Ostirala, 2014-08-29

Etiketen Fitxategia | M29

Donostia itxi dute langileek

Bideoa: M29Donostia Grebak ia erabateko jarraipena izan du hirian; Garbera merkataritza gunea eta Zuatzuko enpresa parkea salbuespenak izan dira 2012ko martxoaren 29a denbora luzez izango dute gogoan herritarrek eta sindikatuek. Izan ere, lan erreformaren aurka egindako greba orokorrak ia erabateko jarraipena izan du hiriko auzoetan. Dena dela, salbuespenak ere izan dira; Garbera merkataritza gunean eta [...]

Bidebietako enpresetako langileek greba egin dute

Enpresa guztiak itxiak daude Bidebietan. Kiroldegiak ere ez ditu ateak zabaldu gaurkoan, eta grebaren aldeko kartelak ikus daitezke itsatsirik bertan.

Antiguan dendak eta tabernak itxita izan dira, goiz osoan

Antiguan, eta batez ere Matia kalearen inguruan, jarraipen zabala izan du greba deialdiak. Tabernak eta txikizkako merkataritza establezimenduak itxita izan dira goiz osoan. Informazio piketeen lanak itxi ditu hainbat establezimendu ertzainen begiradapean, baina gora-behera handirik ez direla sortu adierazi dute sindikatuetako kideek.

Altzan ezer gutxi dago zabalik

Altzan eta Herreran isiltasuna da nagusi. Auto mugimendua dabil eta denda, taberna eta tailer gehienak itxiak daude. Anbulategia eta botika, berriz, zabalik daude.

EHNE: «Herri oso bat kalean da»

Greba orokorrak izan duen erantzun zabalaren aurrean pozik agertu dira sindikatuetako ordezkariak. «Sekulakoa egin dugu», esan du LABek. EHNEk, berriz, «herri oso bat kalean» eta sistema finantziarioari «hortzak erakutsi» dizkietela. Greba deialdiarekin bat egin duten milaka lagun bildu dira Bulebarrean.

Jokalariek ez, baina greba egin dute Zubieta XXI kirol gunean

Realeko eta Sanseko jokalariek entrenamendua egin dute, ateak itxita. Parkinaren itxurak bakarrik adierazten zuen kirolariak Zubietan zeudela. Hala eta guztiz ere, kirol jarduera besterik ez da izan Zubieta XXI kirol gunean, langile bakarrak bete baititu bestelako gutxieneko zerbitzuak.

Bulebarra gainezka

Jendea etengabe ari da Bulebarrera heltzen. Manifestazioak erantzun handia izan du eta lasai doa, gorabeherarik gabe.

Ategorrietako dendaren bat irekia dago

Ategorrietako denda txikiren bat zabalik dago, baina tabernak itxita daude. Edonola ere, inor gutxi dabil kalean.

Cementos Rezola gelditu dute, atean katea jarrita

Piketeek katea jarri dute Añorgako Cementos Rezola fabrikaren atean, 06:25ean. Lantegiaren hainbat makina abian dauden arren jarduera erabat etena dago. Eremuaren hesietan greba orokorrera deitzen duten afixak ikus daitezke, eta baita enpresaren lan hitzarmena betetzea eskatzen dutenak ere. Añorga Txiki zein Añorgan greba jarraipen handia izaten ari da.