuko du
Añorgako Jai Batzordeak hasiera polita eman nahi die auzoko jaiei. Hala, bi esku pilota partida interesgarri izango dira ostiralean, 21:30ean. Lau t’erdian, Zarauzko Jauregi eta Lazkaoko Insausti ariko dira. Ondoren, bikoteka, Mikel Goñi eta Lizarrako Nubla, Añorgako Urmenetaren eta Eulateren aurka ariko dira. Partidak ikusteko 6 euro ordaindu beharko dira.
Fermin Bouza: “Proposamen dibertigarria egin nahi dugu, baina, aldi berean, abestiek edukia izan dezatela”
Mikel Antero eta Fermin Bouza; Correos taldeko kideak Correos laukotea izango da Kutxa Kultur Festibalean joko duen talde donostiarretako bat; irailaren 7an ariko dira zuzenean Igeldoko parkeko agertokian, 19:00etan, ‘Esponjas para borrar el horizonte’ diskoko abestiak aurkeztuz. Kutxa Kultur Festibalak ahalik eta musika zale gehienengana iritsi nahi du; sarreren prezioa 10 eurora jaistea erabaki du. [...]
Egigurenek Hernandez izango du bikote
Munduko Batzarrak antolatutako zesta punta txapelketa jokatuko dute lau bikotek, gaur hasi eta uztailaren 31 bitartean. Mikel Egiguren aietearrak Hernandez izango du lagun, eta bikote indartsua osatzen dutela ziurtatu diote IRUTXULOKO HITZAri. Partida guztiak Donostiako Karmelo Balda pilotalekuan eta Markinan izango dira. Gainera, hiria izango da finalaren lekuko, eta ikusleak biltzea espero dute.
Mikel Motos eta Jon Santamaria euskal selekzioarekin jokatzeko hautatu ditu Pablo Lasok
Euskadi eta Senegal selekzioek lagunarteko bi partida jokatuko dituzte. Pablo Laso da aurten ere euskal selekzioko hautatzailea, eta Mikel Motos eta Jon Santamaria donostiarrak deialdian sartzea erabaki du. Ostiralean Azpeitian lehiatuko dira bi selekzioak, 20:15ean, eta ETB-1 telebista kateak zuzenean emango du partida. Hortik bi egunetara, Gernikako Maloste kiroldegian bigarren partida jokatuko dute, 19:00etan.
Alkorta hirugarrena izan da Gipuzkoako Azkartasuneko Sega Txapelketan
Euskadiko Sega Txapelketako finalerako sailkatzea lortu du Egiakoak Zizurkilgo Nekola baserriko soroan, Gipuzkoako Azkartasuneko Sega Txapelketa jokatu zuten atzo, gizonezko eta emakumezko mailetan. Hiru segalariko txandatan aritu ziren lanean 15 lehiakideak, gizonezkoak eta emakumezkoak tartekatuz. Belarra egoera aproposean zegoen, eta 200 ikusle inguru hurbildu ziren. Gizonezkoetan, bederatzi segalari aritu ziren lehian, eta Mikel Alkorta egiatarra [...]
Hiru jokalari donostiar izan ditzake Mirandes futbol taldeak
Iñigo Diaz Zerio Burgosko taldearekin kontratua sinatzeko zorian dago, hainbat hedabideren arabera Iñigo Diaz Zerio herreratarra Mirandes futbol taldearekin fitxatzeko zorian dago, hainbat komunikabideren arabera. Reala utzi eta Athleticera joan zenetik, ez du batere zorte onik izan Herrerakoak. Bukatu berri den denboraldian, Numantzian jokatu du, utzita, Bigarren Mailan; eta zortzi gol sartu ditu. Mirandesek Bigarren [...]
Agur beroa jaso du Mikel Aranburuk
Realak larunbat arratsaldean jokatu zuen Lehen Mailako Ligako azken partida. Valentziari 1-0 irabazi zion talde txuri-urdinak. Partida kaskarra izan zen, bi taldeen aldetik, baina Mikel Aranburu kapitainak bere ibilbidea garaipen batekin agurtzeko balio izan zuen. Partida hasieran eta bukaeran omenaldi txiki bana jaso zituen jokalari azpeitiarrak. Zalegoari eskerrak eman zizkiot Aranburuk, eta bere taldekideekin batera [...]
Loretopetik
Itsaso Gutierrez: 'Nekez…'Hezurdurak nekez eusten nauen honetan urrunetik…
Beñat Gaztelumendi: 'Bost irakaspen Askegunetik'Hutsik dago Bulebarra; bikote maiteminduak eseri…
Luix Barinagarrementeria: '!!! atariP lekraM irrote ignO'Atzekoz aurrera irakurria izateko izan da idatzia…
Ion Markel Ormazabal: 'Andantzak eta mudantzak'Eta zergatik ez, baita esker banatze eta agurrak…
Bideoak
- Title
- Museoen eguna, San Telmo Museoan
- Runtime
- 4:13
- Title
- Txanpontxo jaiak 2013
- Runtime
- 2:01
- Title
- Mari Jose Azurmendi soziolinguista
- Runtime
- 8:58
Blogariak
- Zorionak INFORMATIKALARI!: Urte bete daramagu sarean, Informatika euskaraz jorratzen. Ondo ospatzeko blogaren itxura berritu du...
- Borroto: Aiete, pixkanaka, aldatzen doa. Behintzat hori nabari dugu gazteak garenok. Gure bizitzako urte haue...
Donostia Kultura
Bilatu
Auzoak
Berriketan.info [RSS]
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 49 minutes ago
2.B mailara igotzeko kanporaketak ere gaur zozkatu dituzte. Hemen partida guztiak: http://futbolmamia.com/laudio-ferrol-eta-san-juan-puerta-bonita/
-
Unai Oiartzun posted an update 1 hour, 20 minutes ago
Real Unionek ez du saririk izango http://kiroletikblog.blogspot.com.es/
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 2 hours, 8 minutes ago
Zozkatu da 2. mailara igotzeko kanporaketa. Hemen partida guztiak: http://futbolmamia.com/jaen-alaves-alcoyano-eibar-levante-b-athletic-b/
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 2 hours, 23 minutes ago
Beste kanporaketak gure taldeenak: Alcoyano-Eibar. Levante B-Athletic B. Hauek hiru kanporaketa gainditu behar dituzte igotzeko. Alaves igo egingo da lehenengo kanporaketa gainditzen badu (multzoko lehen postuaren jabe izatearen abantaila).
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 2 hours, 29 minutes ago
2. mailara igotzeko kanporaketak, multzoetako liderren artean: Jaen-Alaves eta Tenerife-Hospitalet.











