Larunbata, 2013-05-25

Etiketen Fitxategia | maiatza

Maiatzean, 112 langabe gehiago

Lan Behatokiaren datuen arabera, 10.980 donostiarrek izena emana dute Lanbideren bulegoetan. Langabezia hazi egin da maiatzean, 112 donostiarrek lana galdu dute.  Espainiako Lan Behatokiak ezagutarazitako datuen arabera, Lanbideko bulegoan izena emana dutenen zenbaketa 11.000tik gertu dago berriro. Izan ere, 10.980 baitira lanik ez duten donostiarrak. Azken hilabete datua bereziki txarra da. Batetik, urte osoan kopuruak [...]

Eguraldia lagun izan ez arren, 4.000 bisitari baino gehiago izan dira Donostia Turismoa bulegoan

Eguraldi kaskarra egin du asteburu luze honetan, baina bisitari kopuruak Donostia Turismoaren aurreikuspenak gainditu ditu. 4.419 bisitari pasa dira asteburu luze honetan Donostia Turismoa bulegotik. Gehienak igande eta astelehenan. Igandean, 1526 bisitari eta astelehenean, 1422. Udan, Donostia Turismoa bulegoaren informazio gune ezberdinetan egunean batazbeste 1.500 bisitari izan ohi dira. Bisitari gehienak, Madrildarrak Donostia Turismoak Madrilgo [...]

Xabi San Sebastianek eta Laurobak disko berriak kaleratuko dituzte

Elkarrek jakinarazi duenez, neguan prestatutako hainbat disko udaberrirako prest izango dira. Musikari donostiarren lanak izango dira tartean: Xabi San Sebastian bakarlaria eta Lauroba taldea. Xabi San Sebastianek estudioan grabatutako bigarren diskoa aurkeztuko du, maiatzaren erdialdean. Erraiak izena izango du bere lan berriak. Aurreko diskoan baino protagonismo handiagoa izango dute gitarra soinuek. Gainera, rockzaleago itzuliko da [...]