Larunbata, 2015-01-31

Etiketen Fitxategia | Loretopetik

Itsaso Gutierrez: ‘Multzoez beste egiterik?’

Jendartearen premietara egokituz goazela esaten dugu, kontzientziak zuritze horretan. Eskoletan, hezkidetza-planak txertatzen dira, gainera, egon badiren errealitate askori erantzuteko beharraz baino, legez hala exijitzen delako. Berdintasun Sailak eta Hezkuntza Sailak bateratutako erabakiren batean, eskola guztiei ezinbestean exijitzen den eraldaketa delako. Kontzientzia, estropezu eginez errotzen ote da? Haur eta gazte barnerakoi, ilun, goibel eta galduak. Identitatearen [...]

Unai Elizasu: ‘Tarrapatan’

“Sebastian bat bada zeruan, Donosti bat bakarra munduan…” Aurten, lehen aldia izango da, danbor hotsen entsegurik entzun ez dudana. Ez “sebastian bat bada zeruan”, ez “tatiago”, ez iriyarenik eta ez polkarik. Eta bai, zorionekoa ni! Ulertzen dut, donostiar zenbaitengan sortzen duen bihotz taupen tarrapatana. Finean, euren eguna da, eta euren eguna izaki, egun horretan egosten [...]

Markel Ormazabal: ‘Ulrich berri on!’

Abenduaren azkena amaitzear den urtearen berrikusteak egin eta abiaraziko dugun berriarekiko asmoak zehazteko erabili ohi dugu. Urteko albisteei, nahiz norberaren eta ingurukoen urteko bizi-pasarteei gainbegiratua ematen diegu. Urte berrirako asmoekin, berriz, horditu egiten gara. Eta hala geundela, notizia. Urtarrilaren lehenarekin, urteko lehen egunarekin alegia, Ulrich Beck soziologo alemaniarraren heriotzaren berri jaso genuen. Berea da Arriskuaren [...]

Itsaso Gutierrez: ‘Zure arnasbide, nire itoaldi?’

“Zer moduz dago Jon? Orain non? Eta animoz? Hasi al zituen azkenik ikasketak? Eta iristen al zaizkio liburuak? Trasladatu zuten, ezta? Hau poza, laster kalean izango da!”. Zubi. Bide. Bi munduren arteko lokarri. Ezinbesteko nauzu. Zeurean. Zureentzat. Zenbat dira kartzelan… zortzi, ezta? Bai, zortzi urte, bi hilabete eta egunen bat. Igandeetan hasten zaizkit asteak. Etxera [...]

Unai Elizasu: ‘Hiru hitz zuri’

Esnatzen naizenero zauzkat. Ortzimuga, oso urrun. Bizkaiko lurrak mendebaldean. Ekialdean, lerro bat. Lerro hori, fina. Lerro fina, horia. Landetako hondarrak marraztuak. Gosaltzen dudanero zauzkat. Kafea prestatu artean. Zuri begira jarrita. Kafe usaina datorkit. Zuri begira nago. Kafea borborka hasia. Zuri begira nago. Kafea sutik kendu. Eta zuri begira. Ogia, mermelada, kafea. Eta zuri begira. Gaur [...]

Markel Ormazabal: ‘Gaztea, gazteria, gaztetasuna’

“Hogeita hamar urtetik gora badituzu, hilda zaudela esan daiteke”, ebazten du Goetheren Fausto-k. Zer da gaztea izatea? Eta gazteria? Ba al da halakorik?…Gazteei eurei galdetzea hobekien. Eta ikerketa ezberdinetan parte hartu duten gazteen erantzuna: adin-tarteak dira gaztea denaren eta ez denaren ulermenari dagokionean elementu argienak eta adostasun gehien biltzen dutenak. Hala ere, ez dago nozio [...]

Unai Elizasu: ‘Porrontxoak’

Lehenik eta behin, barkamenak eman behar Hitzako lagunei. Orain bi aste idatzi behar nuen testu hau eta, inoiz baino beranduen jarri naiz ordenagailu aurrean. Arraun denboraldiaren bukaerako ajeei buruz idaztea izan zitekeen egokiena, aurreko urtean egin nuen bezala. Aurten baina, ez zitzaizkidan irtengo hitzak aurreko urtean bezain aise. Denboraldia bukatu eta lanean hasi behar izan [...]

Itsaso Gutierrez: ‘Ezjakina neu’

Gozamen une batean, sexuaren magian, maiz, batean ala bestean, muturrera eraman ohi dugu jolasa. Gorputzaren basatiak hartzen gaituenean, buruak agintzeari uzten du. Esaidazu, nor ez den gozamenaren truke hutsean, barruraino larrutu, jolasean arriskatu. Jakinik, arrisku batzuen ondorioak zein izan litezkeen. Kutsa daitezkeen gaixotasun biziak, edo esna daitezkeen obulu lokartuak. Abortua debekatzearen edota arautzearen inguruko mehatxua [...]

Markel Ormazabal: ‘AuZOgestioa’

Markel Ormazabal, musikaria Sants (Bartzelona) auzoko Can Vies gune autogestionatuaren eraisteak berriz harrotu ditu kaleak. Hondeamakina sutan agertzen den irudiak ageriko utzi du hiri ereduen arteko talka. Santsen edo Bartzelonan, Gamonalen, Donostian gidoi bera jarraitzen duen talka. Ez da berria, eta lerrootan ere esana dugu. Kapital(ismo)a mundu mailako berkokatze erabateko baten aurrean aurkitzen da. Hiriak [...]