Igandea, 2013-05-19

Etiketen Fitxategia | Loiolako Erribera

Loiola guztiz itxita

Loiolan ez da establezimendu irekirik somatzen, taberna eta denda guztiak goizetik itxita daude.Jendea bestalde greba eguna aprobetxatuz, inguruan paseoan dabil. La Salle ikastetxean haurrak ikus daitezke jolastokian. Loiolako Erriberako Super Amara irekita baina ohikoa baino mugimendu gutxiagorekin ikus daiteke, ia hutsik.

Gaur hasiko dira jaiak Intxaurrondon eta etzi Loiolako Erriberan

Haur eta helduentzat festarako aukera zabala izango da; osteguneko txupinazoa 20:00etan izango da Gaur bertan hasiko dira jaiak Intxaurrondon, 20:00etako txupinazoarekin. Ostiralean, 18:00etan, umeek haur jolasak eta buruhandiez gain, magia ikuskizunak ere izango dituzte eta, 21:00etan, herri afaria dastatzeko aukera. Larunbatean, bertso-saioa izango da eguerdiko 12:30ean, eta gauean, Gabezin taldeak dantzaldia egingo du, 21:00etan Igandean, [...]

Bizikleta konpontzen irakatsiko dute ostiralean, Loiolako Erriberan

Loiolako Erriberako auzo elkarteak antolatutako ekimena da. Bizikleta konpontzea kosta egiten zaizu? Hala bada, ostiralean zure zalantza guztiak argitzeko aukera izango duzu Loiolako Erriberan. Auzo elkarteak abian duen Zure bizilaguna ezagutu proiektuaren barruan, bizikleta konpontzen ikasteko lantegia egingo dute. Parte hartzen dutenek euren bizikleta, aldatzeko kamara bat eta tresnak (allen giltzak, giltza ingelesa…) eraman behar [...]

‘Zure bizilaguna ezagutu’, Loiolako Erriberako auzo elkartearen ekimen berria

Alex Ayestaran auzoko abeslariak Eduardo Txillidaren omenezko kontzertua egingo du larunbatean Loiolako Erriberako auzo elkarteak ekimen berria jarri du abian: Zure bizilaguna ezagutu. Iaz auzoa ezagutzeko bisita gidatuak egin zituzten. Aurten, bizilagunek elkar ezagutzeko kanpaina egiten ari dira. Larunbatean egingo dute lehen jarduera. Auzoko Alex Ayestaran abeslaria izango da protagonista. Oroimenaren Lorategian Eduardo Txillidaren omenezko [...]

Autobus geltokiaren kokalekuaren erabakian oposizioak “enpresa interesak” lehenetsi dituela salatu du Donostiako ezker abertzaleak

Loiolako Erriberako kokapena “onena” dela uste du alderdiak Oposizioko udal taldeek autobus geltokia Loiolako Erriberan eraikitzeko aukera baztertu zuten asteazkeneko udalbatzarrean. Erabaki horrekin “Donostiako interes eta beharrei bizkar eman” dietela kritikatu du Aritz Ibarrola Donostiako ezker abertzaleko kideak. PSE-EE, PP eta EAJren hautua “Madrileko Genova kaleko PPren bulegoak, Adifek –Renferen trenbideak kudeatzen dituen erakundea– eta [...]

Ricardo Burutaran: «Loiolako Erriberan abantaila asko ikusten ditugu eta gabezia larriak Atotxan»

Inork zalantzarik balu, Ricardo Burutaran Bilduko Hirigintza zinegotziak argi adierazi du: «Autobus geltokia Atotxan egingo dugu». Atzoko udalbatzarrean, oposizioak azpiegitura Loiolako Erriberan egiteko aukera baztertu ostean, Atotxan egiteko konpromisoa hartu zutela gogoratu du. Atzo berretsi eta aurretik ere horrela agindu zutela gaineratu du Burutaranek. Halere, «Loiolako Erriberan abantaila asko ikusten ditugu eta gabezia larriak Atotxan», [...]

Hiriak autobus geltokia izan dezan bat egin dute udal taldeek

Loiolako Erriberako egitasmoa baztertu eta gero, lanak lehenbailehen hasteko mozioa onartu du udalbatzak aho batez Gehiengoak erabakitakoa errespetatuko duela esan du Bilduk; Atotxako kokagunea, barne Oposizioko hiru udal taldeek ez dute autobus geltokia Loiolako Erriberan eraikitzearen alde egin. Hortaz, Bilduk PSE-EEk aurkeztutako mozioaren alde bozkatu behar izan du, Donostiak autobus geltokia izan dezan. Hain zuzen [...]

Hiriak autobus geltokia izan dezan bat egin dute udal taldeek

Oposizioko hiru udal taldeek ez dute autobus geltokia Loiolako Erriberan eraikitzearen alde egin. Hortaz, Donostiak autobus geltokia izan dezan, Bilduk PSE-EEk aurkeztutako mozioaren alde bozkatu behar izan du. Hain zuzen ere, Loiolako Erriberako kokalekua behin baztertuta, PSE-EEk egitasmoa Atotxan egin dadila eskatu du, lanak lehenbailehen has daitezen. Eta proposamena aho batez onartu dute. Bilduk gehiengoak [...]

Oposizioak atzera bota du Loiolako Erriberako autobus geltokia

Bilduren ustez AHTaren geltokia egiteko babesten du oposizioak Atotxako proiektua Atotxa ala Loiolako Erribera? Udalbatzarrean autobus geltokiaren kokapenaren inguruan eztabaidatu dute. Botoa eman dute, eta oposizioak atzera bota du Loiolako Erriberako proiektua. Ricardo Burutaran hirigintza zinegotziak eta Juan Karlos Izagirre alkateak Loiolako Erriberaren proiektua defendatu dute. Izagirrek adierazi du udal gobernura iritsi zirenean autobus geltokiaren [...]

Bidegorria Anoetaraino luzatzea proposatu du EAJk

Anoeta eta Loiolako Erriberako Memoriaren Lorategia bitartean bidegorria egitea proposatu du EAJk. Inguru horretan oinezko eta txirrindularien artean elkarbizitza arazo ugari izaten direla azaldu du EAJko zinegotzi Martin Ibabek. Hortaz, gastu handirik beharko ez lukeen bidegorri batekin irtebidea bila daitekeela zehaztu du.