Asteazkena, 2013-05-22

Etiketen Fitxategia | Langabezia

Donostiako Sustapenak 1.085 lanpostu sortzeko helburua du 2013an

Ekonomia Suspertzeko Plana 2013 aurkeztu dute; 6,5 milioi euroko inbertsioa egingo dute dute enpleguaren sortzeko. Donostiako Sustapenak gaur aurkeztu du 2013ko Ekonomia Sustatzeko Plana. Azaldu dutenez, 1.085 lanpostu berri sortzea dute helburu nagusia. Horretarako, Juan Karlos Izagirre alkateak erdigunean jarri du Donostiak krisi garaia bizi duen egoera; “krisiak Donostian ere bere eragina izan du, eta [...]

Donostiako Sustapenak igo egin du bere aurrekontua

2013ko aurrekontua 10.176.672 eurokoa da, eta Ekonomia Suspertzeko Planari arreta berezia jarri diote. Donostiako Sustapenak aurtengo aurrekontua aurkeztu du. Iazkoarekin alderatuta, %11 handitu dute. Guztira, 10.176.672 euroko aurrekontua aurkeztu dute. Garapen Ekonomikoko zinegotzi Josu Ruizek azaldu duenez, aurten arreta berezia jarri dute Ekonomia Suspertzeko Planean, orotara, aurrekontua %22 handituz. Donostiako Sustapeneko zuzendari Euken Sesek nabarmendu [...]

Langabetuek kiroldegietako tabernak kudeatzea proposatu du PSEk

Altza eta Bidebietako udal kiroldegietako tabernak itxita daude egun; horietatik hastea proposatu dute. PSE-EEko zinegotzi Ernesto Gascok hiriko udal kiroldegietako tabernak langabetuek kudeatzea proposatu du. Hain zuzen ere, atzoko udal batzarrean mozioa aurkeztu zuen alderdiak, eta aho batez onartua izan zen. Mozioan, Donostiako Sustapenak, taberna hauei dagokion plan berezi bat abian jartzeko konpromisoa azaltzen zen. [...]

Hirian 11.477 langabe daude, azaroan 257 lagunek lana galdu eta gero

2012a amaitzear denean, 1.671 herritar geratu dira lanik gabe urtea hasi zenetik Langabeziak gora egiten jarraitzen du, Gabonen atarian ere. Lanbideren zerrendetan oinarrituta Espainiako Enplegu Zerbitzu Publikoaren Lan Behatokiak emandako datuen arabera, Donostian 11.477 langabe zeuden abenduaren 1ean; horietako 6.065 emakumeak dira, eta 5.412 gizonezkoak. Urriko datuekin alderatuta, azaroan 257 donostiarrek galdu dute lana. Datuekin [...]

Lana aukeran, enpleguaren azokan

Enpleguaren Azoka egin dute Altzan, langabezia gehien dagoen lekuan. Bertan, 125 lanpostu izango dira eta hasi aurretik 760 hautagaik izena emana dute. Beharra nabaria da. Enpleguaren XII. Azokak ateak ireki zituen atzo Altzan, Donostiako Sustapenak antolatuta. Lana bilatzen ari diren Donostiako pertsonak eta lanpostuak osatu nahi dituzten enpresak harremanetan jartzea ahalbidetzen du azokak. Donostiako Ekonomia [...]

Mila bostehun bat donostiar lanik gabe geratu dira aurten

Urriaren 31ko datuen arabera, 11.220 langabe daude; udalak Enplegu Azoka egingo du Altzan, hilaren 28an eta 29an. Lanbideren zerrendetan oinarrituta Espainiako Enplegu Zerbitzu Publikoaren Lan Behatokiak emandako datuen arabera, Donostian 11.220 langabe zeuden urriaren 31n. 2011ko urriko zenbakiekin alderatuta, azken hamabi hilabeteetan, 1.486 donostiarrek galdu dute lana. 2012aren hasierari dagokionez, galera antzekoa da. Izan ere, [...]

12 enpresa eta 29 lanpostu berri sortu dira Altzan, Ekonomia Sustatzeko plana abiatu zenetik

Azken datuek Altzan 1.719 langabetu daudela adierazten dute, hau da, langabezia kopurua %15,8koa da Gaur aurkeztu da Altza Ekin! jardunaldia Altzan. Langabeziari aurre egin nahian, Udal Gobernuak, Donostiako Sustapenaren bitartez bultzatu du egitasmoa eta 30 bat ekintzaile elkartu dira bertan; beti ere, Auzoa dendari elkartearekin batera. Helburua, beren negozioa sortu edo dortzeko bidean dauden ekintzaileen [...]

Langabetu donostiarren artean Zinemaldirako 800 sarrera banatuko ditu udalak

Bihartik aurrera eskuratu ahal izango dira udaletxean, langabezia txartela aurkeztuta Donostiako Udalak Zinemaldirako 800 sarrera banatuko ditu langabetuen artean. Sarrerak lortzeko hiru baldintza bete beharko dituzte. 18 urtetik gorakoak izatea, langabezia txartela aurkeztea eta Donostian erroldatuta egotea. Etxe bakoitzeko hiru filme ikusteko bina sarrera eskuratu ahal izango dituzte, hau da, sei guztira. Sarrerak udaletxeko UDALINFO [...]

Hirurehun bat lagunek soilik aurkitu dute lana udan

Donostian 10.677 langabe daude, abuztuaren 31ko datuen arabera, iaz baino 1.201 herritar gehiago. Garai batean ez zen horren zaila izaten uda partean lana aurkitzea. Bada, krisi garaian bete-betean murgilduta gauden honetan, egoera hori ere goitik behera aldatu da. Hain zuzen ere, ekaina, uztaila eta abuztuan, 10.600 langabe ingururen bueltan ibili da hiriko langabezia tasa. Maiatzean [...]

Uda denboraldiko lanpostuek hiriko langabe kopurua murriztu dute

Ekainean 355 donostiarrek aurkitu dute lana; ondorioz, langabe kopurua 10.625 lagunekoa da. Espainiako Enplegu Zerbitzu Publikoaren Lan Behatokiak aste honetan ezagutzera eman duenez, 10.625 donostiarrek izena emana dute Lanbideren zerrendetan. Hau da, lan aukera baten zain zeuden 355 lagunek ekainean aurkitu zuten. Udako lan kontratazioei lotutako jaitsiera da; baina ohi baino beranduago heldu da. Normalean, [...]