Larunbata, 2013-05-25

Etiketen Fitxategia | Maila

EHU Ibaetak ezingo du emakumeen saskibaloiaren gorengo mailan jokatu

EHU Ibaetak ezingo du saskibaloiaren gorengo mailan jokatu. Beraz, azken urteetan egin bezala, Espainiako Emakumezkoen Bigarren Mailan jokatuko du Azu Muguruzaren taldeak. Gorengo mailan jokatzeko aukera iritsi zitzaion EHU Ibaetari, baina ez du maila horretan jokatzeko beharrezkoa zuen diru kopurua lortu. Bigarren Mailako Ligan, hirugarren talderik onena izan zen EHU Ibaeta aurreko denboraldian, eta bere aurretik [...]

Bartzelona handiaren etxean hasiko du Realak 2012-2013 denboraldiko Liga

Anoetan Athletic jasoko du irailaren 22an talde txuri-urdinak, eta otsailaren 23an San Mamesera joango da Jada Realak 2012-2013 denboraldiko egutegia ezagutzen du. Atzo goizean, Madrilen egindako Espainiako Futbol Federazioren batzarraren esparruan, Lehen Mailako Ligako 38. jardunaldietako parekatzeak zozkatu ziren. Talde donostiarrak hasiera handia egingo du, abuztuaren 18ko asteburuan. Izan ere, Ligako lehen partidan, Realak Bartzelonara bidaiatuko [...]

Ohorezko B Mailara igotzeko bigarren aukera bat izango du Kale Lagunakek

Belar hockey taldeak ez du asteburuan helburua lortzerik izan, baina igoera fasean murgilduta jarraitzen du Belar hockeyko Espainiako Lehen Mailatik Ohorezko B Mailara jauzia eman dezake Kale Lagunakek. Igoera fasean murgildua dago talde donostiarra, baina lehen aukeran huts egin du. Izan ere, joan den asteburuan, 3-1 galdu zuen Valles Deportivoren aurka, hala, igoera zuzenerako aukera [...]

Kale Lagunakek Ohorezko B Mailara igotzeko bigarren aukera izango du

Igoera fasean murgildua dago belar hockey talde donostiarra Belar hockeyko Espainiako Lehen Mailatik Ohorezko B Mailara jauzia eman dezake Kale Lagunakek. Igoera fasean murgildua dago talde donostiarra, baina lehen aukeran huts egin du. Izan ere, joan den asteburuan, 3-1 galdu zuen Valles Deportivoren aurka, igoera zuzenerako aukera galduta. Egara 1935 eta CH San Fernando talde [...]

Azu Muguruza: “Azken batean, jokalariek irabazi duten eskubide bat da”

Azu Muguruza, EHU Ibaetako entrenatzailea Taldea sortu zenetik, Azu Muguruza izan da EHU Ibaetako entrenatzailea; beheko mailetan hasi zen proiektua, eta azken bost urteak Bigarren Mailan egin ostean, gorenera igo daiteke Espainiako Lehen Mailako Ligan jokatzeko aukera zabaldu zaio EHU Ibaetari, Donostiako emakumezkoen saskibaloi taldeari. Bigarren Mailako Ligan, hirugarren talderik onena izan da, eta bere [...]

Iñigo Imaz: “Guk ere gauza asko gaizki egin ditugu, baina epailearen lana ez da izan oso fina”

Iñigo Imaz, Pegamo Bera Berako entrenatzailea Errugbiaren Ohorezko Mailara igoera lortzeko bi aukera izan ditu Pegamo Bera Berak, baina biak agortu zaizkio, helburua lortu gabe; datorren denboraldian ere zilarrezko mailan jokatu beharko du. Gorka Buenorekin zuzentzen du Pegamo Bera Bera errugbi taldea Iñigo Imazek (Bidebieta, 1972). Taldeak ezin izan du hainbeste desio zuen igoera lortu, [...]

Igoera lortzeko bigarren aukera bat izango du Pegamo Bera Berak

Madril CRCren aurka galdu ostean, Hernanirekin lehiatuko da Donostiako errugbi taldea igandean Ohorezko Mailara igotzeko, orain arte lagun izan duen Hernanirekin jokatu beharko du postua Pegamo Bera Berak. Izan ere, bi talde gipuzkoarrek maila igoera lortzeko lehen aukera galdu dute. Orain, bien artean lehiatzea baino ez zaie geratuko. Asteburu honetan bertan jokatuko dute elkarren aurkako [...]

Pegamo Bera Berak Ohorezko Mailara igotzeko lehen aukera du igandean

Errugbi taldeak CRC Madrilen aurka jokatuko du Anoetako estadio txikian, igoera lortzeko helburuarekin Pegamo Bera Berak bukatu du Ohorezko B Mailako Liga. Bigarren postuan geratu da bertan, 54 punturekin. Hernani izan da txapelduna, 69 punturekin. Orain, berriro ere gorengo mailara itzultzea da Donostiako taldearen nahia, eta horretarako borrokan hasiko da asteburu honetan. Ohorezko B Maila [...]

“Bakoitza bere postura moldatu arte denbora dezente igaroko da”

Espainiako Lehen Mailan jokatzen duen Euskal Herriko boleibol talde bakarra donostiarra da, Fortunakoa. Amateur mailako Ligarik gorenena da, eta bertan mantentzea da jokalarien eta arduradunen helburu nagusia. Klubean bederatzi urte eman ostean, Fortunako gorengo boleibol taldera igotzea lortu zuen iaz Amaia Aranzadik (Amara Berri, 1985). «Hona iritsi aurretik ezer gutxi nekien boleibolaz, aurretik gimnasia erritmikoa [...]

EBA mailan jokatzeko beharrezko dirua bildu du Easo Saskibaloi Taldeak

Lehen Mailako txapelduna izan da klubeko gizonezkoen gorengo taldea, eta igoera gauzatuko du Duela bi aste baieztatu zuten albistea; datorren denboraldian EBA mailan jokatuko du Easo Saskibaloi Taldeko gizonezkoen gorengo taldeak. Aukera zutela jakina zen, Lehen Mailako txapeldunak izan baitziren. Arazoa, ordea, maila horretan lehiatu ahal izateko, klubaren diru-sarrerak ziren. Azkenean, taldeak izena emateko 25.000 [...]