Asteazkena, 2013-06-19

Etiketen Fitxategia | Lanbide

EH Bilduko emakumeek eraldaketa sozial feminista aldarrikatu dute

Antiguako Lanbideren bulegoen aurrean egin dute elkarretaratzea eta martxoaren 8ko mobilizazioetara deitu dute. EH Bilduko emakumeek elkarretaratzea egin dute Antiguako Lanbideren aurrean. Martxoak 8ari begira, eraldaketa sozial feminista aldarrikatu dute eta emakumeek bizi duten prekarietatea salatu. Hala, lan arloari begira, egungo murrizketek bereziki emakumeei eragiten diela salatu du koalizioko kide Ainhoa Beolak, eta horrek berak [...]

Hirian 11.477 langabe daude, azaroan 257 lagunek lana galdu eta gero

2012a amaitzear denean, 1.671 herritar geratu dira lanik gabe urtea hasi zenetik Langabeziak gora egiten jarraitzen du, Gabonen atarian ere. Lanbideren zerrendetan oinarrituta Espainiako Enplegu Zerbitzu Publikoaren Lan Behatokiak emandako datuen arabera, Donostian 11.477 langabe zeuden abenduaren 1ean; horietako 6.065 emakumeak dira, eta 5.412 gizonezkoak. Urriko datuekin alderatuta, azaroan 257 donostiarrek galdu dute lana. Datuekin [...]

Lanbideren kudeaketa kritikatu du EAJk

Urtarrilaren 1etik Eusko Jaurlaritzaren Lanbide zerbitzuak kudeatzen ditu diru sarrerak bermatzeko diru laguntzak. Hiriko hainbat gizarte erakundeetako ordezkariek jakinarazi dietenez, antolaketa eta desiformazio arazoak egon direla aditzera eman du Aitziber San Roman EAJko zinegotziak. Desfinformazio horren ondorioz, laguntza jasotzeko eskubidea duten zenbait herritarrek kobratzeko arazoak izan dituztela zehaztu du. Hori dela eta, erakunde adierazpen bat [...]

Maiatzean, 112 langabe gehiago

Lan Behatokiaren datuen arabera, 10.980 donostiarrek izena emana dute Lanbideren bulegoetan. Langabezia hazi egin da maiatzean, 112 donostiarrek lana galdu dute.  Espainiako Lan Behatokiak ezagutarazitako datuen arabera, Lanbideko bulegoan izena emana dutenen zenbaketa 11.000tik gertu dago berriro. Izan ere, 10.980 baitira lanik ez duten donostiarrak. Azken hilabete datua bereziki txarra da. Batetik, urte osoan kopuruak [...]

Langabe kopuruak behera egin du Aste Santua dela medio

Lan Behatokiko datuen arabera, hirian 10.868 lagun daude lanik gabe; apirilean 117 herritarrek aurkitu dute lana. Urte hasieratik etengabe gora egin ondoren, langabe kopurua murriztu egin da Donostian. Joan den astean Espainiako Lan Behatokiak ezagutarazitako datuen arabera, apirilean 117 donostiarrek lana aurkitu zuten. Aldaketak, ordea, azken bost hilabeteetako emaitza txarren pilaketa gutxi hobetu du, 10.868 [...]

Milatik gora donostiarrek galdu dute lana urteko lehen hiruhilekoan

Lan Behatokiaren datuen arabera, martxoan 136 herritarrek izena eman dute Lanbideren bulegoetan. Urtearekin batera hasi zuen gorazko joerari eutsi dio langabeziak martxoan ere. Urtarrilean izandako igoeratik urruti bada ere, hazten jarraitzen du etengabe. Okendo kaleko Enplegu Zerbitzu Publikoaren –INEM ohia– Lan Behatokiak ezagutzera eman dituen datuen arabera, 11.000ko langa gainditzetik gertu amaitu zuen hilabetea; 10. [...]

Hiriko enpleguak okerrera egin du, eta langabezia 11.000 lagunetik gertu dago

Lan Behatokiaren datuen arabera, otsailean 221 donostiarrek izena eman dute Lanbideren bulegoetan. Espainiako Enplegu Zerbitzuaren Lan Behatokiak ezagutarazitako zenbaketaren arabera, otsaila amaieran, 10.849 donostiar lan bila zebiltzan. Hilabete bakarrean, beraz, 221 lagun gehiago gelditu dira lanik gabe. Gehitzearen datua urtebete lehenago izandakoaren antzekoa den arren, orduko eta oraingo zenbaketa alderatuz gero, %7,6 hazi da. Hori [...]

10.628 donostiar lanik gabe daude

Urteko lehen hilabetean, 822 langabe berri zenbatu dituzte Lanbideren hiriko zerrendetan. Espainiako Lan Behatokiak ezagutarazitako datuen arabera, urtarrila 10.628 langaberekin amaitu zen Donostian. Hau da, urteko lehen hilabetean, 822 donostiarrek lanpostua galdu eta izena eman zuten Lanbideko zerrendetan. Zenbaketaren emaitza berez txarra da, baina are gehiago, iazko kopuru altuena –10. 418 langabe– ere gailentzen duelako. [...]

Urtea 349 langabe gehiagorekin hasi da

Espainiako Enplegu Instituaren Lan Behatokiaren arabera, hirian 9.806 langaberekin amaitu da urtea. Azken urtean Altza eta Miramon-Aiete auzoetan hazi da gehien langabe kopurua. Urte berria helburuak finkatzeko garaia izan ohi da askorentzat. Udaleko alderdi politikoek, esaterako, gogoeta egin eta erronkak zehaztu zituzten 2012aren lehen egunetan. IRUTXULOKO HITZAk hilaren 3an argitaratu zuenez, “langabeziari aurre egitea ezarri [...]

Garai bateko emakumeen lanbideak ere ordezkatuko dituzte haur danborradako karrozan

“Astebete baino ez da falta Donostia Eguna iristeko” esanez hasi du haur danborrararen aurkezpen prentsaurrekoa, Nerea Txapartegi udaleko kultura arduradunak. Haurrez inguratua zegoen Txapartegi, beraiek izango baitira urtarrilaren 20ko goizean, begirada guztiak bereganatuko dituztenak. Zozketak hala erabakita, Easo Ederra, Jenerala eta gainontzeko pertsonaiak Deutsche Schuleko kideek ordezkatuko dituzte, hala, beraiek izango dira danborradako desfilea itxiko [...]