Ostirala, 2014-10-31

Etiketen Fitxategia | Memoriaren Lorategia

Bidegorria Anoetaraino luzatzea proposatu du EAJk

Anoeta eta Loiolako Erriberako Memoriaren Lorategia bitartean bidegorria egitea proposatu du EAJk. Inguru horretan oinezko eta txirrindularien artean elkarbizitza arazo ugari izaten direla azaldu du EAJko zinegotzi Martin Ibabek. Hortaz, gastu handirik beharko ez lukeen bidegorri batekin irtebidea bila daitekeela zehaztu du.

Memoriaren Lorategiko lehen gereziondoak landatu dituzte

Xabier Etxabe Memoriaren Lorategia egitasmoaren ideia 2005ean abiatu zen. “Orduan, ezinezko zirudiena egia bihurtzen” ari dela aitortu du Odon Elorzak. Izan ere, Loiolako Erriberako elizaren alboan errealitate dira parkea eraikitzeko lanak. Lehenengo fasean abian dela irudikatzeko, lehen harria jartzeko ekitaldia egin zuten atzo. Ekitaldiak, baina, berezitasun txiki bat izan zuen, Aieteko jauregian egindako topaketan parte [...]