Larunbata, 2013-05-25

Etiketen Fitxategia | langile

Manifestazioa egin dute adineko zentroetako langileek

Gipuzkoako adinekoen zentroetako langileek bost eguneko greba hasi dute gaur. Hala, sektore horretarako lan hitzarmen bat eskatzeko asmoz, protestara deitu dute  ELA eta LAB sindikatuek. Donostian gaur goizean manifestazioa egin dute. Sindikatuek jakinarazi dutenez, lurraldeko %92 langilek egin dute greba adinekoen zentroetan, eta %80k eguneko zentroetan.

Azpeitiako Corrugadoseko langileek protesta egin dute hirugarren egunez, Erdialdean

Azpeitiako Corrugados lantegiko langileak greba mugagabean daude ekainaren 15etik. Aste honetan euren protesta Askatasunaren hiribidean dagoen BBVA banketxearen egoitza aurrera ekarri dute. Izan ere, banketxea lantegiaren jabe den Grupo Gallardoren zordun nagusia baita. Hiru egunez, egoitza aurrean kanpatu ondoren, Bilbora eramango dituzte beraien aldarrikapenak. Hala ere, eguerdian, protesta zaratatsua egin dute Erdialdean. Otsailean, enpresak lantegiko [...]

Donostia Kulturako lantaldea berrantolatzeko eskatu du PPk

Hainbat langilek zinegotzi batek adina irabazten dutela adierazi du Jose Luis Arrue zinegotziak Jose Luis Arrue PPko zinegotziak Donostia Kulturaren lan organigramaren inguruan duen kezka agertu du. Erakunde publikoaren lan taldean 172 langilez gain, plazarik edo formalki izendatutako lanposturik ez duten beste 42 behargin daudela salatu du. Udalaren langileria gastuei aurre egiteko bideratzen den dirua [...]

Egun eta erdi geroago, Etxadi zabalik

Kiroldegiko sei langileren grebak ordu batzuez ateak ixtera behartu ditu Tenis Elkarteko arduradunak. Ateak itxita eta eraikinaren fatxada pankartez josita. Hala egon zen Etxadiko kiroldegia igandetik atzo arratsaldea arte. Maiatzaren 30etik bertako sei langile greban daude, eta honek, zerbitzua ez ematera behartu zituen Aieteko kiroldegia kudeatzen duten Ondarretako Tenis Elkarteko arduradunak. “Langileak ezin dira ordezkatu, [...]

Etxadi kiroldegiko egoerari irtenbidea bilatzeko eskatu du PPk

 PPko ordezkariek eta kaleratu dituzten langileek baieztatu dutenez, kloro maila ez neurtzearen ondorioz, Etxadi kiroldegiko igerilekuak itxi dituzte. Egoera «kaotikoa» dela esan du Ramon Gomez PPko udal bozeramaileak eta «lehenbailehen» irtenbide bat bilatzeko eskatu dio udal gobernuari. Egoera, gainera, are gehiago korapila daitekeela zehaztu du udal bozeramaileak, ekainaren 15ean ireki beharko lituzketelako Etxadi kiroldegi [...]

Etxadi kiroldegiko langileek greban jarraitzen dute

Sei langileren subrogazioa eskatzeko, 1.400 sinadura baino gehiago batu dituzte orain arte Etxadiko kiroldegiko langileak herenegun hasitako grebari eusten diote. Ondarretako Tenis Elkarteak ekainaren 16tik aurrera kiroldegia kudeatzeari utziko dio eta Donostia Kirolak hartuko du ekipamenduaren ardura. Aldaketa horren ondorioz mantenu zerbitzuko eta harrerako sei langile kalean geratuko direla salatu dute. Langileok Etxadin ariko diren [...]

Zardoya-Otis enpresako langileak akordioa lortzetik gertu egon daitezke

Hilaren 14tik greba mugagabea egiten ari dira Donostiako langile baten kaleratzea salatzeko. Zardoya Otis igogailu enpresako langileen hamar egunetako protestek eragina izan dutela dirudi. Hilaren 14etik greba mugagabea egiten ari dira Zardoya Otiseko langileak, enpresak Donostiako egoitzako langile bat kaleratu izana salatzeko. ELA sindikatuko Jose Luis Vidalek aurreratu duenez, akordioa gertu egon daiteke. “Madrilen bilerak [...]

Bi lagun kalean geratu direla salatu du PSE-EEk

Lehiaketa berria egin bitartean, Gipuzkoako Poliklinika arduratuko da Bengoetxea kaleko Sorospen Etxearen kudeaketaz. Udal gobernuak egindako esleipen horretan, ordea, langileen subrogatzea exijitzea ahaztu zitzaiola eta bi langile kalean geratu direla salatu du PSE-EEko udal taldeak. Egoera hori Bilduren «zabarkeriari» egotzi dio Denis Itxaso zinegotzi sozialistak.

Altzari eta dekorazio arloko Inchausti enpresako 27 langileak kalean geratuko dira

Altzari eta dekorazio arloko Inchausti eta Otaegui enpresa itxiko dute eta, ondorioz, 27 langile kalean geratuko dira. Langile hauek protestak egingo dituzte egunotan. Hain zuzen ere, gaur, 18:00etatik 19:00ak bitartean, lan uztea egingo dute enpresak dituen egoitzatan. Bihar, berriz, elkarretaratzera deitu dute Inchausti Dekorazioaren aurrean, Añorgako Errekalde auzoan. Inchausti eta Otaegui enpresa 1962. urtean sortu [...]

Udal langileek hiru jaiegunetan lanera joateko aukera izango dute

 LAB sindikatuak jakinarazi duenez, udal langileek, hala nahi badute, urriaren 12an eta 25ean eta abenduaren 6an lanera joateko aukera izango dute. Hiru jaiegun horiek urteko beste edozein egunetan hartzeko aukera izango dute. LABek erabakia txalotu du; PPko Ramon Gomezek, aitzitik, «legez kanpokoa» eta «lotsagarria» dela esan du.